- Tag-Raz, Lurralde Lehiatuko ogro mertzenario harrigarrirki azkarra.
- Trubert Mahler, Talabeclandeko umemoko heraldo erdi-elfoa
- Astaröth, basoko elfo harro eta isila, primerako arkularia eta guda-dantzaria
- Elendir, Ulthuanetik etorritako Hoetheko iniziatua
- Snorri, Iparraldeko mendietatik etorritako nano diletantea.
- Grisban, Snorrirekin batera iritsi dan nano hiltzaile eta hartz duna
Seinale Txarrak
Erroiaren hilabetearen 30.eguna
Goizaren ihintzarekin hegoaldeko eta iparraldeko Konpania osatzen zuten hainbat lagun elkartu ziren Igarobideko mugan. Urgorri ibaia Yetzin handiarekin batzen zen lekua izan zen bilera alai honen jopuntua. Bizitutako arrisku eta pozak azaldu zizkieten bata besteei eta leku ezagun batera bueltatzeak eragiten duten berotasunak bideko nekea arintzen zuen. Kobreak gorriztutako urak jarraituz, Kazarov anaien ontziralekua saihestuko dute, nahiz eta Astaröthen begiek mugimendu asko atzeman. Barku eta txalupak daude bertan eta ziurrenik pirata anitz. Arazaoetaz distantzia jarriz beste oztopo bat aurkituko dute. Behin, taldeak ikertutako herrixka suntsituarekin topo egingo dute. Han, Felixek, orkoen erasotik bizirik atera zen ume bat erreskatatu zuen.
Orain ordea, ez dago hain isilik, eta elizako kanpai-dorre kixkalian azkenaldian ugaritu diren abominazioetako bat ikusiko dute. Ez al ziren ametsgaiztoak Andreasekin amaitu?
Ikasitako Lezioa
Hartzaren hilabetearen 1.eta 2 eguna
Gau lasai bat igaro ondoren Urgorri utzi eta Igarobideko mendietan barrena abiatuko dira. Arrokazko pareta izugarri hauen artean antzinako meategi bat ikusi eta bidelapur ezagun batzuen segada pairatu beharko dute. Baina gure lagunak eskarmentu nahikoa dute eta baliorik ez duten borrokak ekiditzea ikasi dute. Etsaiak atzean utzita eta zertxobait galduta, "aurrera" egingo dute.
Mendiko bide bat hartu eta kanpalekua non ipini pentsatzen ari direla, maldan behera dagoen herritxo bat ikusiko dute. Bertan Aguilerako akolitoek ongi etorria emango diete. Arkeologo eta geografo hauen basean igaroko dute gaua, geroz eta goblin presentzia nabariagoa egiten delarik. Goizean goiz, goblin armada oso bat ikustean akolitoekin batera basea utzi eta Arrabalerantz abiatuko dira.
Aspaldiko Laguna
Hartzaren hilabetearen 3.eguna
Arrabela iristean ikusiko dute nola hartu duten kontrola gremioek, Konpainiak Dieterren eskaintzari uko egitearen ondorietako bat. Zaldunek jendez gainezka dauden kaleetatik gidatuko dituzte eta Monasterioko ateak zeharkatzean Dieter Beltzarekin elkarrizketatuko dira. Han, gure lagunek ikusi eta bizitutako gauza gehienak kontatuko diote eta trukean Dieterrek Kazorov Anaien eta goblinekin dituen arazoetaz berri emango die. Konpainia atentzioz entzungo du, jakinik, amaitzean Dieterrek beraien laguntza eske etorriko dela.
Baina abenturazaleak ez dute liskar handirik nahi eta Donovarena hurbilduko dira, aspaldiko laguna bixitatzeko baino baita ere lanen eta berrien taula aztertzeko. Bertan, Mavros poetaren poema galduen lantxoa aukeratuko dute eta arratsalde bateko bilaketaren ostean ume-moko lapur talde bat ezagutuko dute. Tobyk, ume talde honen buruzagia, umezurztegi bat ikertzea eskatuko du poemen truke eta Konpania ados egongo da.
Upelak
Hartzaren hilabetearen 4.eguna
Toby amu bezala erabiliz umezurztegira eramango duen gurdia jarraituko dute. Bere istorian arabera, bertara eramaten dituzten umeak desagertu egiten dira, inork ez ditu berriz ikusten eta bailaran gertatzen direnak jakinda Konpainia Askea bere bihotz txikia agerian utziko du. Mendiko bideak jarraituz gurdia Arrabaletik 10 kilometroetara geldituko da, Andreasek bere upelak gordetzen zituen zingiran hain zuzen. Oleg eta Pieterren gorpuak hemen jarraituko dute, usteltzen. Aldiberekotasun honek alertan jarriko ditu gure heroiak.
Gurdi-gidaria bi pertsonekin elkartuko da eta esku truke baten ostean, umea atera eta tunikadun pertson hauen menpe utziko du. Taldea ez du gehiago itxoingo eta hurbiltzen hasiko da mendiaren maldan behera. Tunikadun pertson hauen ondoan beste ume txikiago bat azalduko da, nolabait ezaguna egiten zaiena. Umeak, Konpainiako kideak ikustean, barre egingo du eta zingirako zuhaitz hilen artean ezkutatuko da, bertatik beste zortzi tunikadun ateratzen diren momentu berean.
Hitzik esan gabe Tag-Raz, Trubert, Astaröth, Elendir, Snorri eta Grisbanek gizon hauen aurka kargatuko dute, Toby libre utziz. Konpainia Askeko abenturazaleak profesionalak dira, mila borroketan landuak eta gogortuak. Tunikadun mengel hauek ez dute aukerarik izango eta bi lurrean daudenean pauso astun batzuk entzuten hasiko dira.
Orduan, Astaröth eta Trubertek orain dela hilabete bateko sarraskiaz oroituko dira. Hankak dardarka hasiko zaizkie munstro hauen irudia berriz ikustean eta kontrolik gabe, itxaropen guztia galduko dute.Tunikadunekin batera, munstroak gure heroien kontra talka egingo dute eta eraso bakan batzukin Elendir hilzorian utziko dute.
Aspaldiko Laguna
Hartzaren hilabetearen 3.eguna
Arrabela iristean ikusiko dute nola hartu duten kontrola gremioek, Konpainiak Dieterren eskaintzari uko egitearen ondorietako bat. Zaldunek jendez gainezka dauden kaleetatik gidatuko dituzte eta Monasterioko ateak zeharkatzean Dieter Beltzarekin elkarrizketatuko dira. Han, gure lagunek ikusi eta bizitutako gauza gehienak kontatuko diote eta trukean Dieterrek Kazorov Anaien eta goblinekin dituen arazoetaz berri emango die. Konpainia atentzioz entzungo du, jakinik, amaitzean Dieterrek beraien laguntza eske etorriko dela.
Baina abenturazaleak ez dute liskar handirik nahi eta Donovarena hurbilduko dira, aspaldiko laguna bixitatzeko baino baita ere lanen eta berrien taula aztertzeko. Bertan, Mavros poetaren poema galduen lantxoa aukeratuko dute eta arratsalde bateko bilaketaren ostean ume-moko lapur talde bat ezagutuko dute. Tobyk, ume talde honen buruzagia, umezurztegi bat ikertzea eskatuko du poemen truke eta Konpania ados egongo da.
Upelak
Hartzaren hilabetearen 4.eguna
Toby amu bezala erabiliz umezurztegira eramango duen gurdia jarraituko dute. Bere istorian arabera, bertara eramaten dituzten umeak desagertu egiten dira, inork ez ditu berriz ikusten eta bailaran gertatzen direnak jakinda Konpainia Askea bere bihotz txikia agerian utziko du. Mendiko bideak jarraituz gurdia Arrabaletik 10 kilometroetara geldituko da, Andreasek bere upelak gordetzen zituen zingiran hain zuzen. Oleg eta Pieterren gorpuak hemen jarraituko dute, usteltzen. Aldiberekotasun honek alertan jarriko ditu gure heroiak.
Gurdi-gidaria bi pertsonekin elkartuko da eta esku truke baten ostean, umea atera eta tunikadun pertson hauen menpe utziko du. Taldea ez du gehiago itxoingo eta hurbiltzen hasiko da mendiaren maldan behera. Tunikadun pertson hauen ondoan beste ume txikiago bat azalduko da, nolabait ezaguna egiten zaiena. Umeak, Konpainiako kideak ikustean, barre egingo du eta zingirako zuhaitz hilen artean ezkutatuko da, bertatik beste zortzi tunikadun ateratzen diren momentu berean.
Hitzik esan gabe Tag-Raz, Trubert, Astaröth, Elendir, Snorri eta Grisbanek gizon hauen aurka kargatuko dute, Toby libre utziz. Konpainia Askeko abenturazaleak profesionalak dira, mila borroketan landuak eta gogortuak. Tunikadun mengel hauek ez dute aukerarik izango eta bi lurrean daudenean pauso astun batzuk entzuten hasiko dira.
Bai, berriz. Ta bai, leku berdinean |
Trubert alde guztietara begiratzen hasiko da, nondik ihesi egingo duen erabakiz. Besteak nola abixatu pentsatzen ari dela oihu lehor eta sakon bat entzungo du. Etsai batek bularra ireki dio Grisban Trol-Hiltzaileari eta nahiz eta bere hartz-kume maskota hankan kozka egin, izakiak ez du erasoa pausatuko. Grisban ahal duen moduan defenditzen saiatuko da baina munstroaren besoen indarra gehiegizkoa izango da nanoarentzat eta hurrengo kolpen iztartetik sabelerainoko zauria jasango du. Bere gorpuz gihartsu eta astuna lurrera eroriko da...lokatzartera. Oleg eta Pieterri konpainia egitea. Bestek alde egitea lortuko dute (hartza ere)