2016(e)ko urriakren 20(a), osteguna

Mehatxu Berria I (WFRP)


Gure begi-beteko hirukotearekin jarraitzen degu, Barne Etsaiaren 5.atalarekin

Delezar: Itzalpeko azti berekoi eta zitala. Haur hiltzailea
Dieter: Verenako zaldun zintzo eta zuzena. Zuzenegia agian.
Floki: Errementari errunikoa, nano handinahi eta garratza.

B Plana

Ilargirik gabeko gau ilun hartan, Delezarren iritziaren kontra, taldeak Marianna salbatzeko asmoa zuen eta gaztelura abiatu baino lehen elfoek esandakoa gogoratuz ezin zuten  haien babeslekura bueltatu. Beraz, Bretoniatik ihes egiteko plana antolatzen hasi ziren. Baso isil horren zuhaitzen artean Ubersreikera bueltatzea erabaki zuten. Bertan, barkuan gordeta, orain arte irabazitako diru guztia zuten eta azkenekoz behintzat herri seguru bat ematen zuen.

Horretarako Mendi Grisak zeharkatu behar zituzten, Karak Azgarazetik pasa eta han eman zen sarraskiaren ondorioak ekidin. Baina lehenbizi Anabellen peluxearengatik jasandako zauriak sendatzea komeni zan. Ideia horrekin basoko herrixka batean ezkutatzea erabaki zuten. Hasiera batean herri normal bat zirudien eta ostatu txiki batean gela bat alokatu zuten.

Normal, normala...




Falokrazia Birrindu


Zoritxarrez herria ez zen batere normala. Lehenengo susmoa gizonen falta izan zen. Ez gutxi, ezta asko, herrian ez zegoen bat ere ez. Tabernan emakume batek, bere bi alabez lagunduta afaria zerbitzatu zien baino matxirulo batzuk bezala ez zuten dastatu, beldurtuta zeuden, eta mikromatxismoen bitartez logelaraino iritsi ziren, begiradak saihesten zuten bitartean.

Zaintzak adostu zituzten gaua ahalik eta lasaien igarotzeko eta denbora gutxian erabaki ona izan zela frogatu zen. Floki esna zegoela ikusi egin zituen. Herrixkako kale lokaztu guztietatik zetozen eta zuziek argitzen zituzten haien aurpegi krudelak. Denera, 50 edo 60 emakume, zahar eta gazte. Ziztu bizian Flokik lagunak jaikiarazi eta bata besteari laguntzen armadurak jantzi zituzten. Atea ireki eta eskailerak jaistean ostatuaren areto nagusian aurkitu zituzten lehenengoak.

Hurrengo ordu erdia Tarantinoren Kill Billeko eszena bezala irudikatu dezakezue. 3 Tipo, leporaino armatuak, soilik labanak eta aiztoak dituzten hirurogehi emakumeen aurka. Lurra odolez estali zen, hezurrak hautsi ziren eta erraien usaina dena blaitzen zuen. Eromen puntuak goxokik bezala jan ondoren, herri osoan bakarrik gelditu ziren.

Ondoren Slannesheko tenplu txiki bat aurkitu zutenean herriko etxe baten ezkutatuta eta hildako emakumeak modu batera edo bestera kaoseko sinestunak zirela jakitean, pixkat lasaiago gelditu ziren.


Moral Bikoitza

Armadurak eta armak odolez garbitzen zituzten bitartean Mariannaren falta sumatu zuten. Borroka hasi aurretik bertan zegoen, eta amaitzean arrastorik ez.  Delezar, berriz ere, taldea bairatzen saiatu zen, alde egin bazuen hobe horrela. Baino Dieter eta Flokik adiskidetzat hartzen zuten (ez dakigu oso ondo zergatik).

Bere oinatzak jarraitu zituzten eta pare bat ordu pasa ondoren soilgune batera iritsi ziren. Bertan, soilgune erdian errauts tontor bat zegoen eta haren inguruan dozena erdi elfo. Azkenean beraien kabuz akabatu zuten natura aurkako bidutzi hura. Gure heroiak ezin zuten askoz gehiago egin eta banpiroa defendatzea deabruaren abokatua izatea baino zailago zirudien. Egoera honetan basoko elfoak haien gordelekura eraman zituzten berriz ere eta han Turgal elfo jakitunakin solasean egon ziren gau osoa.


Turgal


Kaleidoskopioa

Turgalek erran zien beraiek ulertezin zuten plan baten aktore nagusiak bilakatzen ari zirela. Inperioa atze-oihal bezala hartuta, ezkutatutako botere batzuk iniziatiba lortu egin zutela, Bögenhafeneko portalaren irekiera aintzat hartuta gizonen erresumetan zehar Kaosaren eraginak nabarnenak bilakatzen ari ziren. Wittendorfeko suntsipena, von Tassenicken traizioa eta azkenik, Bretonian errotuta zegoen usteldura. Denak Botere Hondagarriek sustatuak, eta denetan gure abenturazaleak gertu.

