Oberîn mundua jendeztatzen dituzten arrazen artean, D&D-ko oinarrizko liburuetan agertzen ez diren batzuk erabiltzen ditugu mahai inguruan. Hauetako bat, saitanak dira, felido-izakiak dira eta nahiz eta ofizialak ez izan, mundu eta trasfondo askotan erabiliak izan dira.
Saitanak
Bigarren semeak
Saitanak ez lukete existitu
behar. Bashkinen kokatutako Vyanyangar antzinako erresumaren oihanetan sortuak,
bere jabeen esanetara egon ziren, hauek ia guztiz desagertu arte. Erlijio guden
ondoren, Aendorretik ihes egindako transmutadore ahaltsuak ziren eta saitanen
aurretik drakonidoak moldekatu zituzten defentsa moduan.
Sortzaileak desagertzean,
drakonidoak erresumaren kontrola hartu zuten eta sarraski odoltsu batzuen
ondoren katu itxura zuten izaki gehienak bertatik alde egin zuten. Ordutik,
aberririk gabeko arraza izan da, bere merkatal eta nabigazio gaitasunanekin hainbat
herrialdeetan komunitateetan bizi direnak. Udaberriko Hirietan eta Adana
aurkitzen dira gehienak.
Arraza
bat, Bi Leinu
Vyanyangarreko transmutadoreak
bi animali ezberdin erabili zituzten saitanak sortzerakoan; oihanetako tigreak
eta jaguarrak. Lehenengoak handiagoak, indartsuagoak eta motelagoak dira,
borrokan trebeagoak ez hain azkarrak kontuetako. Jaguar jatorrikoak gehiago mugitu dira mundutik eta
oparotasun gehiago lortu dute. Denak bi metroko altuera aise iristen dira eta
astunenak 180 kiloetara heldu daitezke.
Sinbiosi
Kulturala
Etxerik gabe, saitanek minoría izatera ohitu dira
eta ikaragarrizko abilezia garatu dute besteen ohitura eta gizarteetara
integratzeko. Egoera honek felidoen enpatia proban jarri du, arrazismo, beldur
eta gorroteei aurre eginik. Diplomatiko naturalak dira eta buru azakarra izan
ohi dute tratuentzako, horrenbestez, errazago izango da saitan bat portuko
merkantziak salerosten aurkitzea lurralde basatien barrena ikustea baino.
Kameleoiak
Aspaldian galdu zituzten oihaneko sustraiak eta
posible da drakonidoeei dieten mespretxua izatea arrzakide guztiek
elkarbanatzen duten ezaugarri bakarra. Orokorrean, jaio edo bizi izan diren
erresumetako ohiturak imitatzen dituzte, berdin dio klanetan, familietan edo
tribuetan oinarritzen diren gizarteak izan. Arau hau soilik salbuespen bat du;
bikotekidea. Arraza posesivo eta kartsua da zentzu honetan eta bizitzarekin
defendituko dira bien artean.
Adina: Saitanak heldutasunera goiz iristen
dira, 10 urte betetzean eta mende oso bat bizitzera heldu daitezke.
Lerrokatzea.
Gobernu edo gizarte
estrukturatik kanpo egoteak lerrokatze kaotikoruntzeko tendentziak edukitzea
bultzatzen die.
Tamaina.
Bi metro eta 150
edo 160 kiloko gorputz sendo eta izugarriak izan ohi dituzte. Tamaina arrunta
dute.
Abiadura. 10 metro
Ilunantzeko
Ikusmena. Itzaletan
20 metrora argi eta garbi ikusi dezakezu, argia egongo baliz bezala.
Katu
Atzaparrak. Atzapar
hauei esker 8 metroko abiadurarekin eskalatu dezakezu. Horrez gain, zure
atzaparrak arma naturalak kontsideratzen dira, eraso armagabetuak egiteko
erabili ditzakezunak. 4d1-eko ebakitze-mina eragiten dute.
Katu
Erreflexuak. Zure
konpetentzia hobari erdia gehitzen diozu Iniziatiba jaurtiketei.
Katu
Enpatia. Beste
felidoekin ideia sinpleak komunikatzeko gai zara.
Saitanak bi leinutan banatzen dira:
Gaarak
Handiagoak,
zabalagoak baino baita lasaiagoak ere. Gerlari nekaezinen fama dute, eta askok
mertzenarioarem bizitza jarraitzen dute. Bere
anaiekin alderratuz, askos gutxiagoak dira, ugalkortasun maila txikiagoak
baitituzte. Ile
kolore argiak izan ohi dituzte eta Koral Irletan edo Udaberriko Hirietan
aurkitzen dira gehienbat.
Karakteristika Hazkundea. Trebezia eta Indarraren balioa +1ean igo egiten da.
Atzapar Handiak. Zure atzaparren mina 6d1ekoa izango da 4d1 ordez.
Katu Oinkada. Isilpekotasun gaitasunean konpetentzia lortzen duzu.
Gorputz Sendoa. Tamaina gradu handiago batekoa kontsideratzen zaizu pisua
altsa edo eramateko.
Rakkak
Buruargiak,
bizkorrak eta oso pragmatikoak. Nahiz eta oihanean sortuak izan, jaguar itxura
duen saitan hauek kale kantoietan moldatzen dira hoberen. Ile kolore ilunekoak
eta urrezko begi koloreak dituzte. Khorasan, Adana, Eguerdi Eleshitan edo Quara-Dorren dauzkagu rakka komunitate
handienak.
Karakteristika Hazkundea. Zure Trebezia eta Karisma +1ean igotzen dira
Katu Oinkada. Isilpekotasun gaitasunean konpetentzia lortzen duzu.
Bizkorra. Zure abiadura 12 metrokoa da.
Bederatzi Bizitza. Jausialdi minari erresistentzia duzu.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina