- Astaröth, basoko elfo harro eta isila, primerako arkularia
- Nicolai Jelavic, Kisleveko gaiztagin bitarikoa
- Pil-Pil Begibakar, Tileako halfling pirata, harroa eta pragmatikoa
- Gezrutag, eskerga gosetia den izugarrizko ogro inperiala
- Merovech, Bretoniako halfling gezurtero eta berekoia
- Tag-Raz, Lurralde Lehiatuko ogro mertzenario harrigarrirki azkarra
Egoeraren Mapa
Erroiaren Hilabetea, 3.eguna
Goiz izoztu horretan, portura iritsi orduko taldea banatu egingo da. Pil-pil, lekua gaizkile eta piratez josia dagoela ikusirik, handikan geldituko da, besteak Hafordeko kaleetara abiatzen diren bitartean. Herria harrizko harresi batez inguratua dago eta bere zain zabaletan bizitza pilpira egiten du. Nekazariak, merkatariak, soldadu eta elizgizonak leku batetik bestera joaten, tileano estiloko eraikin zaharren itzalpean. Tag-Ragzek, bere karisma ogroa erabiliz Haford teokrazia bat dela ohartuko da, Apezpiku batek agintzen baitu hemen. Apezpikuak apaiz talde batek aukeratzen du eta badirudi azkeneko hamarkadeetan herriko bi familien artean txandakatu direla postuan; Spinosa eta Brazzi familiak.
Ibaiondoko herri honetan bi familia hauek botere liskarretan murgilduak daude, baino gaur egun, Spinosa familiako burua, Salvatore Spinosa, esertzen da apezpikuaren aulkian. Bestalde, txango goiztiar honetan, taldeak Haforden Erloju-dorre ospetsua mirestuko dute eta amaitzeko, Myrmida-Tancredo (azkeneko hau, aspaldian, Lurralde Lehiatuko errege izan zana)-ren tenplua bixitatuko dute.
Haforden Mapa
Bitartean, Pil-pilek, bere pirata garaiko bi adiskideekin topo egingo du, Siberio mapagilea eta Ostiral, bere laguntzailearekin hain zuzen. Bi lagun hauei esker pirata kapitain batekin bilera bat lortu ahalko du. Gauean, Tag-Raz, Astaröth eta Merovechin batera Margarita Kapitaina ezagutuko dute. Haford eta piraten arteko erlazioaz jakin minez galdetuko diote, baita Aguilera, Kazorov Anaiak, Warwick edota Bisbytaz. Margaritaren hitzetan, piraten etsai bakarra Merkatal Konpainia da eta Dieterrek egindako ekintzen ondorioz, bere ere etsaitzat hartuko dute. Besteak? Pakean uzten dituzten bitartean, bost axola. Ardoa edanez taldeak pirataren konfiantza lortuko dute eta Kapitain guztien laguntasuna eskuratzeko (baita garraiatzeko modu seguru bat lortzeko) Hans Bremmen kapitain galdua aurkitzeko eskainiko dira (beste lantxo bat...). Dado partida batzuen ostean, piraten logeletan atseden hartuko dute.
Erroiaren Hilabetea, 4.eguna
Goizean goiz Siberio egindako ibaien mapa lortuko dute eta baita informazio apurtxo bat. Haford herriko informazio iturburu nagusia: Francesco d'Antonelli.
Siberioren ibaien mapa
Hafordeko Arkontea
Francesco tipo berezi bat da. Herriko Erloju-dorrean du bulegoa eta jendeak dio apezpikuak jarri eta kentzeko boterea duela. Bera dela errealitatean Hafordeko agintari bakarra. Gizonarekin biltzean, liburuz eta jostailuz beteriko gela batean aurkituko dira. Bi aldeen artean tentsioa nabaria da, baino azkenean, informazioa elkartrukatzea erabakiko dute. Gure heroiak Warwick-eko erasoaz abixatuko diotw (Gure taldetxoaren leialtasuna lurretik uzten) eta bere bi gauza erabat ezberdinak kontatuko ditu. Lehenengoa, Hans Bremmen Kapitainari buruzko informazioa herritik kanpo dagoen Logia batean aurkituko dutela. Berak debekatua du hara sartzea. Bigarrena, Andreas doktorearen morroiak Haforden daudela, haien atzetik. Iluntasuna behar dute erasotzeko eta beraiengatik galdezka ari dira.
