2018(e)ko abenduakren 14(a), ostirala

Loth Bailarako Kanpaina (XXXIV) 2.Denboraldia

Zetazko Tximinoa, Igarobideko luxuzko ostatua

Orain dela hamar urte, Konpainia Askea arrastorik utzi gabe desagertu zen Aguilerako matxinadan. Dieterren Ordena eta bere zaldunak hiritik irtetzean, mertzenario eta alproja talde hau betirako utzi zuen eskualde honen historia. Ez ziren bakarrak izan. Dieter, Zaldun Beltza ere betirako utzi zigun. Batzuk diote goblinen aurkako borrokan izan zela. Beste batzuk itzaletan ezkuatzen zen azto pozoitsu bat izan zela. Bost axola. 


Lehen aipatu det Konpainia Askea erabat desagertu zela. Ez da egi osoa. Bat, Ordenarekin lerrokatu zen. Bigarrena, Aguilerako Sigmarren Eliza eraiki eta bertan gelditu da, arduradun nagusi bezala. Gaur, Zetazko Tximinoaren barrara, lokatzez estalitako mutiko xarman bat hurbil du da. Aspaldi, Konpainia Askeko beste kide ospetsuekin tratua izandakoa eta orain, xede gorenago batzuengatik, bizi arriskatzen ari da, berriz ere.

Itxura berezia du, sailkatu ezina. Hazpegi ederrak ditu, seinale edo markarik erakusten ez duena. Nahiz eta argi egon gizon baten aurrean gaudela, zaineetan zehar duen elfo odola itxura androgino bat ematen dio. Ardo espeziatua eskatu du, eta zerbitzari dotore baten begirada zelatariari jaramonik egin gabe, iraganeko kontuetan murgiltzen da, arima edo kontzientzia arintzeko ahaleginetan. 

Gogoan ditu Konpainia bere lan zailena amaitu zueneko gariak. Kide erdiak hilda edo erabat etsita zeuden. Taldea geroz eta oldarkoagoa, krudelagoa. Aguileran Ordenarekin izandako tira-birak iparra galduarazi zien eta askok Dieterren heriotzarekin amesten zuten; Ia herriak bezain beste.  Ez da inoiz argi geratu zeinek astindu zituen hautsak baino egun bakarra nahikoa izan zen dena aldatzeko. Kaleetan, sututako jendea, zaldunen kanporaketa eskatzen zuten eta bitartean, haserrea aitzaki, denda, taberna eta saltokiak zurrunbilo suntsitzailearen lehenengo biktimetan bihurtu ziren.

Beste kopa bat. Gaur ez da askoz urrutirago joango. Bere bidaia luzea da eta ez dago inongo presarik. Egun hartan, Konpainia Askeak ez zuen tranpa ikusi, zuzen zuzenean eroriz Aguilerako Ordenak kopla-buru bat behar zuen jendea baretzeko, eta mertzenario taldea azkeneko sarraski eta Igarobideko atsekabe guztietako parte izanik errexa izan zen istorioa saltzea. Baliteke, Felix otsoari belarriak ikusi izan zion bakarra izatea. Aguilerako Ordenak prestatutako saretik irtetzeko denbora eduki zuen eta hilabete hauetan lortutako altxor eta aberastasun guztiak bere fede berrian xahutzea erabaki zuen.


Hamarkada bat igaro da egun hartako gertakizunetatik eta gauza ugari aldatu dira. Ezingo luke begietara begira iruzur batengatik hainbeste denbora preso egon diren laguneei. Ihes egitea erabaki du Trubertek. Urrutira, agian, etorkizunean, bere bideak gurutzatuko direlakoan.





2018(e)ko abenduakren 12(a), asteazkena

WFRJ 2ed - Pertsonai Orria [EUS]


Blogaren berpizkundearekin jarraituz, material berria uzten dizuet. Kasu honetan, Warhammer Fantasy jokurako erabili dezakezuten pertsonai orria, euskerara itzulia. 



2018(e)ko abenduakren 1(a), larunbata

WFRJ - Pertsonai Sorrera (Gehigarria)


Aspaldiko partez, blogaren eguneraketa. Gainera, gaurko kasuan, eguneraketa berezi bat. Warhammer Fantasy 2.ediziorako gehigarri berri bat: Pertsonai Sorreraren Gehigarria.

Etxeko arauez gain, aukera berri andana, kultura, arraza eta lanbide mordoarekin. Loth bailararen kanpainarako erabiliko duguna eta euskera hutsean (lanbideak salbu, gaizki ulerturik egon ez daitezen).

Besterik gabe, hemen uzten dizuet esteka