2020(e)ko otsailaren 23(a), igandea

Loth Bailarako Kanpaina (XLVIII) - Katebegiak

Aurreko atala


Igarobidea, Loth Bailara (2.550eko neguko 47 egunetik 49ra)


Carlos estaliar ezpatalaria
Dwalin, zuzentasunaren bila dagoen nanoa
Hanna Taedanna, belagile eta zeruaren eskolako ikaslea
Sabino Dante, ordainsari-bilatzailea
Giun, nano gerlaria
Bors, Lurralde Ilunetako enbaxadorea

Ahaztutako Lekuak

Povlan ikusitakoa tripak nahastekoa zen. Animaliak bezala, esklabuak kaioletan preso zeuden, neguko hotxaren aurkako babesik gabe eta bistan zituzten saihetsak gosaren froga ziren. Ezkutatuak, Igarobideko jendearen bistatik urrun, horrelako beste leku gehiago aurkitu zituzten.

Aguilerako hiritik gertu, aspaldi orko batzuen gotorleku izan zen dorre bat. Mendebaldean, Kastro Zahar baten harresien atzean beste bat. Zenbat esklabu daude= Ez ahal ditu inorrek ikusten? Hauei, lurjabeen lurretan soroak lantzen zituztenak ere gehitu beharko zaie.

Ankerkeri horren guztiaren gailurrean Kazorov Anaien buruzagietako bat aurkitzen da, etiketa paregabeko Don Malfi esklabista.

Esklabisten gotorleku eta gune garrantzitsuenak  helburu

Herririk gabeko enbaxadorea

Transbordadoreko bidean, ekialdeko lautadetako enbaxadore batekin topo egingo dute. Bors izenarekin aurkeztuko da eta inorrek ezagutzen ez duen lurralde bateko ordezkaria dela esango du. Lur hauek ikusteko asmoarekin Konpainia Askea bilatzen ari da; gixajua...

Berarekin batera Carlos, Sabino eta Hanna gizakiak, nanoen aldetik bikote banaezina; Dwalin eta Giun. Denak ustelkeriaren hiriburura iritsiko dira.

Edeneko Paradisua

Eugene eta lekameen planetan esklabisten defentsak aztertzea garrantzi handiko eginbeharra da eta Transbordadorean egon da, bertako esklabuei leku horietatik galdetuko diete. Badirudi, Igarobideko barnealdean Arnhoff izeneko nekazari herri bat dagoela eta bertatik gertu esklabisten ezkutaleku bat aurkitzen dela. Baina, are garrantzitsuagoa dena, hemendik gertu Don Malfiren jauregia dago. Hurrengo orduetan Borsek bere hitz jarioa, etiketa eta talantea azalduko du, Don Malfirekin hitzordua lortuz.

Gusturik gabeko burges harroputz bat dirudi Malfi jauna, arropa estrabagante eta koloredunez jantzia. Hala ere, Borsek artea eta margolanetaz hitz egiterakoan babalore honen konfiantza irabaziko du.

Don Malfi


"Ezpatak, bi eskuko aizkorak, armadura pisutsuak eta beste arma edozein arma hilgarriak erabiltzen zituzten gerlariak izan ditu Konpainiak, agia , diplomatiko bat zen falta zitzaiena?"

Bors gonbidatua izango da Malfiren jauregira eta enbaxadoreareak Dwalin bere bizkarzain modura eramatea lortuko du. Carlos gurdiaren atzetik joango da, laguntza eskaintzeko prest. Transbordadoreko bazarrean Giunek, Hannak eta Sabinok susmo txarrez, gurdia hautsa hodeien artean ezkutatzen ikusiko dute.

Esklabu Zintzoa

Hasiera batean badirudi dena ongi dijaoala eta afaria, ardoaren laguntzaz, tertulia polit batera bideratuko du enbaxadoreak. Zoritxarrez, Malfiren aginduetara Lassath dago, Hondar Bikietako gladiadore txapelduna eta esklabisteei leial mantendu zen bakarra (ikusi, ikusi). Dwalin ezagutu egingo du bera eta Borsen plana lehertarazi egingo du.

