2020(e)ko maiatzaren 14(a), osteguna

Loth Bailarako Kanpaina (LIV) Ama

Aurreko atala

Igarobidea, Loth Bailara ( Neguko 28.egunetik 32.era )

Kurt Raus, Sigmarreko lekaidea
Gustava Lumabeltz, azti ikaslea
Castor Schôl, Arnhoffeko nekazaria

Iheslariak

Gure pertsonaiak bueltan dira baina badirudi beraien abentura txikiak kostu altuegiak izan dituela. Gaizkileak beraien basoko kanpalekura jarraitu ondoren, norbaitek (edo zerbaitek) herriko talaia erasotu zuen eta batzarrak uste du Arnhoff osoa arriskuan jarri dutela ekintza hauekin. Payen da teoria honen abiarazlea eta beldurraren indarrez onartuko da. Gustava eta Kurt atxilotuta aletegi zaharrean sartuko dituzte, Radcliffe izeneko lapur batekin batera. Hala ere, hasi besterik ez da egin, laister konturatuko diren bezala, eta ordu pare bat igaro ondoren herrian duten lagunetako bat azalduko da; Adolphus ostalaria. Adolphusek uste du, gaizkileek beraien egoera aprobetxatuko dutela erditik kentzeko eta urtez Payen xantaiatu duen Anso azaltzear egon daitekela ohartaraziko die. Herritik ihes egin behar dute eta Payen Schôlen emaztea gaizkiletatik askatu. Honela, Schôl familia anker hauen hatzaparretatik libre izango dira eta protagonistek beraien izena garbitu ahalko dute.  

Kurt eta Gustavak badakite Lukor izan zela Helena (Payenen emaztea) bahitu zuena eta baita Transbordadorera eraman zuela Payenetik ezkutatzeko asmoarekin. Kartzelatik libre, Ansori tranpa bat prestatuko diote eta bere morroiei aurre egin ondoren, gauaren babesean ihes egingo dute. Bidetik, Castor Schôl, Payen eta Helenaren semea elkartuko zaie, amari zer gertatu zaion ikusi nahi du.


Ikerketa Leherkorra

Arnhoffetik Transbordadorerako bide-arriskuak saihestuz eta Nisna herrian mokadu bat hartu ondoren azkenean Kazarov anaien herrira iritsiko dira. Pistak jarraituz konturatuko dira Alvar, Kazaroven buruzagietako bat Lukorren atzetik dabilela baita. Tipoa, Arnhoffeko gaizkileekin batera hemengo sare-kriminalen parte dira eta hirira heltzean (orain dela 2 urte) arrastoa galdu zioten. Aurkikuntza hauek lasaitu baino taldea are urduriago utzi zuten; Mendietako gaizkile hauek ez dira talde txiki eta basatia, jaun boteretsuagoen esaneta daude eta horrek herriaren patua iluntzen du.

Castorren amaren pausoak jarraituz jakingo dute Lukorrek emakume misteriotsu baten eskuetan utzi zuela eta ez da ezer gehiago jakin ordutik. Emakume honek beraien susmo txarrenak baieztatuko ditu: Lukorrek Helena hil eta gorpuaz libratu zen. Orain, andre honen zerbitzari da. Betiereko zerbitzaria, sorgina errealitatean nigromante bat baita.

Helena askatzeko fabore txiki bat egin beharko diote. Transbordadorean Putzua izena hartzen duen hobi komuna garbitu. Bertatik hartu izan ditu behar zituen gorpuak baina azkenaldian konpetentzia sortu zaio. Ghoul nazkagarri batzuk geroz eta zailagoa egin dute gorpuen lapurreta.

Ghoul edo nekrofagoa


Noski, abenturazaleak ez dute inongo asmorik izango honelako piztiekin borrokatzeko eta burua erabiliz, hobi komun batean egon daitezken gasak lehertaraziko dituzte arazoa konpontzeko. Zoritxarrez, eztanda espero zutena baino handiagoa izango da eta ozta-ozta biziraungo dute. Putzua hiria osoan barrena zabalduko da, gorputz ustelak nonahi agertuko dira eta gasen kiratsa kilometroetan usaindu ahalko da.


1 iruzkin: