Igarobidea, Loth Bailara ( Neguko 27.eguna )
Kurt Raus, Sigmarreko lekaidea
Gustava Lumabeltz, azti ikaslea
Gustava Lumabeltz, azti ikaslea
Gauean ikusitako munstroaren oroitzapena oraindik arestian dute talaiara iristean. Gazteak urduri daude eta gure protagonistek badakite ezigo dutela tentsio egoerari luzaroan eutsi. Kurt, harrapatutako gizonarekin geldituko da gaua igarotzen eta Gustava eta besteak Arnhoffera bueltatuko dira susmorik ez altxatzeko.
Hurrengo goizean, Lutxoren aholkua jarraituz, herritik gertu dagoen leku isil eta isolatu batera eramango dute presoa. Galdeketa gogorra egingo diote Thammond errekaren ibaiertzean. Han, artzaiek eraikitako iturri bateko ura erabiliz gizajoa torturatuko dute. Azkenean, itxaropenik gabe eta beldurtuta, dakin guztia esango die.
Xantaia
Gaizkilea, mendietan ezkutatuta bizi den talde handiago bateko mertzenarioa da. Nano baten aginduetara lan egiten dute; Arnhoffeko jendea ikaratuz eta nekazarien bizitza zailduz. Badaki ere, Payen Schôlek batzarraren edozein ekintza blokeatuko duela orain dela bi urte emaztea bahitu zutenetik. Errepresaliarik gabe, nahi dutena egin dezakete. Emakumearengatik galdetzean, presoak segundu batez isildu egingo da eta soilik Kurten oldarkeriak hitz eginaraziko dio berriz. Bere taldekide batek, Lukor izenekoa, Transbordadorera eraman zuen Helena (Payenen emaztea) baina ordutik ez dute berriz ikusi, ez Helena ezta Lukor delakoa.
Baina zer lortu nahi duzue horrekin? - galdetuko du Gustavak, harrituta gizon hauen ankerkeriaz. Badirudi nano horren helburuak berarentzat soilik gorde dituela. Presoak dena kontatzean, Kurt asetuta egongo da eta erlijioak ematen duen hoztasunarekin burua harri baten kontra txikituko dio.
Odolkiak Ordainetan
Bihotzgabekeria horren ondoren bueltako bidaia egingo dute. Bidean, luxuzko arropekin jantzita dagoen agure batekin egingo dute topo. Nahasia dirudi eta ezin izango dute ezer argirik atera elkarrizketatik. Kurt talaiara bueltatuko da eta Gustava herrira.
Zoritxarrez, txangoa egiten zuten bitartean gauza ugari aldatu dira. Talaian, Kurtek aurreko gauean ikusitako gizon misteriotsua aurkituko du. Sabela irekita eta erraiak dorrearen eskaileretatik barreiatuta ditu. Gustava ordea, herria hutsa aurkituko du, badirudi denak Batzar Nagusian daudela...
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina