2018(e)ko abenduaren 14(a), ostirala

Loth Bailarako Kanpaina (XXXIV) 2.Denboraldia

Zetazko Tximinoa, Igarobideko luxuzko ostatua

Orain dela hamar urte, Konpainia Askea arrastorik utzi gabe desagertu zen Aguilerako matxinadan. Dieterren Ordena eta bere zaldunak hiritik irtetzean, mertzenario eta alproja talde hau betirako utzi zuen eskualde honen historia. Ez ziren bakarrak izan. Dieter, Zaldun Beltza ere betirako utzi zigun. Batzuk diote goblinen aurkako borrokan izan zela. Beste batzuk itzaletan ezkuatzen zen azto pozoitsu bat izan zela. Bost axola. 


Lehen aipatu det Konpainia Askea erabat desagertu zela. Ez da egi osoa. Bat, Ordenarekin lerrokatu zen. Bigarrena, Aguilerako Sigmarren Eliza eraiki eta bertan gelditu da, arduradun nagusi bezala. Gaur, Zetazko Tximinoaren barrara, lokatzez estalitako mutiko xarman bat hurbil du da. Aspaldi, Konpainia Askeko beste kide ospetsuekin tratua izandakoa eta orain, xede gorenago batzuengatik, bizi arriskatzen ari da, berriz ere.

Itxura berezia du, sailkatu ezina. Hazpegi ederrak ditu, seinale edo markarik erakusten ez duena. Nahiz eta argi egon gizon baten aurrean gaudela, zaineetan zehar duen elfo odola itxura androgino bat ematen dio. Ardo espeziatua eskatu du, eta zerbitzari dotore baten begirada zelatariari jaramonik egin gabe, iraganeko kontuetan murgiltzen da, arima edo kontzientzia arintzeko ahaleginetan. 

Gogoan ditu Konpainia bere lan zailena amaitu zueneko gariak. Kide erdiak hilda edo erabat etsita zeuden. Taldea geroz eta oldarkoagoa, krudelagoa. Aguileran Ordenarekin izandako tira-birak iparra galduarazi zien eta askok Dieterren heriotzarekin amesten zuten; Ia herriak bezain beste.  Ez da inoiz argi geratu zeinek astindu zituen hautsak baino egun bakarra nahikoa izan zen dena aldatzeko. Kaleetan, sututako jendea, zaldunen kanporaketa eskatzen zuten eta bitartean, haserrea aitzaki, denda, taberna eta saltokiak zurrunbilo suntsitzailearen lehenengo biktimetan bihurtu ziren.

Beste kopa bat. Gaur ez da askoz urrutirago joango. Bere bidaia luzea da eta ez dago inongo presarik. Egun hartan, Konpainia Askeak ez zuen tranpa ikusi, zuzen zuzenean eroriz Aguilerako Ordenak kopla-buru bat behar zuen jendea baretzeko, eta mertzenario taldea azkeneko sarraski eta Igarobideko atsekabe guztietako parte izanik errexa izan zen istorioa saltzea. Baliteke, Felix otsoari belarriak ikusi izan zion bakarra izatea. Aguilerako Ordenak prestatutako saretik irtetzeko denbora eduki zuen eta hilabete hauetan lortutako altxor eta aberastasun guztiak bere fede berrian xahutzea erabaki zuen.


Hamarkada bat igaro da egun hartako gertakizunetatik eta gauza ugari aldatu dira. Ezingo luke begietara begira iruzur batengatik hainbeste denbora preso egon diren laguneei. Ihes egitea erabaki du Trubertek. Urrutira, agian, etorkizunean, bere bideak gurutzatuko direlakoan.





2018(e)ko abenduaren 12(a), asteazkena

WFRJ 2ed - Pertsonai Orria [EUS]


Blogaren berpizkundearekin jarraituz, material berria uzten dizuet. Kasu honetan, Warhammer Fantasy jokurako erabili dezakezuten pertsonai orria, euskerara itzulia. 



2018(e)ko abenduaren 1(a), larunbata

WFRJ - Pertsonai Sorrera (Gehigarria)


Aspaldiko partez, blogaren eguneraketa. Gainera, gaurko kasuan, eguneraketa berezi bat. Warhammer Fantasy 2.ediziorako gehigarri berri bat: Pertsonai Sorreraren Gehigarria.

Etxeko arauez gain, aukera berri andana, kultura, arraza eta lanbide mordoarekin. Loth bailararen kanpainarako erabiliko duguna eta euskera hutsean (lanbideak salbu, gaizki ulerturik egon ez daitezen).

Besterik gabe, hemen uzten dizuet esteka

2018(e)ko irailaren 23(a), igandea

La Rabia do Mar


Orozco Komisarioaren Oharkizunak

2018ko Irailaren 12a

Resultado de imagen de detective smoking
Bart arratsean jaso zuen Eva Gonzalez detektibearen txostena, eta pare bat aldiz irakurri behar izan zuen bertan idatzitakoa ulertzeko. Zigarroaren zupaden artean arreta handiz aztertu zuen, zirrikitu batean ezkutatuta, zentzuzko zerbait aurkitzeko itxaropenarekin. 





Mami gutxiko kasua zirudien hasiera batean. Ustekabeko ekaitza bortitz batek narkoen txalupa hondoratu eta hilotz bat utzi zituen kostako arroken artean. Tipoa izen faltsua erabiltzen zuen baino esfortzu handirik gabe bere  izena eta jatorria topatzea lortu zuten. Porriño inguruko herri malapartatu batean jaio zen eta badirudi aita eskualdeko presa baten kudeatzailea dela.


Eva, bere lankidea den Lucho eta komisarioaren suhilarekin (orain dela gutxi plaza lortu duena) batera arrastoak ikustera joaterakoan hasten dira txostenaren zentzugabekeriak. Hirukoteari Isabel guardia zibila elkartu zitzaien, itsas zabaleko kasuak beraien baitan baitaude. Arrastoen artean lantxaren irratia aurkitu eta bigarren bidaiari baten existentziaz ohartu ziren. Hala ere, bilaketan, itsas-argiko ustezko langile bat elkarrizketatu ondoren inguruetatik desagertu egingo da, itsas-argiaren ondoan aurkitzen zen souvenir dendarekin batera. Zati honetan, Evak Luchoren egoera arraroa azpimarratzen du, bere baitan galduta egongo balitz bezala.

Resultado de imagen de lighthouse

Hilotzaren (Alvaro del Campo hemendik aurrera) gorpuarekin batera medailoi zahar baten aurkikundea aipatzen da. Komisarira bueltatzean, lantxako irratitik bidalitako SOS deiak entzuteko gai izan dira eta Alvaroren izua nabaria da. Jazarle batetaz hitz egiten da dei horretan. Badirudi, azken finean, hilketa bat izan dugula. Bigarren ahots bat dago.

Egun berdinean Alvaroren bikotearekin hitz egitera joan dira. Puntu honetan detektibearen txostenak, Pontón jaunak egindako zentzugabekeriren bat itzulinguratzen du ezer zehatzik esan gabe eta Orozco Evaren bekaizkeriari egozten dio komentarioa. Bikotea, Lucia izena duena, laguntza handikoa izango da eta azken egunetan Alvarok pairatzen zuen beldurraz mintzatuko da. Badirudi aurreko astean txikitako lagun batekin topo egin zuela eta topaketa hau izango dela Alvaroren kezka guztien iturria.

2018ko Irailaren 13a

Txostenaren azken zati hau korapilotsuagoa da. Badirudi Gonzalezek ez duela argi ikusten eta Orozco ziur dago hitz hauek idaztea lan asko eman diola bere aspaldiko detektibeari. Ez da zehazten nola lortzen duten Marcialen helbidea. Alvaroren bizilaguna Torralves inguruan eta kasu honetako susmagarri garrantzitsuena (eta bakarra). 

Evak idatziko du Marcialek segituan aitortzen duela baino bai bera zein bere taldekideak ez dute kasu honen ebazketa hain azkar onartuko, eta behingoz, komisarioa ados dago detektibearen iritziarekin. Marcialek "beste batzutaz" hitz egingo du. Desagertutako herri batetaz eta nola erabaki zuen Alvaro sakrifikatzea odol isuriketa eta heriotzekin amaitzeko. Jota dago noski, Ero baten irudikeriak. Edo agian hiltzaile egozentriko baten harropuzkeriak.

Azkenean, Alvaroren nagusia bisitatuko dute. Lalis klanaren buruzagia, Xosé Lalis. Hemen txostena behin eta berriz zuzendua izan da eta azkenean esaldi bakar batzukin amaitzen da. Bertan, lantxaren bigarren bidaiariarekin elkartuko dira. Ekaitza eta lantxaren istripuak erotuta utzi dute gizajoa eta hari horretatik ez dute ezer gehiago lortu. Tamalez, bueltan, Marcial hilda aurkituko dute. Itota bere odolarekin mingaina koskatu ostean galdeketa gelan zegoela.

Evak O Porriño eta Torralves inguruak miatu nahi ditu enigma hau argitzeko eta Komisarioak bere onespena emango dio, bere suhilaren lehenengo kasua ondo atera behar du eta, derrigor.


2018(e)ko abuztuaren 30(a), osteguna

Loth Bailarako Kanpaina (XXXIII) Pultsua

John Suttonen gogoetak, hartzaren hilabete hasiera (2545)


Konpainia Askearen finantza arriskua

Idatzi eta zenbatzeko gai diren gutxi aurkitu daitezke Aguileran. Are gutxiago hemen gelditzen direnak. Zeinek aldatuko luke Hiru Perletako banku bateko lana txerritegi honengatik?

Gixajo honek egin du, noski. Nire ama santuak beti esan zuen emakume zintzo bakarrak bera eta gure amona zirela eta kasurik ez egiteko beste edozein sugeri. Gertrude ez du hegoalderago joan nahi, nahikoa ibili dela dio. Nire semeen amari zer esan? Bueno ba hementxe nauzue, Aguilerako banku txiki honetan arrisku sailean lan egiten.

Azkenaldian gure mailegu eta gordailu gehienak bezero handi batek eskatu ditu. Konpainia Aske doilorra nola ez! Egia esan beraien heriotza tasak urre kopuru dezentea gure eskuetan bukatzea ahalbideratu du. Azkeneko egunetan adibidez, bost edo erori dira eta gure kontuak saneatzea lortu dugu. Gauza da, Geneude, gure nagusiak, ez duela oso argi ikusten taldetxo honen kreditu etorkizuna eta nire kontu gelditu da hauek aztertzea. Ea zerbait ikasteko gai zeraten.

Likidezia badute, hortaz ziur gaude. Bi egunetan 100 gizon kontratatzeko gai izan dira eta azkenik beraien kideak mendekatzea lortu dute. Gz'ulh orko beltzarekin amaitu dute eta ziur nago altxorren bat ekarri dutela etsaiaren esku hotzetatik eskuratua. 

Baino etorkizunera begira, gaur egun hemen jaun eta jabe den Dieterren laguntasuna eta onespena galdu dute. Denok izan ginen testigu. Arrabalaren plaza nagusian ogro itxusia eta bere laguntxo bat zigorraz jo zituzten behin eta berriz. Lapurreta leporatu zieten eta zigortuen aurpegiak ikusita hilketaz zigortuko zaie hurrengoan.

Dieter eta bere zaldunen babesarik gabe..ez dakit zer pentsatu. Egia da beraien apaiz burusoil hura (askok burutik jota dagoela diote. Ikusi dutenak ikusita, ez dakit norbait sano gelditzen den) sigmarren omenean eliza bat eraiki dutela eta hori hemen eta Cathayen dirua esan nahi du. Diru piloa. Kristonaren dirutza.Kostuen inguruan galdetu beharko det. Ah! nire Gertrude maiteak afarirako deitzen nau eztiki eta leunki. Borrajak berriz ere.

................................................................................................................................................................................


John Suttonen gogoetak, hartzaren hilabetearen hasiera (2545)


Konpainia Askearen finantza arriskua

Nulneko unibertsitatean, Matthias Dumonovich irakaslearen ekonomia teoriaren klasetan zehazki, bi agente ekonomiko bereizten zituen. Aberastasun ekoizleak eta aberastasun ustiatzaileak. Matthias gaixua suan amaitu zuen, aitoren seme guztiak bigarren sailkapen honetan sartzean. Ez naiz ni izango irakasle herexe honen bidea jarraituko duena, baina egia da, aztergai dudan taldea ustiatzailearen ezaugarri guztiak betetzen dituela. Lapurreta, hilketa, eroskeria, estortsioa...dena erabili dute gure etxea elkortzeko.

Ez dure Dieter salbatzailea bezala. Atzo bertan goblin armada oso batek erasotu zuen Errebala, eta zeinek kargatu zuen lehenbizi beste mertzenario talde hau atzean gelditzen zen bitartean? Ez dakit zer egingo genukeen Aguilerako zaldunak gabe. Nekazari eta ezjakinak berandu iristea egozten diote, azken momenturarte itxoin izana. Zer jakingo dute beraiek.

Banku xume honek ezin du Errebaleko salbatzailearen laguntasuna galdu. Bere etsaiak gure etsaiak izango dira. Laguntzarik ez Konpainia Askeko alprojentzat. Dirua lor dezatela orain arte egin duten bezala eta sigmarren laguntzarekin urkatuak bukatuko dute danak.

2018(e)ko ekainaren 4(a), astelehena

Loth Bailarako Kanpaina (XXXII) Ordu Ilunena

  • Trubert MahlerTalabeclandeko umemoko heraldo erdi-elfoa
  • Elendir, Ulthuanetik etorritako Hoetheko iniziatua
  • SnorriIparraldeko mendietatik etorritako nano diletantea.
  • Thorin, Zhufbarretik etorritako familia nobleko nano ausarta
  • NicolaiKisleveko gaiztagin bitarikoa
  • Ygrit, Erreka-guardia gixa dabilen neskatxa ilegorri bretoniarra.

Mertzenario baten azken pentsamenduak
               Hartzaren hilabetearen 5 eta 6.egunak

Lucas Sommë nauzue, orain dela 20 bat urte jaio nintzen Pfeildorfen eta hemendik gutxira hilda egongo naiz.

Arrabalera iristean, nire destakamenduko arma-kideak azkeneko hilabetetan ospe handia lortu duten mertzenario konpainia batetaz hitz egiten zuten etengabe. Nekazari eta meatzariak talde honetako arrandi eta ponperia azpimarratzen zuten landa zelaien barrena genbiltzala. Hasieran ohikoa zen hiriko kaleetatik ikustea, baino, Dieterren esaneta harresiak zeharkatu eta orain dela gutxirarte inorrek ez zekien bizirik jarraitzen zuten. Orain, gure artean emozio edo ezinegon sentsazio bat zabaldu da abenturazale hauek ezagutzeko aukera ikusi dugunean.
Dirua, boterea eta beldura eragitea, hori da denok nahi deguna, edozein mertzenariok nahi duena. Jakitean, Snorri Kartografoak mertzenario bila zebilela, ez genuen bi aldiz pentsatu. Gurekin batera veste sei talde bildu ziren. Denera, 50 gizon. Snorrirekin batera, Donovanen mahai inguruan Nicolai eta Trubert zeuden. Denok bagenekigun bi tipo hauek Konpainia Askeko bi fundatzaile zirela, enkargu garrantzitsua zenaren seinale argia. Bere ondoan Thorin nanoa, borrokalari nekaezina eta gerlari aparta. Taldea osatuz, bi ezazagun zeuden, Ygrit izeneko neska ilegorri bat eta izugarrizko armadura zuen urrutiko elfo bat.
Nire buruan, eta zihur eta beste askoren buruetan pentsamendu berdina aurkitzen zela, egunen baten tipo hauen konpainian egotearen ametsa zegoen. Dieterren konfidantza, bailara zikin hontako diru eta atso guztiak gure besapean edukitzea...Lantxo hau ondo egin beharra zegoen.

Gz'hull, dorreko orko beltza ezaguna zen herritarren artean. Orain dela hilabete batzuk herri oso bat suntsitu zuen eta nahiz eta talde txikia izan berea, diziplinatuak eta bortitzak ziren. Bere gotorlekua erasotzea, arriskutsua zirudien. Baina Konpainiarekiko fede itsua genuen. Laister jakingo genuen zergatik den hain zaila Konpainia Askeko batenbat ezagutu duen norbaitekin topatzea.
 Errebaletik hegoalderuntz abiatu ginen, armada txiki baten antzera, zutabe ezberdinetan. Gure buruzagiak aurrean zijoaztin eta nire lagunekin batera ahalik eta hurbilen jartzea saiatu ginen. Leku esanguratsua gure lanaren ezaugarri edo berezitasunetaz jabetzeko. Horren ordez, aurreko egunetan izan zituzten arazoetaz ohartu ginen, Bazirudien mendian ezkutatzen ziren gaiztagin talde batek ihesarazi zituztela, Konpainia Askea, ihesean? Ez zetorren bat orain arte entzundako istoriekin. Nekatuta ziruditen, garapen errez baten bila zeuden, eta noski, borrokaren pisu handiena guk eramango genula adostu zuten.