Bizia salbatzeko Malfiren agindutara ipiniko dira eta Lassathekin batera irtengo dira jauregitik esklabistaren lan zikinak egiteko. Baina Lassathek badaki taldeak iruzur egin diola bere nagusiari eta basoaren erdian Dwalin eta Bors, Carlosen laguntzarekin gorriak ikusiko dituzte gladiadorea garaitzeko.


2020(e)ko otsailaren 19(a), asteazkena

Kult - Izaki Berria (Txorimaloa)



Gure rol taldean Kult Divinity Lost jokora jolasten hasiko gara. Kanpaina motz hau Euskal Herriko 80.hamarkadan oinarrituta egongo da eta garai hartako mugimendu artistikoarekin erlazio sakona izango du. 

Ahantzitako Ama tituluarekin, euskal folkloreko izakiak erabiltzea otu zait, nahiz eta jokoaren liburuan munstro eta izaki mordoa izan.  Besteak beste, hurrengo hau:


Beti bezala,  Blogeko eskubiko zutabean Txorimalo izakiaren pdf-a deskargatzeko aukera utzi dizuet.

2020(e)ko otsailaren 16(a), igandea

La Rabia do Mar (III)


Aurreko atala: La Rabia do Mar (II)

Azkeneko segada hori distrakzio hutsa izan zelar ohartzerako, beranduegi zirudien. Hurrengo egunean jakin zuten bezala, Torralveseko aiton-amonekin tiroak elkartrukatzen zeudela, beste ume bat desagertu zen.

Oraingo honetan Paula izan da. Poliziek neskatoaz oroitzen dira; Isabelen desagerpena ikertzen ari zirela, Paularekin egin zuten topo, bere lagun mina zen eta galdera batzuen ostean pakean utzi zuten.

Etsipena

Rabenoren pisuan eta Paularen etxean aurkitutako informaziorekin nahikoa izan zuten. Bazirudien Paula boluntarioki joan zela Torralveseko jendearekin, bahiketa zantzurik ez baitute aurkituko. Rabenoren koadernoetan, presatik gertu dagoen basotxo bat aipatzen da eta badirudi erritualak egiteko erabiltzen duten leku sekretu bat dela.

Bost agenteek badakite ekiteko modua beste bat dela. Orozco komisarioari deitu eta laguntzari itxoitea. Baina akituta eta etsituta daude; ametsgaizto honi amaiera emateko unea da.

Torralves Agerian

Basora hurbildu aurretik hasieratik soltze utzitako hari bati eutsi nahiko diote; del Campo jauna, presaren burua eta hau guztiati buruz ematen duena baino gehiago dakiena. Hala ere, ez dute ezer berririk aterako eta erotzat hartuko ditu polizia agenteak.

Eraikuntza zaharra atzean utzita, Paularen bila joango dira. Basora hurbiltzean, kanpainen soinuak entzungo dituzte... 
Argigune batean, Rabeno eta Paula aurkituko dituzte, beste hamar edo hamabi gizon eta emakumeekin batera. Paula zuriz jantzita dago eta solemnitate handiarekin presara joango dira...presara? non dago ura ba? Orain arte urez estalita zegoen herria, berriz ere agerian da.



Kobazuloko Itzalak

Harriak sedimentuz beterik daude. Etxe gehienen teilatuak hondatuta daude baina bestela, heriotzatik bueltatu den herria dirudi. Paula bere arbasoen kaletatik dijoa, kobazulo bateruntz. Poliziek beraien ezkutalekutik irten eta lasterketa umea berreskuratzeko bulkada sentitzen dute baina kale heze horiek ez daude hutsak. Han eta hemen, kultisten modura jantzita dauden zaindariak ikusten dira. Kobazuloko sarrera babesten ari dira.

Kontu handiz, boskotea presa jaitsi eta isilgordean, hondakin batetik bestera igaroko dira inor konturatu gabe. Bi aldiz pentsatu gabe kobazuloko ataria zeharkatuko dute. Iluntasun horretan gertatutakoa ez da oso garbi geldituko.

Orozcoren Bulegoa

Komisarioak espediente ireki egin dio bere menpeko diren poliziei eta badaki guardi zibilen kuartelan berdina egiten ari direla. Aste honetan eta kasu berdinean 6 edo 8 desagertu daude eta beste hainbeste hildako. Evak ez du lortu kasua ebaztea eta orain, pilatutako kakak Orozco irenstear dago.