-       Hala ere, liskar honen barnean, hirugarren talde bat murgilduta dabil. Talde txiki eta zital bat, beti zuen eta kaosaren atzean, hala ez zarete ohartu honezkero?

Baino Turgalen ustetan hirukote honek ez ditu bere betebeharrekin bukatu. Beraien laguntzarengatik, mesede bat zor diote eta kobratzeko prest dago. Inperioko iparraldean,  Middenlanden inguruan bere herriaren beste komunitate bat arriskuan dago eta Delezar, Dieter eta Flokiren laguntza behar dute. Gainera, arazo hau konpontzearekin batera, lehen aipatutako korapiloaz zerbait gehiago jakiteko aukera izando dutela uste du.

Baino gure Delezar, konpromisoak saihesten hain azkarra izanik, aieneka hasten da ziztu bizian. Middenland erresumaren beste puntan dagoelaz kexatzen da. Turgalek bekaina kakotzen du.- Gure herriak antzinako garraio bide batzuk ezagutzen ditu…

2016(e)ko urriakren 16(a), igandea

Heriotz Isila I (W40K – CDB Engine)


 Hitzaurrea

Iocanthoseko misioa bukatu ondoren, Dark Heresy jokuarekin jarraituz, gure akolitoak Sibellus erlauntz mundura bueltatu ziren, haien Inkisidoreak deitu egin baitzituen. Sibellus da akolito zelula honen sortetxea eta Calixis sektorearen hiriburua izanik, Inkisizioaren bulego nagusiak ere bertan aurkitu daitezke.

Akolitoen Zelula

 Ateyus, elizgizon beltzaran eta santua
Daetrix, heinetik kanpoko espazioko emakume krudela
Bratislaba, bere buruaz beste egiteko joera duen ebazlea
Zarkov, tekno-apaiz metodiko eta isila.
Mandila, lapur gezurtero eta hiltzaile sutsua. Lehergailuetan oso trebea

Tyburn Graves, Inkisidorea


Sybellusera iristean akolitoek haien etxetara bueltatu ziren. Familia ikusi, eta inkisizioak emandako lansaria taberna eta bazter zulo zikinetan xahutuz pasa zituzten hurrengo egunak, Tyburn Gravsen deia entzun arte. Mutur-muturreko ideiak dituen inkisidorea da, xenos izakiekin kontaktuak mantentzen dituen susmoa dago eta noski, gure akolitoen nagusia da. Inkisizioko Ordo Hereticus adarrekoa zen Tyburn, eta bere helburu nagusia Calixis Sektorean aurkitzen zituen heretiko eta kultista guztiak atxilotu edo akabatzea da.

Ordo Hereticusaren bulegoak eraikin  gotiko erraldoi batean kokatzen dira. Erlauntzaren eraikuntza askoren gainetik ikus daiteke eta bere itzala kilometro askotara hedatzen da. Bere fatxada milaka harrizko xurrutarriak zaintzen dute eta jendeak haien begirada irmoak ekiditeko beste nonbaitetik abiatzen dira beraien helburuetara iristeko.







Urduri, bost akolitoek inkisizioaren ateetara iritsi ziren. Jasotako baimena erakutsi eta  Tyburn Graves lehen aldiz ikusteko aukera izan zuten. Berrogeibat urte eta oraindik gorputz atletikoa duen gizon heldua da Graves inkisidorea. Entzunda zuten bere gaztaroan armadako komandantea izan zela eta oraindik ere urte horietako uniformea erabiltzen du. Elkarrizketa zuzen eta garratz bat izango da, non Tyburnek bere lagun minaren heriotzaren errua egotziko die pertsonaiei. Hala ere, Iocanthoseko iturburu heretikoarekin amaitzeagatik eskerrak emanez bukatuko du. Baina hori ez da guztia izango. Badirudi Aristarchusen tarotak xenos teknologiaz egina zegoela eta baliteke horren erruz burua galdu izana. Gainera, azalduko die teknologia horren arrasto berberak topatu direla Coscarla erlauntz dibisoko hilketa batean eta Iocanthoseko beteranoak izanik ez du uste hautagai hobeagorik aurkituko duenik


Tyburn Graves




 Misio berri batekin Sybelluseko industria gunearen Coscarla dibisiora abiatuko dira. Bidean, inkisizioak emandako trepetxuak ikuskatuko dituzte. Coscarlara sartzeko behar den baimen kodifikatua, armak eramateko aukera ematen duen akolito txartela, komunikadore txiki batzuk, diru apur bat (zeinek daki noiz beharko duten eroskeriren bat) eta misioari buruzko hainbat datu biltzen dituen taula elektroniko bat:

