2016(e)ko irailaren 25(a), igandea

Errugabetasun Galdua VI (Warhammer Fantasy)


Aurreko sarrera : http://roleatzen.blogspot.com.es/2016/07/errugabetasun-galdua-v.html

Duelua

Mariannen esaneta, basoko hilden aldra gaztelua erasotzen hasiko dira. Guardiak eta zaldunak adoretsu aurre egiten diete baino borroka galduta dirudi. Delezar, Dieter eta Flokik ez dakite oso ondo zer egin eta geldirik geldituko dira nigromantearen agindua entzun ondoren. Alde egiteko garaia da eta badirudi gure heroiek alde egin nahi duela, jakinzazue zergatik. Dieter ez dago seguru baino Flokik taldea bairatuko du; ezin baitute Mariannaren eskaintzari uko egin, hilden horda existitzen den bitartean behintzat. Ideia horrekin, armak prestatu eta gaztelutik ateratzen hasiko dira. Baino norbaitek tiraldi indartsu baten geldiarazten dituzte. Hugh da, Anabellen bizkarzaina eta zaldun erraldoia. Zerri Inperialak, nei ez nauzue engainatu! ohiukatuko du Dieterren aurka oldartu baino lehen.


Azkenean, Floki eta Delezarren laguntzarekin, ezpaten tintina isildu egingo da eta Hugh mila zauriekin lurrera eroriko da. Gorpua hoztu baino lehen hirurak gaztelua atzean utziko dute, Mariannen konpainiarekin.

Basoko Izakiak

Kondearen lurraldeak zeharkatu bitartean Marianna bere benetako izaera erakutsiko die, eta  banpiro baten legatinak agertaraziko ditu eta ondoren Anabellek suposatzen duen arriskuaz ohartaraziko ditu. Umearen jaiotzan ama zendu zen eta bere emagina peluxe bat oparitu zion Anabellek txera izan zezan. Gauza da, hartz itxurazko peluxe hura ustelduta zegoela, kaosaren talisman bat zen eta urten poderioz neskatilaren burua erabat galbideratu zuen. Mariannek zemai honekin amaitu nahi zuen, inguruko etsai boteretsuena akabatzeko baino orain arte ez du aukerarik izan.

Hitz egiten ari zen bitartean, gure abenturazaleak ez ziren entzuten ari ziren pertsona bakarrak. Basoak bazituen maizter zaharrago batzuk eta une aproposenean inguratu zuten taldea. Basoko hogei bat elfo ziren, eta bazirudien ez zutela Mariannen izaera berezia onartzen.


Haien herrira eraman zituzten eta komunitate txiki honen buruzagiek tratu batera iritsi ziren hirukotearekin. Mariannek pentsatzen zuen bezala, Anabelle hil egin beharko zuten eta ondoren, haien bertute eta ongibidea frogatzeko banpiroa erailtzea eskatu zieten. Delezarrek lehenengo momentutik baiezkoa eman zien baino Dieter eta Floki ez zeuden ados eta nahiz eta elfoei baietz esan, ez zuten beraien aliatua akabatu nahi. Honela, Marinnekin batera Anabellen bila joan ziren.

Anabelle eta Hartza

Laurak gaztelura bueltatuko dira. Lainoen atzean ezkutatuta dagoen ilargiak isilgordean ibiltzeko gau zoragarria utzi du eta zaldunen gorputz hilen artean pasa ondoren Anabellen logelaraino hurbilduko dira. Delezarren itzaleko magiari esker ez du neskaren arreta ekarriko eta odol hotzez bizkarretik sastakatuko du. Delezarrek Bretonian eraili duen bigarren umea izango da. Zorionak umbramante!

Baino logelan beste sorpresatxo bat gelditzen zaie. Anabellen gorpuaren ondoan, peluxea mugitzen hasiko da, Delezarri begira. Aztiak peluxea suntsitzen saiatuko da, baino honek bizkortasun handi batekin kolpeak saihestu eta handitzen hasiko da.

Zerbait aditzen zaizue?



Hartzaren borroka luzea izango da baino banpiroaren laguntzarekin, Flokiren pikotxa eta Dieterren ezpatak peluxea erabat deuseztatuko dute.

Elfoetara bueltatzeko momentua iritsi zaie. Delezarr etsia dago, banpiroa hil egin behar du, baino bere bi lagunek ez dituzte gauzak horren argi ikusten.

2016(e)ko irailaren 16(a), ostirala

Mavros (IV)


Aurreko partida: http://roleatzen.blogspot.com.es/2016/09/mavros-iii.html

Deathwatch Squad

Prometeo, Ultramarinen ataleko marine taktikoa
Furius, Aingeru odoltsuen ataleko asaltuzko marinea
Gunther, Ukabil inperialen ataleko teknomarinea
Dr. Josephs, Ultramarinen ataleko liburuzaina
Demagol, Tenplario beltzen ataleko asaltuzko marinea
Maddock, Arrabioen ataleko botikaria


Basoko giro itogarria begi kolpe batez igartzen da. Izerdiz estalitako gorputzak, bata bestearen ondoan, mugitu ezinik. Krootak soinu gutural batzuekin adorea ematen ziren, agurtuz, eta armak aztertuz. Izurrite horren erdialdean ordea, isiltasunak agintzen zuen. Ikaragarrizko gizon puska batzuk lasaitasuna mantentzen zuten.

Armadura zahar eta liluragarrietan gordeta, gure Enperadorearen soldadu finenak urrutitasunera begiratzen dure. Borroka zuten buruan, etsaiak akabatzea zuten pentsamendu bakana eta bolter santuak laztantzen zituzten, mundu honetan maite izan duten gauza bakarra izango balitz bezala. Bost aldiz handiago den armada dute aurrez-aurre. Blindatuak, irristagailu armatuak, artilleria eta milaka eldar ilun.

Krootak prest daude erasotzeko eta hala ere, gudaren iskanbila beste nonbaitetik hasiko da. Sititatuak zeuden inperioko soldaduak dira. Ohorea dute ezkutu eta gelditzen zaien kemenarekin eldar ilunen  lehenengo lerroekin talka egiten dute.

Gure marineak irribarre harro bat eskeintzen diete


Agindua eman eta krootak beraien basoko ezkutalekutik korrika atertazen dira. Gure heroiak ordea ez dituzte jarraituko. Maddock, eskuadrako botikaria Thabriatik itzuli da, sarjentuaren instrukzio berri batzuekin. Lehentasunak aldatu egin dira. Inperioko soldaduek beraien patuari aurre egin beharko diete, eta krootak, xenos nazkagarriak bezala erailiak izango dira.

Askoz garrantzitsuagoak diren gauzak egin behar dira. Bataila ematen de bitartean, sortarazten den nahaste eta anabasa erabili beharko dute eldar ilunen buruzagia bizirik harrapatzeko. Erantzunik gabeko galdera asko daude. Zer dela eta erasotu zuten Guardia Inperialeko armada oso bati? Ze erlazio zute Severus Domeinuko traidoreekin? Zer arraio gertazen ari da Calixis Sektorean?

Buruzagia harrapatu beharra dago eta Demagolek non gordetzen den susmoa du. Guda zelaiaren ondoan aurkitzen den muino batetik dena ikus daiteke eta egoera kontrolatzeko kokaleku aparta dirudi. Asaltuzko marinearen gogoeta jarraituz borroka nagusia albotik saihestuko dute eta muinora iritsiko dira arazo larririk gabe.

Zamatze Suizida

Aldapa gora egin beharko dute eta defentsa irmo batekin topatuko dira. Mina pertsonalak, hesiak, arma pisutsuak ongi etorria emango diete. Minak oinazpietan lehertuko dira, tirakotauak izango dira eta horren ondoren eldar ilunen buruzagiaren guardia pertsonalarekin agurrak elkar banatuko dituzte.

Eldarren armak marineen armadurak papera izango balitz bezala zeharkatuko dituzte eta gure Furius maitea izango da lehenengo galera. Hortikan gutxira Maddock eta Prometeori mundua ilunduko zaie. Bukaeran Gunther (larriki zauritua), Dr.Josephs eta Demagol soilik geldituko dita zutik. Tenplario Beltzaren eta buruzagiaren ezpata-zerrak talka egingo dute eta haien hortz zoroak musika kirrinkarriz estaliko dute dena.




Baino Maddockek, lurretik ikus dezake, bere borroka anaiak ez dutela aukera askorik sarraski honetatik bizirik atertazeko eta bere azkeneko indarrekin buruzagiruntz abiatuko da. Gertu dagoenean bere lasaigarri toxikoak prestatzen ditu eta momentu aproposenean ziztada soil batekin etsaia menderatuko du.

Buruzagia harrapatu dute, baino zelaiean krootak eta gizonak masakratuak izan dira.

2016(e)ko irailaren 6(a), asteartea

Mavros (III)


Aurreko partida : http://roleatzen.blogspot.com.es/2016/07/mavros-ii.html

Deathwatch Squad

Prometeo, Ultramarinen ataleko marine taktikoa
Furius, Aingeru odoltsuen ataleko asaltuzko marinea
Gunther, Ukabil inperialen ataleko teknomarinea
Dr. Josephs, Ultramarinen ataleko liburuzaina
Demagol, Tenplario beltzen ataleko asaltuzko marinea

Mendiko Txangoa eta Ezusteko Bilera


Mendikateko bide estuetatik jarraituz azkenik, hirugarren eguneko egunsentian bilatzen ari ziren transmisoreko antena begiztatuko dute. Badirudi, gotorleku edo bunker handi batean kokatzen dela. Helburua hain gertu izanik, Prometeo, Furius, Gunther eta Maddock bizkortu egingo dute martxa eta pare bat kilometrota daudenean krootek bereganatutako gizakien ehiza postu batekin topatu ostean gotorlekura iritsiko dira. Ezer egin baino lehen, Maddock  haien sargentua berriei buruz jakinarazteko, taldea utziko du.