Francesco d'Antonelli, Hafordeko arkontea
Epailea
Haford eta Neuendorf artean, gari soroak inguratzen dituzten muino ttipi baten tontorrean kokatzen da Jakintzaren Logia. Ordu erdiko txango baten ostean, seikotea tontorrerako bidea hartuko dute. Baino iritsi aurretik beste bidaiari batzuekin egingo dute topo. Bidertze batean, su baten inguruan lau gizon daude. Ile urdindua, mila borroken markak eta ezpata zahar baino beldurgarrik dituztenak. Hauetako bat Sigmarren apaiza da, ilerik gabe aurpegi osoan, izugarrizko mailu bat darama eta bi aurpegi tatuatuak ditu buruaren alde batean. Epailea bezala aurkezten da eta elkarrizketa labur baten ondoren Merovech urduritzen hasiko da. Zerbaitek handikan hanka egiteko esaten ari zaio.
"Epailea: Gauetan, lokartua zaudenean, ametsik egiten ahal duzu?
Pil-pil: E...ez, ez, ez dakit. Ez naiz ametsetaz oroitzen.
Epailea: Ametsak garrantzitsuak dira."
Epailea
Agurtu eta ospa egingo dute. Baino Astaröth gehiago jakin nahi du eta inguruan ezkutatzen da, espiatzeko. Eszena oso arraro baten ikusle bilakatuko da. Epailea sua ikuskatu eta gero, esku biluziekin txingarrak hartu eta aurpegia sugarren barnean murgilduko du minutu batzuz.
Ikaratua baino baita kuriositatez, basoko elfoa itxoin egingo du eta Epailea handik urruntzean itzalitako sura hurbilduko da. Oraindik bero dago eta arretaz begiratzean, irudi eta itxura batzuk burua zeharkatuko diote. Hasieran gizonen buruzagi bat ikusiko du, armada baten aurrean, gudarako prestatuta, bi hegaletako kasko nano bat buruan duela. Armadurak, Myrmida-Tancredo Tenpluan agertzen zen armarria du. Irudi hauek zikintzean beste norabaitera bidaiatuko du, aurreko gizon berbera arrano erraldoi baten gainean ekialderuntz hegan ikusi arte. Amaitzeko, kobazulo edo mendi baten barnean dagoen hilobi bat agertuko zaio. Errege baten hilobia da. Bere inguruan txanodun hamabi gizon, aurpegiak erakutsi gabe. Andreas van Holten tunika berbera janzten.
Dardarka, ikusitako guztia prozesatzen ari dela, besteekin elkartuko da, goran itxoiten ari zaien jauregirako bidea hartuz.
Jakintzaren Logia
Kristaleraz betetako jauregi zahar bat da Logiaren bileralekua. Han, etxezain batek atea ireki eta abenturazaleak ikuskatu ondoren ataria zeharkatzen utziko die. Egongela erraldoi batera eramango ditu, larruzko besaulki eta frutak eskainiz. Handikan minutu batzuetara Liburuzaina bezala aurkezten den agurea ezagutuko dute. Bere hitzetan, Logia, jakintza bilatu eta gordetzen duen pertsona multzo batek osatzen dute.