Urduri ginen orko beltzen harresi erdi-eraitsia ikustean. Gz'hullen bandera beltzaren hiru aizkora mehatxatzaileak talka odoltsu baten seinale iruditu zitzaigun. Harresiaren bestaldean nanoek aspaldian eraiki zuten harrizko dorrea zegoen. Defentsak inguratzen, muino eta mendi malkartsuak. Lehenengo gainbegiratuan hutsa zirudin gotorleku, baino hurbildu bitartean, azal-berdeen aurpegi nazkagarriak agertzen hasi ziren. Albo bakoitzean dozena erdia eta harresien gainean veste hainbeste, denak baleztak presto zutelarik. Harresiaren bestaldean, atean, zain, hogei formazio militarrean. Orko beltzak ez dira masa desantolatu bat eta benetan kikildu gintuzten bere lasaitasun itxurarekin. Ni beste 10 bat gizonekin eskumaldera eraman ninduten eta lagunei bizkarra eman aurretik ikusi nuen nola Konpainiako kide gehienak atzean gelditzen ziren.




Harresia eta ate nagusia inguratzen zuten alboetako muino eta aldapetan hasi zen borroka, Orko beltzak baleztak tenkatu eta tirokatzen hasi ziren. Ezpatak eta ezkutuak bakarrik genezkan eta buruz buruko borrokara iristerako asko magaletako arroketan botata, hilik aurkitzen ziren. Aurrealdean ordea, baretasuna zen nagusi. Mertzenario talde handiena bertan zegoen, eta Konpainia Askeko kide bakarra aurkitzen zen beraiekin, Elendir Hoetheko ezpatalaria. Bere gidapean ateraino hurbilduko dira, eta orkoek prestatutako atariko tranpa aurkitu ondoren, Jelaviceri keinu bat egin eta gaiztaginak duen arku elfikoak egin beharreko lana primeran egingo du. Tranpa desaktibatuarekin mertzenarioak aurrera egingo dute eta orduan orko beltzek kargatu egingo dute harriz estalitako atari kongestionatu batetik barrena.

Nire armakideak dantza odoltsu batean murgilduta zeudela, orko beltz baten balezta aurkitu eta muinoko tarte batean estaltzea lortu nuen. Handik, etsaien sua itzultzen saiatu nintzen. Borroka mantxoa zen, astuna eta hilkorra. Gure parean genekan hondatutako dorre batean aurkitzen zen orko bat matrazuarekin zeharkatu nuen, eta orduan konturatu nitzen hasierako dozenatik ni nitzala bakarra zutik jarraitzen zuena. Nire aurrean, gorpuak eta besterik ez.

Aurrekaldeko karga izugarria izan zen eta gizonak ahal zuten moduan eutsi zioten. Mertzenarioen linea dardarkor zegoela ikusirik, Thorin, Snorri eta Ygrit laguntzera joan ziren. Nicolai arkuarekin jarraitzen zuen eta Trubert nahiz eta gerturatu, ez zen borrokan sartu. Orduan, barruko dorretxetik Gz'hull ikagaragarria azaldu zen, Lamethek nahi zuen bi eskuko ezpata astintzen zuelarik. Elendir bere partez, harresia eskalatu eta almenetan zeuden orkoen aurka borrokan hasi zen. Banan bana etsaiak akabatuz, azkenekoak ihes egin arte.

Gz'hull

Azkenean! Pentsatu nuen nire barruetarako. Konpainia Askeko heroiak agertuz joan ziren eta Elendirren gestak itxaropena eman zion. Gz'hull bere soldaduekin elkartu zen eta mertzenarioak pareka erortzen hasi ziren. Momentu horretan ikusi zuen bere bizitzako ekintza izugarriena. Elfoa harresiko ertzean gelditu zen eta zortzi metroko salto batekin bi eskuko ezpata Gz'hullen sorbaldan iltzatu zuen. Hau ikustean, nengoen lekua eta egoeraz ahaztu nitzen segundu bakar batez eta estalkiaren babesa galdu nuen dena hobeto ikusteko. Nire etsaiak ez zuen gehiago behar eta konturatu orduko inpaktua nabaritu nuen. Jaurtigaia eskubiko birikan nuen. Eztulka hasi naiz. Odola ito egingo nau. Lurrera erortzen naiz, indarrik gabe.



Haserre, Gz'hullek esku bakar batekin hasten da borrokatzen. Elendirrek bere bizkortasunetaz fiatzen da buruz burukoa irabazteko. Baino orkoa handia izateaz aparte, azkarra da, eta oihu lehor batekin bizirik jarraitzen dugun guztiok ikusten dugu nola eskerga berde hura elfoa zeharkatu eta lurretik altxatzen duen, ondoren lurrera botatzeko baliorik gabeko zama baliz bezala. Mertzenarioak hilda edo larriki zaurituak daude eta bapatean, Konpainia Askea bakarrik aurkitzen da, orkoz inguratuta. Trubert da ihes egiten lehena. Ez zaio berriz ikusiko. Bere atzetik, Thorin nano noblea joango da. Herri zaharraren harrotasuna diote...

Nire arnasa geroz eta neketsugoa da. Begiak irekita edukitzea geroz eta zailagoa. Beheran, Nicolaik arku elfikoa hautsiko du orkoen erasoak gelditzeko saiakeran, baino Gz'hull gehiegizkoa da eta heroiarekin jolasean lehenengo belarri bat eta ondoren bestea moztuko dizkio, azkenik saihetsen artean heriotza eman arte. Momentu berean, Ygrit, orkoez inguratuta lantza erabiliko du distantzia mantentzeko. Ile-gorriak bere borondate guztiarekin defenditzen da, baino bakarrik, deskuidu batean bizkarra emango dio orko beltz bati eta hori nahikoa izango da kolpe batez lurrean aurkitzeko. Orkoek ez dute gupidarik izango.

Snorri bakarrik aurkitzen da eta zin egin dut bere amaiera ikusiko dudala mundu anker hau utzi baino lehen. Nanoa lasai dirudi. Hiltzea erabaki du orain dela minutu batzuk, bere lagunak ihes egin dutenean eta erabaki honek bakea eman dio. Orkoren bat berarekin batera eramateko prestatzen ari da sorpresaz, Thorin bueltatzen denean. Badirudi, azken finean, aitoren semeen odola duela zainetatik. Gz'hull desafiatuko du binakako borroka batean eta orkoa, harroputz, onartu egingo du. Thorin gerlari paregabea da, Konpainia Askeko pisu astunetakoa eta Gz'hull azkar ohartuko da nanoa gutxietsi duela. Kolpe zehatz eta bortitz batzuekin erraldoi azal-berdea larriki zaurituko du, herrenka eta esku bakarrekin orkoak urduritzen hasiko dira. Baino nanoak ere eraso larri batzuk jasan ditu eta biak paretsu daude. Gz'hullek orduan, ezkututa zuen edabe magikoa hartu eta zauri lazgarri horiek itxi egingo dira. Thorinek badaki bereak egin dula. Snorri bere arbasoekin elkartzeko irrikitan dago. Nire begiak ezin dute gehiago, modu batean, harro nago bi gerlari hauei laguntasuna eman izana. 


Hartzaren Hilabeteko 6.egunean Ygrit, Elendir, Snorri, Thorin eta Nicolai (Konpainia Askeko fundatzailetako bat) heriotza aurkitu zuten Gz'hullen gotorlekuan.


















2018(e)ko maiatzaren 27(a), igandea

Loth Bailarako Kanpaina (XXXI) Betiko Mamuak

  • Tag-Raz, Lurralde Lehiatuko ogro mertzenario harrigarrirki azkarra.
  • Trubert MahlerTalabeclandeko umemoko heraldo erdi-elfoa
  • Astaröthbasoko elfo harro eta isila, primerako arkularia eta guda-dantzaria
  • Elendir, Ulthuanetik etorritako Hoetheko iniziatua
  • SnorriIparraldeko mendietatik etorritako nano diletantea.
  • GrisbanSnorrirekin batera iritsi dan nano hiltzaile eta hartz duna

Seinale Txarrak
        Erroiaren hilabetearen 30.eguna

Goizaren ihintzarekin hegoaldeko eta iparraldeko Konpania osatzen zuten hainbat lagun elkartu ziren Igarobideko mugan. Urgorri ibaia Yetzin handiarekin batzen zen lekua izan zen bilera alai honen jopuntua. Bizitutako arrisku eta pozak azaldu zizkieten bata besteei eta leku ezagun batera bueltatzeak eragiten duten berotasunak bideko nekea arintzen zuen. Kobreak gorriztutako urak jarraituz, Kazarov anaien ontziralekua saihestuko dute, nahiz eta Astaröthen begiek mugimendu asko atzeman. Barku eta txalupak daude bertan eta ziurrenik pirata anitz. Arazaoetaz distantzia jarriz beste oztopo bat aurkituko dute.  Behin, taldeak ikertutako herrixka suntsituarekin topo egingo dute. Han, Felixek, orkoen erasotik bizirik atera zen ume bat erreskatatu zuen. 

Orain ordea, ez dago hain isilik, eta elizako kanpai-dorre kixkalian azkenaldian ugaritu diren abominazioetako bat ikusiko dute. Ez al ziren ametsgaiztoak Andreasekin amaitu?


