Sarrera
Lehengoan aipatutako akolito taldearen su-bataioa kaltegabea zirudien lehenengo begi kolpean. Tyburnek, bere fitxaje berriak aurrez aurre ezagutu aurretik, haien gaitasunak praktikan ikusi nahi zituen eta inkisizio zelula Escintilla planetatik zertxobait urruti zegoen mundu basati batera bidali zuen.
Iocanthos, ashleen tribu ezberdinez betea dago. Bere paisai elkorran mendez borrokan aritu direnak eta orain dela gutxirarte ez du garrantzirik izan Calixis Sektore zibilizatuarentzat. Baina inperioko exploratzaile talde batek bere desertu gorritan lurreratzean, gaur egun Suzko Mamu-lorea bezala ezagutzen den landarea aurkitu zuten, eta honekin batera, planetaren historia betirako aldatu zen. Lore honen ezaugarri nabariena bere konposozio kimikoa da, prozesu batzuen bitartez, soldaduei ematen zaien droga estimulante bat lortzen ahalbideratzen duena.
Hasiera batean, lore honen produkzioa inperioko presoen bitartez lortzen zen, baino ashleenekin hainbat arazo izan ostean, tribu haietako gerraren jauntxoak erabiltzen hasi ziren planetako lurrak eskuratzeko eta azkenik, produktua erosteko ere. Merkataritza harreman hauek gudak sustatzen dituzte lur emankorren kontrolarengatik eta gaur egun bizi den egoera kaotikoa finkatzen dute.
Iocanthos |
Brontzezko Zerua
Hau guztia jakinda, gure pertsonaiak "Brontzezko Zerua" bezala ezagutzen den garraio espazio-ontzi txiki batean ahokatu dituzte. Bertan, misioaren informazioa jaso dute data-plaken bitartez, haien kontaktua ezagutuz. Aristarchus, bere inkisidorearen laguntzaile leiala topatu beharko dute Saminaldi Portuan, inperioko funtzionario eta soldaduek eraiki duten kontrol gunean, eta berak emango die misioaren zehastasun guztiak.
Bitartean, bidaiak irauten duen denbora elkar ezagutuko erabiliko dute, apurka konfiantza hartuz. Betsalde, bi aste horietan, ontziko tripulazioarekin hitz egitean Iocanthosetaz zerbait gehiago ezagutuko dute. Badirudi, azken urteetan, erlijio mugimendu batek indarra irabazi duela eta planetako fededunak erromesaldi batean murgilduta dabiltza.
Hala ere, ez dute denbora asko izango honi buruz pentsatzeko eta Iocanthoseko atmosferara hurbiltzerakoan ontziko bitartekariaren eskaintza onartuz txorabioaren aurkako pilula hartuko dute gehienek. Lurreratzea nahiko gogorra izango da, eta akolito askorentzat beraien lehenengo lurreratzea izanik, ontzitik ozta-ozta aterako dira beraien kabuz.
Ongi etorri! |