Xenos zantzuak dituen gorpuaren jabea Saúl Arbest da. 23 urteko langile ez kualifikatu bat. Coscarla hegoaldeko 7-17.en blokean bizi zen eta igarotze trenbidearen sisteman azaldu zen hilda, oraindela 3 egun. Lehenengo azterketarekin arrasto guztiak gaindosi batera zuzentzen zuten heriotzaren kausa bezala. Hala ere, auzitegiak egindako post mortem ikerketan anomalia batzuk agertu ziren eta ondorioztatu dute Saúl, toxina baten pozoiak eragindako hutsegite sistemiko batengatik hil egin zela. Taroteko kartetan aurkitutako toxina berbera.


Helmuga : Coscarla





Coscarla dibisioara iristeko akolitoak zortzi bat ordu igaroko dituzte tren zaharkitu batean sartuta. Zonalde hau Sybelluseko behe auzoetan kokatzen da eta leku hauetara iristen diren trenbideak ugertsu eta ilunak dira, hezetasunez beteak eta urtez konpondu gabe martxan jarraitzen duten trenak garraiatzen dituzte. Hainbat eta hainbat funtzionarioei paseak erakutsi ostean milaka kilometroz hedatzen diren industriaz jositako dibisiora iritsiko dira.

Enpresek eta sutegiek sortutako iskanbilaz inguratuak, erlauntzaren kale mehe eta zikinetan murgiltzen diren heinean geroz eta errealagoa dirudi hiria, eta giroa hain astuna da, momentuz ukigaia dirudila . Taldeko batzuentzat hauxe izan da haien bizitza inkisizioa ezagutu zuten arte, baino Ateyus edo Daetrixerentzat, leku hau mundu berri bat dirudi. Arnasten duten airea kutsakorra da, gertu erraustegi bat egongo balitz bezala eta gainera, elektrizitatearen kostuak direla eta, sektore honetan egunezko zikloak lau ordu bakarrik irauten ditu.


 7-17 Bizitegi Blokea

7-17 Bizitegi Blokea hamar solairuko eraikin ilun bat da. Sarrerako ateak erauziak izan dira eta igogailua egon beharko lukeen lekua,hutsune beltz bat besterik ez dute aurkitzen. Eskailerak igotzen ari diren bitartean beste etxeetatik zarata moteltzaile bat iristen zaie. Baino hiritar hauek ez dituzte gure akolitoak kezkatzen eta zuzenean Saúl-en pisura sartuko dira.

Kasu honetan ere, pisuko atea irekita aurkituko dute, seguraski arbitadoreengatik. Barruan, 8 bider 8 metroko tarte bat, Saulen etxea. Lehenengo bilaketan hainbat gauza interesgarriekin topatuko dira. Droga gordetzen duen poltsatxo txiki bat, tipo baten izena paper batean idatzia eta azkenik, Langile Sindikalen Batasuneko propaganda (eta noski, gure enperadoreare maitatuari ez zaio horrelako txorakeririk gustatzen).


2016(e)ko urriakren 9(a), igandea

Itzalak Bögenhafen gainean (WFRP) eta Kronikak


Oraingo honetan, bi gauzatxo.

Azkeneko sarreraren antzera, bukatuta dagoen gertakizun arku baten laburpen eta post guztiak bildu ditut pdf batean, irakurketa errazteko asmoarekin. Bilduma hauek kronikak bezala izendatu ditut eta hemendik aurrera egindako guztiak, blogeko alboko zutabean ipiniko ditut, lotura zuzenak bezala. Ikusi dezakegue kronika hauek bi ataletan banandu ditudala, W40K eta WFRP (Warhammer Fantasy), hau da, jokuaren arabera.

Warhammer Fantasyko "Barne Etsaia" edo ingelesez ezagutzen den bezala "The Enemy Within"eko kanpainaren lehen zatiaren kronika: 

https://drive.google.com/file/d/0B80e0cNzUd6DWDU1X0FsYTc0ZTg/view

2016(e)ko urriakren 1(a), larunbata

OPERATION MAVROS (W40K - CDB Engine)


Deathwatcheko azkeneko partidarekin, marine espazialak alde batera utziko ditugu denbora batez. Urte bat baino gehiago daramagu Izar Tiranaren kanpainarekin (Dark Heresy, Only War eta Deathwatch) eta geldialdi bat egiteko garaia iritsi da. Kanpaina asko gelditzen da baino saturazio apur nabaritzen nun dagoeneko.

Beraz, hurrengo egunetan gure partida-kanpaina berriarekin hasiko gara. Baino "gero arte" honi merezi duen bukaera bat emateko, Mavros planetan gertatuakoak pdf baten bildu ditut, lana errazteko marine hauei gertatutakoak irakurri nahi duenarentzat.

Esteka : https://drive.google.com/file/d/0B80e0cNzUd6DNTRPaXhfRjZDQW8/view


Mavros V (W40K-CDB Engine)

Aurreko sarrera: http://roleatzen.blogspot.com.es/2016/09/mavros-iv.html

Deathwatch Squad

Demagol : Tenplario beltzen ataleko asaltuzko marinea
Furius : Aingeru odoltsuen ataleko asaltuzko marinea
Maddock : Arrabioen ataleko botikarioa
Dr.Josephs : Ultramarineen ataleko liburuzaina
Gunther : Ukabil Inperialen ataleko tekno-marinea

Ondorioak

Eldar ilunen buruzagia atzemanda eta bailaran ematen ari zen borroka erabakita egonda gure marineak ez zuten aukera askorik. Thabriara bueltatu, sarjentoarekin batera esklabista galdekatu eta hortikan aurrera zeinek daki. Argi zegoen eskuadra osoa planeta horretatik atera nahi zuela; bere aliatuak masakratuak, erreskatatu behar zituzten soldaduak  luar bihurtuta ( daramazkit 4 edo bost sarrera hitz hau sartzeko asmoarekin, gora jakobitak!) eta aurrez aurre milaka soldaduz osatutako eldarraren armada oso bat.

Ideia honekin baso honetara iristeko erabili zuten bide beretik bueltatzen hasi dira. Etsaien patruilak ekiditeko kontu handiz mugitzen dira, kobazuloetan ezkutatzen eta ahalik eta arrasto gutxien utziz. Esklabista une oro drogaz kopeteraino. Azkenik, ibaia jarraituz Lausiumera iritsiko dira. Euri astun eta berunkara batekin orain dela egun batzuk txikitu eta hustu zuten herriak ongi etorria emango die. Kale grisak, eta isiltasun izularria. Gau hartako ekintzek gure mundutik haratago dauden gauzak jaikiarazi zituen eta isuritako odolak inmateriumeko izakiak erakarri ditu. Han daudela, gure marineak, izaki edo deabru hauen etorreraren lekuko izango dira, eta urduri, gau horretan egindakoaz damatuko dira.

Lausium


Pizti hauen aurka ezingo dute ezer egin eta herrian bertan aurkitutako kotxe eta kamioi batzuetan alde egingo dute. Borroka bortitza eta motza izan zen eta segundu bakan batzuetan Furius, Gunther eta Demagol ikaragarrizko erasoak jasan zituzten. Khornek berak gidatzen zituen deabru hauen infernuko ezpatak eta segituan, ihes egiteko premiaz ohartu ziren.

No hay mus. Órdago a todo


Azelaratzailea zapaltzen, karreterako arekak hegan egiten pasatzen dituzte eta ke ilun baten arrastoa utziz Lausium herri madarikatua atzean uzten dute Thabriako atetaraino iritsi arte. Bertan herriko alkateak azaltzen die eskuadrako sarjentua udaletxeko bilkura aretoan dagoela. Gauza da, herritarrek badakitela zeintzuk diren Lausiumeko hiltzaileak eta errudunen aurka defendatzeko asmoa dutela.

Sarjentua konorterik gabe dago,  bilkura aretoa bonbaz josia utzi dute eta bi eskakizun dauzkate. Batetik, eldar ilunaren buruzagia nahi dute, inbaditzailearekin negoziatzeko, eta bestetik, marineak Mavrosetik ospa egin behar dute, dagoeneko nahikoa lagundu dute. Bidegurutze honetan eskuadra bi aukeren artean zatituko da. Batzuk, Guntherren ideia jarraituz, bonba desaktibatzen saiatu behar dutela diote ( nahiz eta taldean eraislerik ez egon) eta bestak, Maddocken gidapean, eldarra galdekatu, ondoren akabatu eta drogatuta egongo balitz bezala entregatzea dute plantzat.

Azkenean, nahiz eta Gunther, bere gaitasunez ziur egon, Maddocken ekintza plana jarraituko dute. Honela, eldar ilunen eta Severus Domeinuaren arteko aliantzari buruz jakingo dute. Badirudi errebeldeak Inperioko armada haien sistema planteariora erakarri nahi zutela eta horretarako eldar ilunak kontratatu zituzten. Esklabista hitz egiteaz bukatzean erailiko dute droga dosi handiegi batekin eta gezurra bota ondoren espazio ontziak hartu eta Mavrosetik alde egitea lortuko dute. Orbitan arazo txikiren bat eduki ondoren Deathwatcheko baseruntz abiatuko dira, bertan gertatu denari buruz berri ematera.