Ikasitako Lezioa
        Hartzaren hilabetearen 1.eta 2 eguna

Gau lasai bat igaro ondoren Urgorri utzi eta Igarobideko mendietan barrena abiatuko dira. Arrokazko pareta izugarri hauen artean antzinako meategi bat ikusi eta bidelapur ezagun batzuen segada pairatu beharko dute. Baina gure lagunak eskarmentu nahikoa dute eta baliorik ez duten borrokak ekiditzea ikasi dute. Etsaiak atzean utzita eta zertxobait galduta, "aurrera" egingo dute.

Mendiko bide bat hartu eta kanpalekua non ipini pentsatzen ari direla, maldan behera dagoen herritxo bat ikusiko dute. Bertan Aguilerako akolitoek ongi etorria emango diete. Arkeologo eta geografo hauen basean igaroko dute gaua, geroz eta goblin presentzia nabariagoa egiten delarik. Goizean goiz, goblin armada oso bat ikustean akolitoekin batera basea utzi eta Arrabalerantz abiatuko dira.

Aspaldiko Laguna
    Hartzaren hilabetearen 3.eguna

Arrabela iristean ikusiko dute nola hartu duten kontrola gremioek, Konpainiak Dieterren eskaintzari uko egitearen ondorietako bat. Zaldunek jendez gainezka dauden kaleetatik gidatuko dituzte eta Monasterioko ateak zeharkatzean Dieter Beltzarekin elkarrizketatuko dira. Han, gure lagunek ikusi eta bizitutako gauza gehienak kontatuko diote eta trukean Dieterrek Kazorov Anaien eta goblinekin dituen arazoetaz berri emango die. Konpainia atentzioz entzungo du, jakinik, amaitzean Dieterrek beraien laguntza eske etorriko dela.

Baina abenturazaleak ez dute liskar handirik nahi eta Donovarena hurbilduko dira, aspaldiko laguna bixitatzeko baino baita ere lanen eta berrien taula aztertzeko. Bertan, Mavros poetaren poema galduen lantxoa aukeratuko dute eta arratsalde bateko bilaketaren ostean ume-moko lapur talde bat ezagutuko dute. Tobyk, ume talde honen buruzagia, umezurztegi bat ikertzea eskatuko du poemen truke eta Konpania ados egongo da.

Upelak
   Hartzaren hilabetearen 4.eguna

Toby amu bezala erabiliz umezurztegira eramango duen gurdia jarraituko dute. Bere istorian arabera, bertara eramaten dituzten umeak desagertu egiten dira, inork ez ditu berriz ikusten eta bailaran gertatzen direnak jakinda Konpainia Askea bere bihotz txikia agerian utziko du. Mendiko bideak jarraituz gurdia Arrabaletik 10 kilometroetara geldituko da, Andreasek bere upelak gordetzen zituen zingiran hain zuzen. Oleg eta Pieterren gorpuak hemen jarraituko dute, usteltzen. Aldiberekotasun honek alertan jarriko ditu gure heroiak.

Gurdi-gidaria bi pertsonekin elkartuko da eta esku truke baten ostean, umea atera eta tunikadun pertson hauen menpe utziko du. Taldea ez du gehiago itxoingo eta hurbiltzen hasiko da mendiaren maldan behera. Tunikadun pertson hauen ondoan beste ume txikiago bat azalduko da, nolabait ezaguna egiten zaiena. Umeak, Konpainiako kideak ikustean, barre egingo du eta zingirako zuhaitz hilen artean ezkutatuko da, bertatik beste zortzi tunikadun ateratzen diren momentu berean.

Hitzik esan gabe Tag-Raz, Trubert, Astaröth, Elendir, Snorri eta Grisbanek gizon hauen aurka kargatuko dute, Toby libre utziz. Konpainia Askeko abenturazaleak profesionalak dira, mila borroketan landuak eta gogortuak. Tunikadun mengel hauek ez dute aukerarik izango eta bi lurrean daudenean pauso astun batzuk entzuten hasiko dira.

Bai, berriz. Ta bai, leku berdinean

Orduan, Astaröth eta Trubertek orain dela hilabete bateko sarraskiaz oroituko dira. Hankak dardarka hasiko zaizkie munstro hauen irudia berriz ikustean eta kontrolik gabe, itxaropen guztia galduko dute.Tunikadunekin batera, munstroak gure heroien kontra talka egingo dute eta eraso bakan batzukin Elendir hilzorian utziko dute. 

