2019(e)ko azaroaren 13(a), asteazkena

Loth Bailarako Kanpaina (XLIII) Pizti Kortaratuak



Igarobidea, Loth Bailara (2550eko Neguko 23.eguna)

Tag-Raz, Sigmarren argia ikusi duen ogro berritsua
Emma Malatesta, arrantzalea
Dwalin, lurrazpiko esploratzaile nanoa
Petra, hartz-zaldun arkularia
Giun, nano gerlari eta kale-xagua
Vincenzio haur borreroa


Aurreko laburpenean ikusi genuen bezala, Ith-söl-arathek ihes egitea lortu zuen, baina nanoak gustora gelditu dira elfoa bere dorretik kanporatzea lortu izanagatik. Konpainia nanoen konfiantza irabazten doa eta Briddaren laguntasuna sendotzeko gutun faltsu batzuk hartu eta Santutegira eramatea adostuko dute. Vincenzio, Konpainiaren 13 urteko errekruta berriak erabateko arrakasta izango du lekameei ziria sartzen eta ez dute inongo susmorik izango; Azken finean, zeinek ez luke haurtxo bati sinistuko?



Hor daudela, eta postari lanari gustua hartuz, lekameen gutun bat jaso eta Zetazko Tximinora eramango dute. Gutuna sekretismo osoz garraiatu eta Monmouth izeneko tipo bati eman beharko zaio. Ze azpijokotan ibiliko dira lekame santu hauek...





Zetazko Tximinoko gauak

Luxuzko ostatu honetan, Igarobideko bidegurutzeko aniztasuna nabaria egiten da. Lurjabe, merkatari, mertzenario edo mezulari, denak biltzen dira hemen. Jende askorekin hitz egin eta edango dute, agian, gehiegirekin. Monmouth delakoari gutuna eman ondoren arazoak hasiko dira. Somnifero batekin Petra, bere hartza eta Tag-Raz neutralizatuko dituzte eta beste lauak alokatutako gelan zokoratuta bukatuko dute. Minutu batzuk nahikoak izan dira talde osoa preso egiteko.

Lurjabearen Mehatxuak

Msta
Taldearen jazarleak ez dituzte urrutira eramango. Goizeko argiekin ohartuko dira ikuilu batean daudela. Aurrez aurre Msta bezala aurkezten den torturazailea izango dute. Asko itxaron gabe, korapilo honen guztiaren soka muturra ezagutzeko aukera izango dute. Berengar d'Oc, Le Dauphine etxaldeko lurjabea, milaka metro karratuko soroen jaun eta jabea, Igarobideko boteretsuen klubeko kidea eta Duarte familiako Claudia gaztearen ezkongaia. Gutunari buruz galdetuko die baina ez du erantzunik jasoko (ez pentsa bapatean gure protagonistak heroi bihurtu direnik. Askotan gertatzen den bezala, ergelkeria eta ezjakinntasuna ausardiarekin nahastu dira).

Berengar d'Oc



Hala ere, Berengar ez da gizon bihotz gabe bat. Gutun hori soroko morroien altxamendu baterako prestakuntza delaren susmoa du eta pertsonaiak, jakinda zeinek jaso duen gutuna, bera laguntzeko posizio ezin hoban daudela uste du. Sei abenturazaleak askatu eta tratu batera iritsiko dira; Monmouth hori harrapatu behar dute eta bitartean, bere gizonek gertutik zelatatuko dituzte, badazpada ere.

Ahuntzek mendira jotzen dute

Dagoeneko badakizue Konpainia askeko kideek ez dutela mehatxupean ibiltzea maite, urduri jartzen dira. Geroz eta gehiago estutu, are arriskutsuagoak, pizti kortaratuak balira bezala. Beraien buruetan Berengarren estortsioa amaigabea izan zitekeen, eta eta ez dute morroien papaera irudikatu nahi. Zer egin orduan?

Arazoa errotik desagertarazi. Eta zu zeu ez baldin bazara gai ikusten, ordaindu profesionalei zuregatik egin dezaten. Arrapala Lehoiak profesionalak dira, zorrotzak, gupidagabeak eta garestak. Mendietan, Ith-söl-Arathek prestatutako segadan mertzenario talde honen kide baten gaitasunak ikusteko aukera izan zuten. Klaus bera izango da berriz ere Konpainiaren enkargua hartuko duena.

Dena ondo joango da gure protagonistak urdurti arte. Le Dauphine etcaldea leherketa batez suntsitua izango da eta barruan zegoen Berengar lurjabea errauts bilakatuko dute. Tamalez, Petrak aurpegi erdia galduko du atentatuan eta pare bat mertzenario kixkalita amaituko dute.



Beraz, utzi profesionalei lan egiten.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina