2018(e)ko apirilaren 10(a), asteartea

Dungeons & Dragons (5e) Oberin-eko Arrazak Elfoak


Elfoak
         
Arrakaleko arraza



Aendor zatituta zegoela agertu ziren elfoak, Baskhineko basamortuetan. Ordutik, beraien historia argi-ilunez josi da, izugarrizko lorpen eta porrot deitogarriekin. Beraien lehenengo erresumak teokraziak izan ziren, eliz-gizon eta esentzia-moldatzaileen aginpean. Astharte oraindi dirau, baino Skîr jentilen boterea mehatsatzearen kostua ordaindu zuen.

Denborarekin elfo asko Aendorren basailu leialenak bilakatu ziren, hauetaz aso ikasiz eta Inperioaren gainbeherarekin erreinu berri ugari antolatu zituzten; Exarkatua, Indraugnil, Galatea eta beste asko. Gaur egun, erresuma boteretsuenak dira eta batzuk Aendorren testigua hartu dute, munduaren ustezko zaindarien postua aldarrikatuz. Era berean, mende hauen zehar Arrakala baten (behintzat) eta guda krudel askoren errudunak izan dira.

Nagusitasuna eta Hantustea

Jentilen hutsunea bete behar duen arraza direla uste dute. Baliteke horrela izatea, magialari aparta eta edozein eskulanarekin trebeak baitira. Anbizioz beteta daude eta beraien erresuma berriak indartsu hatzen ari dira, beste herrialdeen barne politiketan eragiten eta konskita gudetan murgilduz. Elfoek, kulturalki tendentzia autoritarioa dute, askok tendentzia tiranoak esango lukete, eta normalean centralismo zurrun eta zorrotzan egituratuko dira.

Edertasunaren adibide

Altuak, lirainak eta xarmantak, gizakientzat munduan aurkitu daiteken izaki ederrenak dira. Noski, nano edo drakonido batentzat meheak, ahulak eta hauskorrak dirudite. Zentzu oso garatuak dituzte eta azal edota ilearen kolorea klimaren arabera izango dute. Gainera, iratxoen modura, lotura estu bat dute naturarekin. Gizakiak baino zertxobait altuagoak eta meheagoak izaten dira.

Familiaren Izena

Erreputazioa eta izena oso garrantzitsuak izan ohi dira elfoentzat eta horrenbestez, familiaren jatorriaren arabera ate anitz irekita edo itxita izango dituzu. Gurasoak abizenaren izena handitzen saiatuko dira etorkizuneko belaunaldiek gora egin dezaten gizarte lehiakor eta zurrun hauetan.  Familia unitate bakar bat da eta abizena zikintzen duen ardi beltzarentzat lekurik ez dago.

Adina: Elfoek 700 urtetaraino bizi daitezke eta normalean familian barnean 30 urte betetzean heldutzat hartzen zaituzte.

Lerrokatzea. Modu batean edo bestean elfoen izaera munduan barrena hierarkikoa izan da. Gehienak lerrokatze legala izango dute.

Tamaina. Metro laurogehi aise iristen 80 kiloak ozta ozta pasatuz mugako kasuetan. Tamaina arrunta dutela kontsideratu dezakegu.

Abiadura. 10 metro

Ilunantzeko Ikusmena. Itzaletan 20 metrora argi eta garbi ikusi dezakezu, argia egongo baliz bezala.

Zentzumen Zorrotzak. Hautamen gaitasunean konpetentzia duzu.

Mamur Arbasoak. Abantaila izango duzu xarma edo lokartze magikoen aurkako salbazio jaurtiketetan.

Trantze. 4 orduz meditatu dezakezu 8 orduz lo egin ordez.

Elfoak lau leinutan banatzen dira.


Elfo Garaiak





Elfoen adar nagusiena da, Aendor inperioari leialak izan zirenak Satrapen Gudan. Jentil aratzak gutxiegi zirenean inperioko egiturak (edo gelditzen zena) kudeatzeko beraiek hartu zuten boterea. Denborarekin, eskualde horiek erresumetan banandu dira baina orokorrean jentilen bizitzeko modua kontserbatzen saiatu dira.Aendorreko lurralde aberatsenak eta garatuenetan aurkitzen dira eta gaur egun herrialde indartsuenen agintari dira.

Elfo Garaiak arraza hotza eta kalkulatzailea da, sentimenduak baztertzen saiatzen dira baino era berean balio handia ematen diote arte edo kulturaren errepresentazio guztiei (basatietatik bereizteko). Aendorreko ehule kopuru handiena elfo garaien artean dugu. Exarkatuan, Indraugnilen eta kopuru txikiagotan Hithlonden bizi dira.

Karakteristika Hazkundea. Trebezia +2 eta Inteligentzia +1ean igoko zaizu.

Elfoen entrenamendu militarra.  Ezpata luze eta motzean zein arku luze eta motzean konpetentea zara.

Trikimailua. Ehulearen trikimailu bat ikasten duzu, zure inteligentzia erabiliz.






Elfo Basatiak



II.Aroan orain elfo basatiak bezala ezagutzen direnak, herri harro eta boteretsu bat zen. Errunen bidez erabiltzen zuten esentzia eta Aendorren supremazia lehiatzeko gai izan ziren. Baino oberin minerala nahikoa ez izatean, arima saldu zuten debekatutako ezagutzak lortzeko. 

Hala ere, jentilak eta Arrakalak beraien erresuma eta gizartea suntsitu zuten eta skîrreko elfoak esklabuetan bilakau zituzten.  Aendorren desagerpenarekin, krudeltasunan oinarritzen zen kultura degeneratu hau, ezin izan zuen egoera irauli eta lugorriak leku basati eta arriskutsu bat izaten jarraitzen dute. Daratian ere elfo basati ugari daude, esklabu bezala joandakoak.

Karakteristika Hazkundea. Trebezia +2, Karisma +1 eta Jakituria +1ean igoko dira.

Oin Arinak. Abiadura 12 metrora gora egiten du.

Basatasuna. Zimitarran, lantzan eta arku motz eta luzean konpetentzia lortzen duzu.

Hiriko Elfoak


Elfoen adar guztietatik hiriko elfoak bezala ezagutzen diren leinua, ugariena da. Elfo garaiak ez bezala, dravda kulturari bizkarra eman zioten, bere antzinako ohitura eta hizkuntza babestuz. Ikuspegi irekiagoa dute, ez dira hain kontserbadoreak eta askoz gehiago hedatu dira munduan barrena.

Denborarekin beste herrialdeetara emigratutako hiriko elfoek beraien hizkuntza, tureoa, eta jatorrizko ohiturak, bertako kulturarekin nahastu dituzte. Artista, azti eta akademi-zirkuluetan asko mugitzen dira, beraien talentu naturalak baliatuz.

Karakteristika Hazkundea. Trebezia +2 eta Karisma +1ean igoko dira.

Saiheste Maisua. Hiriko estalkiekin ilunantzean zaudean ezkutatzen saiatu zaitezke.

Berritsuaren Oparia. Lagunak trikimailua ikasi duzu. Karisma erabili jaurtitzeko.

Hormen arteko Askatasuna. Abantaila duzu hirian egiten dituzun Akrobazia frogetan

Basamortuko Elfoak


Jakintsuen ustetan, elfoen aberria Bashkineko desertuan aurkitzen da eta Astharte da beraien lehenengo erresuma. Gaur egun area estalitako hondakinak, oasi emankorrak eta nomadak besterik ez dira gelditzen.

Skîrreko elfoek hemendik alde egin zuten eta orain elfo misteriotsu hauek ez dute bere lehengusuen antzik. Erritu eta magia boteretsuen sekretuak gordetzen dituzte azal erretako leinuak.

Karakteristika Hazkundea. Trebezia +2 eta Sendotasuna +1ean igotzen dira.

Nomada Zaindaria. Pika, lantza, zimitarra eta arku motzarekin konpetentzia duzu.

Basamortuko Semeak. Biziraupenean konpetenzia duzu.

Ispilatze. Lausotu trikimailua jaurtitzeko gai zara. Jakituria erabili behar da.