Gelditu diren hiru marineak gotorlekua ikertzen hasiko dira. Bi dorrez zaindutako eraikin handi bat da, hesi elektrifikatu batez inguratua dagoena. Guardia Inperialeko soldaduak daude baino baita ere zibilak eta antza denez ez dago hierarkia antolatu bat.Lekua aztertzen ari direla soinu batek erne jarriko ditu gure elitezko soldaduak.

Harritartean ezkutatuak, eskuadran falta ziren bi marine espazialak aurkituko dituzte. Taldeko psikikoa, Josephs doktorea eta Demagol, tenplario beltz ankerra. Badirudi, hemendik kilometro gutxira lurreratu zutela eta gure taldearen ideia berdinarekin transmisoreruntz abiatu egin direla.

Koldarrak, Traidoreak eta Eztandak

Ez dago esan beharrik, nolako arriskua duten hiru marine espazialek batera daudenean. Are gutxiago taldea bostek osatzen dutenean. Gotorlekuak ez die konfiantza asko ematen, eta Psikikoaren buruko kontrolaren boterea erabiliz, base militarreko soldadu bat aterako dute. Jimmy gizajoa, dena ondo aterako dela hitzeman ondoren ez ditu ezta 15 metro egingo bere kideak burua lehertarazi arte. Defendatzaileak beldurtuta daude eta bakarrik Guntherren odol hotzak geldiaraziko du odol bainua.

Aurkeztu ondoren, bertako buruzagiak esango die planetara iritsitako gurtzeroko esploratzaileak direla eta gotorleku hau hartu ondoren, inguruko zibilak bildu egin dituztela lekua defendatu ahal izateko. Noski, dena gezur handi bat da. Gizaki arruntek, normala den bezala larrua salbatzeagatik edozer esateko gauza dira eta kasu ez da desberdina izango. Transmisore bidean erabiltzen ari diren igogailua lehertzen saiatuko dira, baina Guntherrek (berriro ere) taldea salbatuko du.

Traidore gehienekin amaitu ondoren, transmisorea martxan jarriko dute eta eraitsitako gurtzeroan gelditzen diren soldaduekin hitz egingo dute. Badirudi eldar ilunek espazio ontzia sitiatuta dutela eta laguntza lehenbailehen behar dutela. Beraz, bizirik gelditu diren traidoreak armatu eta gurtzeroruntz abiatuko dira.

Basatiak

Hello

Espazio ontzia ohianaren mutur batean lurreratu zen eta mendietatik, bi edo hiru egunetara egon daitekela kalkulatzen dute. Laugarren egun honetan, kroot lurraldean sartuko dira baino ez da denbora asko pasako Y'kator tribuko gerlariekin topo egin arte. Oraingo honetan, buruzagi eta guzti.

Elkarrizketa baten ondoren (Marineak xenox bizi formekin hizketan...) konturatuko dira etsai berdinak dituztela eta gainera, beste kroot tribuaren indarkeria gizakien errua dela. Tribu honen (Yavanga) buruzagia Lausiumeko (kolonoen herria) komisaldegian atxilotuta dago eta preso hau askatzea beharrezkoa izango da krooten laguntza lortzeko. Baina eskakizun hau ez da bakarra izango. Lehenik eta behin, mendietatik eraman dituzten soldaduak fusilatu behar dira, mendietan gogorkeriz erasotu bait dituzte. Bestetik, Yavangako buruzagia askatzeaz aparte, Lausiumeko kolonoak erail behar dira.

Eta badakizue, Enperadorearengatik edozer. Le valemos más vivos esaldi irmo baten ondoren pare bat Tranquilo todo saldrá bien eta konturatu aurretik herri guztia akabatu dute. Gizakiaren heroiak, dudarik gabe.

Gudariaren Itxaronaldia

Sarraskiaren ondoren, Yavanga eta Y'kator tribuekin batera, gurtzeroaren setioa puxkatzeko prestatuko dira. Bidean, krootak, arma ezezagun bat erakutsi, energi bulkadaz funtzionatzen duena,eta kondaira bitxi bat kontatuko diete. Itxuraz, orain zeruan dagoen izar gorria lehenbiziz agertu zenean izarretatik beste "gizon" batzuk jaitsi ziren eta honelako armak eskeini zizkieten.

Istorio hauekin, gurtzero ondoan dagoen lakura iritsiko dira. 20.000 kroot, isilik, ohianean. Eldar ilunen armada aurrez aurre dutela.

Orain arteko ibilbidea:

Gorriz: Lehenengo partida
Morez : Bigarren partida
Laranjaz eta Urdin ilunez : Hirugarren partida