Aitona jatorra dirudi eta Hans Bremmeni buruz zerbait gehiago esaten die. Kapitain askea izan zeneko garaietan hegoaldeko uretan mugitzen zen, enkarguz edo hala nahi zuelako, herri eta itsasontziak erasotuz Merkatal Konpainiarekin topo egin zuen arte. Bremmen eta bere tripulazioa akatu eta bere ontzia, "Banshee" izenekoa, urperatu zuten. Baino modu batera edo bestera Morr-en erreinuetatik bueltatu zen, bukatzeko zerbait gelditzen baitzitzaion. Hans kapitaina erakarri nahi izanez gero, Yetzineko ibaiertzean bere izena esan eta txanpon tileano bat bota beharko dute uretara.
Bestalde, Astaröthek suan ikusitakoaz galdetuko du ere. Zein zen gizon hura? Eta zeraman kaskoa? Zeintzuk ziren tunika zeramaten gizonak? Baliteke, amets horietan agertutako zehaztasunengatik, gizon hori Tancredo izatea, arranoe erraldoiak kontrolatzeko erabiltzen zuen kaskoarekin. Nanoen opari bat izan zen. Gudak amaitu ostean bere erresuma utzi eta Utûm mendiruntz abiatu zen, bere azken bidaian. Kondairak dio bertan zendu eta hilobiratua izan zela. Liburuzainaren arabera, zaila izango litzake norbaitek bere atseden lekua bortxatu izana. Utûm, nanoen errepide zaharraren bukaeran dago, ekialdean.
Liburuzaina
Iraganeko Korokak
Informazioarengatik eskerrak eman ondoren d'Antonellirekin biltzekoak ziren. Haford ordu erdi eskasera zegoen eta bide nagusira iristean, berak bidalitako lau soldadu itxoiten ari zitzaizkien. Astaröthek susmo txarra hartuko dio egoerari baino hala ere, soldaduen babesa eskaintza onartu eta herriruntz aterako dira.
Harresiak bistan daudela guardiak sarrera nagusia ekiditeko aholkatuko dute, haien atzetik dauden gaizkileak ekiditeko. Harresian barneko tunelak erabili ditzakete, isilpean sartzeko. Elfoa ez da fio eta taldea konbentzitzen saiatuko da, baino elfoen mesfidantza naturalari errua botako diote eta soilik Gezrutagek jarraituko dio beste sarreratik.
Beste laurak, Pil-pil, Merovech, Tag-Raz eta Nicolai guardiekin murgilduko dira harresi barneko iluntasunean. Han, korridore estu batean guardiak bi irteerak blokeatuko dituzte eta gure heroien eromena handituz eraldatzen hasiko dira mundu hontakoa ez diren izaki beldurgarri batzuetan bilakatuz. Azal beltza, aurpegirik gabe eta eskuen ordez, marraza luze eta zorrotzak.
Narratzaile honek badaki, eta zuek, irakurle maiteak ere, gure begiko talde honen benetako izaera. Laguntasuna? Sakrifizioa? Ez. Abenturazale hauek alproja, lapur eta hiltzaile talde bat osatzen dute. Haien interesak bakarrik babesten dituztenak. Dirua, bitxiak, ospea ta boterea. Nicolai, konpainia askeko beteranoa eta Tag-Razek argi eta garbi utziko dute oraingo honetan. Indartsuenak izanda, ihes egiteko modua aurkituko dute, taldeko ahulenak bakarrik utziz.
Merovech eta Pil-pilek ez dute aukerarik izango eta adierazkortasun gabeko munstro zital hauen erasopean gaindituak izango dira. Dozena aldiz zulokatuko dituzte, gupidarik gabe.
Merovech
Pil-pil
Orain dela 35 egun Donovanen ostatuko mahai inguruan elkartutako 11 lagunetatik soilik Nicolai Jelavic, Thoryen, Carlos Pitico, Astaröth eta Trubert Mahler gelditzen dira bizirik.
Urdithaine kixkalita, Volkrad Kullzman urkamendian, Pieter, Oleg, Pil-pil, Grizdal eta Merovech borrokan zendu dira.
Sigmarrek gorde gaitzala