Paladina
Hautatu batzuen bidez, bakar batzuen bidez, paradigmen argia dizdira egiten
du. Paladinak bezala ezagutzen dira, arima aratz hauek haien ezpatak erabiltzen
dituzte arrakalaren aurka borrokatzeko. Zaldunak, gurutzatuak edo orden bateko
anaiak, paladinak ez dute soilik paradigmen justicia zabaltzea, arquetipo
horren adibide garbiena izan nahi dute. Beraien helburuak betetzeko, lege eta
moral zurrunetara atxikitzen dira.
Zuzentasun honen ordainsari bezala, txapeldun santu hauek dohain bereziekin bedeinkatuak izaten dira, laguntza zerutiarra lortuz; gaitza arrozteko, errugabeak sendatzeko eta fededunak inspiratzeko. Bizitzak arriskatzen egitandi izugarriak lortzeko gai dira, etorkizun hobego bat lortzeko asmorekin beti.
Klase Ezaugarriak
- Dado Kolpeak: 10d1 paladin maialako
- Kolpe Puntuak 1.mailan: 10 + zure sendotasunaren hobaria
- Kolpe Puntuak maila altuagoetan: 10d1 (edo 6) + zure sendotasun hobaria paladin maialako
Konpetentziak
- Armadurak: Armadura guztiak eta ezkutuak
- Armak: Arma arruntak eta martzialak
- Tresnak: Bat ere ez
- Gaitasunak: Aukeratu bi zerrenda honetatik; Atletismo, Buruargitasun, Mehatxua, Medikuntza, Erlijioa eta Limurtzea
- Salbazio Jaurtiketak: Jakituria eta Karisma
Ekipoa
Hurrengo
objetuekin hasten zara, jatorrian jasotakoaz aparte.
- (a) arma martzial bat eta ezkutua edo (b) Bi arma martzial
- (a) Bost xabalina edo (b) buruz buruko arma arrunt bat
- (a) Apaiz ekipoa edo (b) Esplortatzeko ekipoa
- Sare kota eta sinbolo erlijioso bat
Paladin Mailen Taula
Maila
|
Konpetentzia
Hobaria |
Ezaugarriak
|
Konjuru
Tarteak Konjuru Mailako
|
|||||
1
|
2
|
3
|
4
|
5
|
||||
1
|
+2
|
Jainkotiar Sena,
Esku-ezarpena
|
||||||
2
|
+2
|
Borroka Estiloa, Esentzia, Kolpe Jainkotiarra
|
2
|
|||||
3
|
+2
|
Sendatze Jainkotiarra,
Zin Sakratua
|
3
|
|||||
4
|
+2
|
Karakteristika Hazkundea
|
3
|
|||||
5
|
+3
|
Easo Gehigarria
|
4
|
2
|
||||
6
|
+3
|
Babes Aura
|
4
|
2
|
||||
7
|
+3
|
Zin Sakratuaren
Ezaugarria
|
4
|
3
|
||||
8
|
+3
|
Karakteristika Hazkundea
|
4
|
3
|
||||
9
|
+4
|
4
|
3
|
2
|
||||
10
|
+4
|
Adorearen Aura
|
4
|
3
|
2
|
|||
11
|
+4
|
Kolpe Jainkotiar
Hobetua
|
4
|
3
|
3
|
|||
12
|
+4
|
Karakteristika Hazkundea
|
4
|
3
|
3
|
|||
13
|
+5
|
4
|
3
|
3
|
1
|
|||
14
|
+5
|
Ikutu Garbitzailea
|
4
|
3
|
3
|
1
|
||
15
|
+5
|
Zin Sakratuaren
Ezaugarria
|
4
|
3
|
3
|
2
|
||
16
|
+5
|
Karakteristika Hazkundea
|
4
|
3
|
3
|
2
|
||
17
|
+6
|
4
|
3
|
3
|
3
|
1
|
||
18
|
+6
|
Auraren Hobekuntza
|
4
|
3
|
3
|
3
|
1
|
|
19
|
+6
|
Karakteristika
Hazkundea
|
4
|
3
|
3
|
3
|
2
|
|
20
|
+6
|
Zin Sakratuaren Ezaugarria
|
4
|
3
|
3
|
3
|
2
|
Jainkotiar Sena
Arrakaleko presentzia maltzurrak usain kaltegarri
bat bezalakoa da zuretzat, araztasuna melodia zerutiarra den moduan zure
belarrientzat. Ekintza bat bezala, zure kontzientzia irekitzeko eta indar hauek
hautemateko gai zara. Hurrengo txanda amaierarte, 20 metrota, edozein izaki
zerutiar, ez-hil edo infernalaren kokapenaz ohartuko zara, beti ere estaldura
baten atzean ez dauden bitartean. Izakiaren natura ezagutu dezakezu baina ez
bere identitate pertsonala. Erradio berberan edozein leku bedeinkatu edo infernalaren
presentzia nabarituko duzu. Ezaugarri hau 1+Karisma hobaria alditan erabili
dezakezu, erabilera guztiak berreskuratuz atseden luze baten ondoren.
