2017(e)ko maiatzaren 14(a), igandea

Walkure - Aurkezpena


Gehienek dakizuen bezala, Loth Kanpainaren bigarren hilabetean sartu aurretik, bailarako fakzioen planak eta egitura, zuen ekintzen ondorioak eta bestelako hainbat aldaketa egin behar ditut “mundu” hau aurrera egin dezan. Oraintxe bertan ezinezkoa iruditzen zait aldaketa hauek guztiak gauzatzea aste batetik bestera eta nahiko larri ibili naiz asteko partiden erritmoa jarraitzeko.


Horregatik, tarte bat hartuko det honekin lasai bukatzeko. Bitartean, ez daukat jolasteaz uzteko asmorik. Aurretik prestatutako partida dexente dituen joku bat aukeratu det, preparazio lan hori ekiditeko gehienbat. Gainera, jokua aldatzekotan, fantasiari atsenden bat emango diogu, ezpatak eta aztiak, plasma pistola eta espazio-ontziengatik aldatuz. Warhammer 40.000-ra bueltatuko gea? Oraindik ez.



Joku berri bat probatzeko aukeraz baliatuko gara Walkure ezagutzeko (www.walkure.es). Eta ze kristo da hau?


Walkure, etorkizun hurbileko zientzia fikziozko joku bat da. Gure munduarekin antza handia duen Ukronia batean oinarritzen den trasfondo historiko bat du. Bigarren gerrate mundialean Alemania nahiz eta ez irabazi, ez da galtzaile bezala aterako ezta eta 1944ean sinatutako bakearen ondorioz hiru bandoko Gerra Hotz bat izango dugu (Aliatuak, Komunistak eta Ardatzeko potentziekin) hurrengo hamarkadeetan intentsitate baxuko gerra eta istiluez josita egongo direnak. Jokua 2075 urterarte eramango gaitu eta bidai honekin batera, gerra eta mehatxu hauen testuinguruan emandako izugarrizko aurrerapen teknologikoak ezagutzeko aukera izango dugu, Eguzki-Sistemaren  esplorazioa eta espazio kolonialismoaren lehenengo pausoak ikusiz (Ilargia eta Marte).



Erabiltzen duen sistema ezaguna egingo zaigu. Zonk Pj-ak sortutako CDB Engine du bizkarhezur bezala eta aldaketa gutxi batzuk aparte, gure Warhammer 40k-ko kanpainan ezagutu genituen arau berberak izango dira. Badakizue, mugimendu taktikoak, iniziatiba arraro hori eta borroka bortitzak.



Besterik gabe, hurrengo aktualizazioan jolastu berri dugun lehenengo partidan gertatutakoak kontatuko dizuegu.




2017(e)ko maiatzaren 11(a), osteguna

Otsoaren uluak Erroia erakarri zuen (2.Denboraldia)

Warwicken harresi sendoetatik printzearen tratua beso azpian zeramatela Ninive baso erraldoiera abiatu ziren. Aliantzak, traizioak, gudak eta sarraskiak. Konpainia Askea , gure heroiak, tarta gehiegitan eskuak sartuta, inork bilatuko ez duen lekura sartu da. Atsedena aurkitzeko asmoz agian. Dieterren misioa, Lurralde Lehiatuen esplorazioa, Bisby eta Warwickeko buruzagiak ezagutzera ahalbideratu du eta azkar ohartu dira erresuma txiki hauen arazoetaz. Hegemonia-borroka hauek piratak, merkataritza konpainiak, kaosen morroiak, orkoak eta bestelako izakiak erakarri ditu eta bapatean lan arriskutsuegia dirudi bati edo besteari laguntzea.

Gainera, ezin buelta egin Errebalera. Irabazitako lehenengo etsaia, Kazorov anaiak alegia,  Dieterren hiria erasotzen ari da, lurretik eta errekatik. Nora joan? Non ezkutatu? Konpainiaren hilerria lepo dago, usteltzen ari diren gorpu andanarekin; Urdithaine, Oleg, Pieter, Volkrad eta Grizdal Aizkora Odoltsua. Denak hilabete labur batean erailiak.

Baino basoan, elfoen babespean, lasaitasuna eta bake pixkat lortu dezakete. Zuhaitz zahar hauen hostoen pirpiran, laku gardenaren inguruan, ilargi betearen argipean. Antzinako lurralde honek arimak osatuko dizkie.

Otsoaren hilabetea amaitu da, baino neguak darrai eta mendi tontorretako otsoen uluak, erroia erakarri du, isuritako odolean bien arteko orritsa has dezan.