2016(e)ko ekainakren 6(a), astelehena

Kroot - CDB Engine (I.zatia)



Gaur, gure marine espazialek aurki aurkitu dituzten izaki txeratsu, amultsu eta maitakor hauek aurkeztuko dizkizuet. Zuentzako haien historia ezezaguna da, eta oraingoz, hala izaten jarraituko du.



KROOT



Deskripzio Orokorra

Begitartea moko itxurakoa duen xenos berezi hau Gizadiaren inperioaren ertzetan ezagutu zan orain dela ez hainbeste. Lau eri eta azal latza du, arantzen antzeko lumak ditu burugainean. Arraza bitxi honen izaki bakoitzak bere pigmentazioa du, arre ilun batetik berde edo laranja bizi-bizira iritsi daitekena.

Garaiera handiko eta gorputz gihartsukoak dira, horregatik askok hauskorrak diruditela uste dute, baino ispilatze honek ez du asko irauten. Lurrean salto handien bitartez mugitu ohi dira eta basoetan zuhaitz batetik bestera erraztasunez mugitzen dira. Gehienetan apaindura soil batzuk janzten dituzte (hezurrak, amuleto edo eskuz egindako lepokoak) piltzarren gainetik.

Haien nini gabeko begiek gizaki soil batek ikusi ezin duena hautemako gai dira eta zientzilari batzuen ustetan, burugaineko arantza horiek estralurtar hauen zentzumen batekin erlazionatuak egon daitezke. Honetaz aparte, beraien gorputzak izerdi likatsu bat iraizten du, kolpeak desbideratzeko gai dena indarra xukatuz.

Hala ere, arraza honen ohiturarik higuingarriena hildakoen haragia jatearena da. Borroketan hil dituzten etsaien gorpuak jaten dituzte, erritu baten modura. Belaunaldiz belaunaldi honela irentsitako janaria beraien ADNarekin bat egiten du, jandako arrazaren ezaugarri eta mutazioak integratuz.

KROOT GAITASUN OROKORRAK (0 GP)
Bizkortasuna     Igeri egin       Sendotasun                      Borondate
Arreta                 Eskalatu         Borroka/Arma luzeak    Saihestu
Isil gorde            Biziraupen     


Leinuak

Krootak familia nukleotan egituratu dute beraien gizartea. Familia hauek leinu ezberdinetan banatzen dira, haien arbasoen elikaduraz eratorritako mutazio eta aldaketen arabera. Leinu ezberdineko familiek tribuetan elkartzen dira eta gehienetan hauxe izanen da kroot gizartearen egitura handiena. Zazpi leinu bereiziko ditugu nahiz eta milaka egon galaxian zehar.

Ehiztari Pozoitsuen Leinua (22 GP)

Listu Azidoa (Eraso fisikoa Mina 4 + arrakasta maila,  1/5/10 helmena) 13 GP
Super-Jauzia (MUGx30 luze, MUGx15 gora) 11 GP
Infra-ikusmena (Erabilpena 3 EP eta Akidura puntu 1 aktibatzeak) 5 GP
Akidura (6+dohain bat = 7 GP)

Egokitze Hiperaktiboaren Leinua (21 GP)

Bizkortasuna +2 6 GP
Super-Jauzia
(MUGx30 luze, MUGx15 gora) 11 GP
Infra-ikusmena (Erabilpena 3 EP eta Akidura puntu 1 aktibatzeak) 5 GP
Akidura (6+dohain bat = 7 GP)
Senezko Saihestea (Hurrengo txandako EP saihestu dezake nahiz eta EPrik ez eduki) 6 GP

Izukaitza Leinua (23 GP)

Borondatea +2 6 GP
Super-Jauzia (MUGx30 luze, MUGx15 gora) 11 GP
Infra-ikusmena (Erabilpena 3 EP eta Akidura puntu 1 aktibatzeak) 5 GP
Akidura (6+dohain bat = 7 GP)
Ausarta (+2 estrés eta eromenaren aurkako botaldietan) 5 GP
Mehatxatu +0  3 GP

Kamaleoikara Leinua (23 GP)

Super-Jauzia (MUGx30 luze, MUGx15 gora) 11 GP
Infra-ikusmena (Erabilpena 3 EP eta Akidura puntu 1 aktibatzeak) 5 GP
Akidura (6+dohain bat = 7 GP)
Isila (+1 Isilgordeko frogetan) 6 GP
Isilekoa (+1 Isilgordeko frogetan, ezkutatzerakoan)  6 GP
Isil gordea +1 2 GP

Haragijale Leinua (24 GP)

Super-Jauzia (MUGx30 luze, MUGx15 gora) 11 GP
Infra-ikusmena (Erabilpena 3 EP eta Akidura puntu 1 aktibatzeak) 5 GP
Akidura (6+dohain bat = 7 GP)
Borroka +3 12 GP
Arriskua sumatu (13 edo gehiagoko botaldi batekin edozein arriskutaz ohartzen da) 4 GP

Putrearen Leinua (25 GP)

Super-Jauzia (MUGx30 luze, MUGx15 gora) 11 GP
Infra-ikusmena (Erabilpena 3 EP eta Akidura puntu 1 aktibatzeak) 5 GP
Akidura (6+dohain bat = 7 GP)
Hegan 2 (MUGx5, 3 EP lehenengo txandan) 18 GP