Esku-ezarpena
Zure
ikutu bedeinkatua zauriak senda ditzake. Sendatzeko boterea agortu egiten da eta
atseden luze baten ondoren berreskuratu dezakezu. Botere honekin zure
paladinaren maila x 5 kolpe puntu sendatu ditzakezu eta izaki bat ikutzean,
botere bezala gelditzen zaizkizun kolpe puntuetatik nahi dezun kopurua sendatu
diezaiokezu. Era berean, 5 kolpe puntu kontsumitu ditzakezu pozoi edo
gaixotasun baten efektuak kentzeko. Pozoi eta gaixotasun efektu ezberdinak
sendatu daitezke esku-ezarpen bakar batekin, beti ere, beharrezko kolpe puntuak
gastatzeko aukera baldin badezu, kolpe puntuak banaka gastatuz. Botere honek ez
du efekturik ez-hil edo eratutako izakiengan.
Borroka Estiloa
2.mailan, borroka estilo bat erabili dezakezu
espezialitate moduan. Hurrengo hauetatik bat aukeratu. Ezin dezu borroka estilo
berdina behin baino gehiagotan aukeratu.
Defentsa. Armadura bat erabiltzen duzun bitartean +1 irabaziko
duzu Babes Motan
Dueloa. Esku batean mele arma bat eta bestean ezer ez
duzunean, +2 gehituko diozu arma horrekin egindako min jaurtiketetan
Arma Handiak. Bi eskuko arma baten mina
jaurtiketan 1 edo 2 ateratzean, berriz bota dezakezu bigarren emaitza kontuan
hartuz. Bi eskuko arma edo bihurkoi ezaugarria izan behar du hobari hau
lortzeko.
Babesa. Etsai batek zuretik 2 metrora dagoen norbait/zerbait
erasotzean, zure erreakzioa erabili dezakezu desabantaila bat derrigortzeko
eraso jaurtiketan. Ezkutu bat eraman behar duzu.
Tuneletako Gerlaria. Igarobide estuak defenditzen
paregabea zara, ekintza gehigarri bezala jarrera defentsiboan jarri zaitezke
zure hurrengo txandararte. Jarrera defentsiboan zaudela aukerako erasoak egin
ditzakezu erreakzio ekintza erabili gabe eta zure erreakzioa erabili dezakezu 2
metrota dauden etsaiei mele eraso bat egiteko.
Esentzia
2.mailatik aurrera, paradigmek eskainitako
esentzia erabiltzeko gai izango zara, haien existentzia bedeinkatuz, klerigoek
egingo luketeen bezala. Paladinen konjuru zerrenda erabiliko duzu.
Konjuruak prestatuz eta erabiliz
Paladinaren taulak azalduko digu konjuruak
erabiltzeko edukiko dituzun konjuru tarteak. Zure 1.mailako edo maila altuagoko
paladin konjuru bat erabiltzeko, maila berdineko edo handiagoko tarte bat
gastatu beharko duzu. Atseden luze baten ondoren tarte guztiak berreskuratuko
dituzu. Zure konjuru erabilgarrien zerrenda prestatzean, paladinen konjuru
zerrendatik aukeratuko dituzu, hau egitean, zure Karisma hobaria + zure paladin
mailaren erdia (gutxienez bat) konjuru aukeratu beharko dituzu. Konjuruak zure
konjuru tarteen mailakoak izan behar dira. Adibidez, 5.maialako paladin bat
izanik, 1.mailako lau konjuru eta 2.mailako beste bi konjuru tarte izango
dituzu. 14ko Karisma batekin, prestatutako konjuru zerrenda 1. Edo 2.mailako
lau konjuruetaz osatuko da, edozein konbinazio delarik. 1.mailako Zauriak
Sendatzearen konjurua prestatzean 1. Edo 2.mailako tarte bat gastatuz erabili
ahalko duzu. Konjurua erabiltzeak ez du zure prestatutako konjuruen zerrendatik
kentzen. Zure prestatutako konjuruen zerrrenda aldatzeko, atseden luze bat egin
beharko duzu. Zerrenda berri bat
egitean, prestatutako konjuru mailako minutu bateko otoitza beharrezkoa izango
da.
Konjuruak Erabiltzearen Gaitasuna
Karisma izango da erabili beharko duzun
karakteristika esentzia moldatzean, zure ideia eta fedean oinarritzen baita
eskaini dizuten boterea. Karisma erabiliko
duzu edozein konjuruk konjuruak erabiltzearen gaitasuna aipatzean. Gainera,
kontuan hartu beharko duzu zure karismaren hobaria konjuruetako salbazio eta
eraso jaurtiketak kalkulatzerakoan.
Konjuruen Salbazio Zailtasuna
= 8 + konpetentzia hobaria + karisma
hobaria
Konjuru eraso hobaria = Konpetentzia hobaria + karisma hobaria
Konjuratze Fokoa
Sinbolo
erlijioso bat erabili ahalko duzu konjuratze foko bezala zure paladin konjuruak
erabiltzean.
Kolpe Jainkotiarra
2.mailatik
hasita, izaki bat mele arma batekin jotzean, paladinaren konjuru tarte bat
gastatu ahalko duzu min disdiratsua egiteko, armaren minaz aparte. Min
gehigarria 8d2 1.mailako konjuru tarte batentzat eta 8d1 gehiago maila handiago
bakoitzeko, 8d5ko mugara iritis arte. 8d1 gehiago eragingo duzu etsaia ez-hila
edo infernala izango balitz.
Sendatze
Jainkotiarra
3.mailan, paradigmek gaixotasunei immune egin
dizute.
Zin
Sakratua
3.mailara iristean,
paladinaren zin sakratua egingo duzu. Hemendik aurrera aukeratutako
bidea jorratzen hasiko zara. Debozioaren Zina, Fede Zaharreko Zina, Mendekuaren
Zina, Konkistaren Zina, Erredentzioaren Zina eta Koroaren Zina. Zure erabakiak ezaugarri bereziak emango dizkizu
3.en,5.en,7.en,9.en,13.en,15.en,17.en eta 20.en mailetan. Ezaugarri horien
artean Zinaren Konjuruak eta Jainkotiar Kanalizazioa aurkitzen dira.
Zinaren Konjuruak
Zin bakoitzak konjuru
zerrenda batekin erlazionatuta dago. Konjuru
hauek erabilgarriak izango dira zinaren azalpenean zehazten den mailetan. Behin
erabilgarriak direnean, beti egongo dira prestatuta. Zin Konjuruak ez dute
kontabilizatzen prestatu ahal dituzun konjuru kopuruan. Nahiz eta Zin Konjuru
bat agertu paladinen konjuru zerredan, zuretzat, paladin konjurutzat jo beharko
duzu.
Jainkotiar Kanalizazioa
Zure
zinak jainkotiar energia kanalizatzea ahalbideratzen dizu. Zin bakoitzaren
Kanalizazioa bere atalean azalduta dago. Jainkotiar Kanalizazioa erabiltzean
atseden motz eta luze bat beharko duzu berriz erabilgarri egon dadin.
Kanalizazio batzuk salbazio jaurtiketak eskatzen dituzte. Jaurtiketa hauen
zailtasuna zure paladin konjuruen zailtasunaren berdina izango da.
Karakteristika Hazkundea
Zure
paladina 4.mailara iristean, eta berriz ere 8, 12, 16, eta 19 mailan,
karakteristika bat bi puntu igo ahalko duzu, edo nahi izanez gero, bi
karakteristika puntu bat igotzeko aukera izango duzu. Ezaugarri honekin
ezingo duzu karakteristika baten 20 puntuko muga gainditu.
Eraso Gehigarria
5.mailatik
aurrera eraso ekintzarekin txanda berdinean bi aldiz erasotzeko gai izango zara
Babes Aura
6.mailara
iristean, zu edo zugandik 4 metrora dagoen lagun batek salbazio jaurtiketa bat
egin behar baldin badezue, zure karisma hobaria gehitu ahal diozue jaurtiketari
(+1eko hobari minimoa). Koziente egon behar zaude hobari hau emateko.
18.mailan helmena 12 metrora handitzen da.
Adorearen Aura
10.mailan
hasita, zu eta 5 metrora dagoen edozein lagun beldurrari immune izango
zarete. 18.mailan auraren helmena 15 metrora handitzen da.
Kolpe Jainkotiar Hobetua
11.
mailara iristean, zure lotura paradigmekinn hain da handia, egindako eraso
guztiek jainkotiar esentzia izango dutela. Mele arma batekin norbait jotzean
etsaiak 8d1 min gehigarria jasango du. Kolpe Jainkotiarraren ezaugarria
erabiltzen baduzu bere min gehigarria ere gehitu ahalko diozu kolpe berdinari.
Ikutu Garbitzailea
14.mailan,
ekintza bat erabili ahalko duzu zu edo zure lagunen bat pairatzen ari den
konjuru bat deuseztatzeko. Pertsona edo Izakia ikutzeko gai izan behar zara eta
ezaugarri hau zure karisma hobarin bezain beste alditan erabiltzeko gai izango
zara. Atseden
luzearekin berreskuratu ditzakezu.