Paula,  ez da inondik agertu. Bere agenteek aipatzen duten kobazuloa urazpian dago eta gizaki baten antza duen urpeko munstroeen zehaztasunak informetik kentzea erabaki du. Hurrengo hilabetean poliziatik kanpo egongo dira eta zorte apur batekin porrotaren kostu guztiak jasango dituzte

2020(e)ko otsailaren 9(a), igandea

Hondar Kutxak eta Trenbideak



Momentu batez, partiden kronikak alde batera utzi nahi ditut hausnarketa bat azaleratzeko. Imaginatzen dut, beste guztionak bezala, nire roleko lehenengo partidak argitaratutako edo aldez aurretik prestatutako partidak izan zirela. Joko edo sistema desberdinetan, baina nahiko ziur nago denok partida mota berdinarekin hasi ginela.

Bideratutako (railroading) partidak, edo partida zurrunak: non gure pertsonaiak A puntutik B-era joan beharra zuten amaiera egokia izan zezaten. Batzuetan, partidaren eskeman desbiderakekak aurkitzen ziren, Atik B edo Cra, D puntuan bukatzeko. Askatasun gabeko egitura irudikatzen du.

Orduan, beste narratzaile asko bezala, gure eskuz egindako partidetan askatasun egarri hori asetzeko edo, eskema zabalagoak eta irekiagoak hasi ginen prestatzen. Aukera gehiago, puntu edo nodo eszenekin eta, noski, amaiera ezberdinekin. Baina paperean itxura ona zuenak, errealitatean lana bikoiztu edo hirukoiztu egiten zuen eta momentu batean nekagarria bihurtuko da.

Puntu horretan murgildurik nengoela OSR mugimenduaz ohartu nintzen (Old School Revival), eta are garrantzitsuagoa dena, Hondar Kutxen (sandbox) dizdira ikusi nuen. Honetan, Jordi Morera blogariak (Tras la Ultima Frontera) zerikusi handia izan zuen bere Alasiako kanpainaren mekanismoak azaltzerakoan. Nire kasuan, Hondar Kutxen ausazko taula-sortzaile mekanismoak (topaketak, klima edo kokalekuak)  nire erregu guztien erantzuna izan ziren. Ondorioak laster etorriko ziren, eta beste edozein narraitzailek egingo lukeen bezala  ero baten moduan nire hondar-kutxa kanpaina prestatzen hasi nintzen.

Lan mordoa izan zen, baina urtebeteren ondoren  Loth Bailara prest zegoen gure kanpainarako. Jokalari talde handi bati kanpainak behar duen berezko iniziatiba falta gehitzen badiogu, hastapenetik gauzak nahasten hasiko dira. Nire jokalariak ezezaguna esploratzeari beldur ziren (agian, beldur gehiegi sartu nien) eta trama eta misio hasiberri askori heltzen zioten baina ez ziren gai izan bat ere amaitzeko.  Inoiz erabiliko ez diren Arku narratiboen milaka lerro idatzi  hautsa hartzen zeuden.


Iraganeko sentsazio bera. Hainbeste buelta leku berdinean amaitzeko. Azkenean sistema hibrido batekin gelditu gara; Bidaiatzea abentura bilakatu dugu topaketa eta klima sorkuntzarekin eta jokalariek askatasuna dute lan bat hartzeko, printzesa laguntzeko edo istorioaren gaizkileekin batzeko. Baina nik, zuzendari bezala, dena prestatu gabe daukat. Nire aurrean dauden orriak soilik itxurak egiteko daude (hau agian ez da egia borobila).

Hondar Kutxa baten mapa


Istorioa ehuntzen duten tramak pentsatuta dauzkat, noski: ideiak, pertsonaiak eta giroa aldez aurretik nire buruan daude eta, beraz, nahikoa material dut jokalarien interesa pizten denean partida jolasten dugun bitartean beraien aurpegietara zerbait jaurtitzeko. Liburuak ixtean, orduan bakarrik hasiko naiz hautatu duten trama idazten, kokalekuen informazioa zabaltzen edo pertsonaia ez jokalarietan sakontzen. Beraz, rol munduko eztabaida amaitezin honetan, Bideratutako partidak edo Hondar-Kutxaren artean ez dakit oso ondo zein aldetan nagoen.

Zer pentsatzen du rolosfera euskaldunak? Zein izan dira zuen esperientziak?



2020(e)ko otsailaren 1(a), larunbata

Loth Bailarako Kanpaina (XLVII) - Errukiaren Sarea (II)



Igarobidea, Loth Bailara (2.550eko neguko 42 egunetik 46era)


Carlos estaliarra
Dwalin, zuzentasunaren bila dagoen nanoa
Hanna Taedanna, belagile eta zeruaren eskolako ikaslea
Sabino Dante, ordainsari-bilatzailea
Giun, nano gerlaria

Sigmarren elizako kriptetan, Konpainia Askeko kideak atzo gauean gertatutakoaz hausnartzen ari dira. Dudarik gabe, Usoen Etxea bezala ezagutzen den jauregia eragin maltzur baten menpean egon behar du; "Ezin nuen neure gorputza kontrolatu, irrika geldiezin batek bereganatu nindun..."  gogoratzen du Carlosek egon ez ziren lagunei gertatutakoa azaldu nahian. Sabino izango da taldearen susmoei ahotsa jarriko diena:

- Benetan usten duzue, Auheneko Alabek bere berezitasunak jakin gabe hautatu zutela etxe hura Ospitalea antolatzeko?

Beldur honekin enkarguarekin jarraitu beharko dute. Antikuario ohiaren dorrea okupatu, bertan bizi den "golem bilakatutako kriminala"-ekin hitz egin eta Kazorov Anaiek bidaliko dituzten harroputz eta hiltzaileak kudeatu. Hiriko jendearen laguntza izango dutela errepikatzen zuten lekameek, baina taldeko nanoek, bere arrazaren ezaugarriak erakutsiz, ez dira fidatuko.

Nanoen arteko hitza

Dwalin eta Giunen ideia jarraitux, Aguilerako nanoekin hitz egitera joango dira, lurrazpiko tunelak erabiltzeko baimena eskatzeko. Beraien bulegoetan, artisauen auzoan, Godri Hortz-Urdinak tratu pozoitsua eskainiko die - Guk zerbait behar dugunean abixatuko dizuegu, zaudete lasai - "Inguru hauetan mesedeak garesti irtetzen dira" pentsatuko du Remaseko ordainsari bilatzaileak.

Itxaropena

Transbordadorean, Kazorov sare-kriminalaren bihotzean, argi izpi bat ikusiko dute, behingoz, armiarmari itxoiten ari den eulia izatearen sentsazioa aldenduz. Lekameek Ospitalea irekiko dute eta Otto golemaren onespena jaso ondoren, etorriko diren harroputz eta gaizkileei itxoiten geldituko dira.

Ez dute denbora asko izango aspertzeko eta arratsalde bukaeran betiko susmagarrial hurbilduko dira. Etsituta, abenturazaleak borrokarako prestatuko dira. Baina oraingo honetan ez dira bakarrik egongo. Auzoko jende xumeak Ospitalea babestuko du eta herriaren laguntzaz lekameak beraien helburua betetzat emango du.



Erasoaren Unea

Agian, zuek, ni bezala, pentsatuko duzue honekin alana amaitutzat emango zutela. Protagonistak hanka sartzen dute nekazariekin, iraultzaileak saldu eta esklabistek etekin politak atera ondoren, beraien konzientzia garbitzeko edo, lekame birtutetsu batzuei laguntzea erabakitzen dute. Bi ospitale irekitzea lortuko dute; aurpegi garbiketa itzela! Hauteskunde garaietako politikariak dirudite. Baina ez, ez dira hemen geldituko eta Shallyako monjeekin batera sendabelarrak alboratu eta armak hartuko dituzte.

Lehenik eta behin, esklabisten ezkutaleku eta forteak zelatatu beharko dituzte, etsaiaren indarrak neurtzeko. Neguko 46.egunean izoztutako mendebaldeko mendietan Povla aurkituko dute. Iraganeko herrixka bat, orain esklabuz beteriko gotorleku bilakatua.