Trubert alde guztietara begiratzen hasiko da, nondik ihesi egingo duen erabakiz. Besteak nola abixatu pentsatzen ari dela oihu lehor eta sakon bat entzungo du. Etsai batek bularra ireki dio Grisban Trol-Hiltzaileari eta nahiz eta bere hartz-kume maskota hankan kozka egin, izakiak ez du erasoa pausatuko. Grisban ahal duen moduan defenditzen saiatuko da baina munstroaren besoen indarra gehiegizkoa izango da nanoarentzat eta hurrengo kolpen iztartetik sabelerainoko zauria jasango du. Bere gorpuz gihartsu eta astuna lurrera eroriko da...lokatzartera. Oleg eta Pieterri konpainia egitea. Bestek alde egitea lortuko dute (hartza ere)






2018(e)ko maiatzaren 26(a), larunbata

Erroiaren Hilabetea


Aurreko hilabetearekin bezala, hemen uzten dizuet jolastutako Erroiaren hilabetearen laburpena:

Esteka

Hemendik aurrera blogaren ezkerreko zutabean aurkitu dezakezue ere.


Loth Bailarako Kanpaina (XXX) Etxera


Erroiaren Hilabeteko azken egunak

Konpainia banandu zenean, hari ezberdinetatik tiraka egiteko premia izan zen gure protagonisten motibazio handiena. Azken finean, bailara ezezagun honen lehenengo zantzuak sumatzen hasiak ziren eta esploratzeko hainbeste txoko eta bidezidor egonik, ezin izan zuten barnegogo hoiriei eutsi.

Iparraldean Fede Zaharreko druidak, bailarako dormenio, dragoi eta animali izpirituak aurkitu zituzten. Antzinako heroi baten izena dudetan jarri zen eta izaki gogaingarri askorekin topo egin zuten.

Hegoaldean, kontrola eziniko botereak zeuden. Mila gizon, barku eta dirua zuten merkatari ahal guztidunak, hiri berriak, azal-berdeen lurraldeak eta beraien patua behatzetatik ihes egiten ari zenaren sentsazioa. Gauza handiegiak hegoaldean, sekretu arriskutsuak eta pertsona arriskutsuegiak.

Nahiz eta bata besteetatik hain urruti egon, gau izartsu eta bakartietan inguruko piztien orroa musikatzat zutelarik, denak berdina pentsatzen zuten. Leku ezagun batek ematen duen babesaren beharra eta noski, bukaturik gabe utzitako gauzak sorrerazten duten urduritasun eta ezinegona.

Neguko azken elurteekin, Igarobidean aurkitu zen Konpainia Aske osoa.

2018(e)ko maiatzaren 18(a), ostirala

Kronologia IV (2527-2535)

Kronologia III: http://roleatzen.blogspot.com.es/2018/01/kronologia-iii-2518-2527.html
Kronologia II: http://roleatzen.blogspot.com.es/2017/01/kronologia-ii-2515-2518.HTML
Kronologia I:  http://roleatzen.blogspot.com.es/2017/01/kronologia-wfrp.html

Inperioaren Ahulezia (2527 - 2535)

Gau Iluna hasi da (2527)

Enperadorerik gabe Inperio geroz eta txikiago baten, nobleak eta jauntxoak batzen zituen pertsona bakarra Theodor Teogonista Gorena zen. Orain dela gutxi izendatua, plan ugari zituen bere Inperio maitea berrantolatzeko. Bere planaren lehenengo pieza aspaldiko etsai bat, arerio berri baten aurka erabiltzea izan zen. Stirlandeko ekialdeko eskualdea, Sylvannia, Inperioaren kontrolpean zegoen ofizialki, baino nahiz eta munduak ezagutu zen azken banpiroa orain dela mende asko suntsitua izan, errealitatea beste bat zen.

Sylvanniako azken banpiro kondea isilpean zegoen eta Theodorrek aliantza heretiko bat proposatu zien. Theodor azkarra izan ziteken baino Mannfred von Carstein ez du hainbeste mendez biziraun inozo bat izaten. Theodor engainatu eta Inperioen ahulezi nabariaz ohartuz, bere ez-hilen ejerzitoak Sylvannia osoa bereganatu zuten. Bere ezkutalekuetatik atera ziren, Mannfred eta bere leinu madarikatua. Banpiroak bueltan ziren eta Theodor, hasieran baino okerrago utzi zuen erresuma. Ordutik, gizaki gutxi sartu dira lurralde ilun horietan eta zeinek daki zein izango ote dan Mannfred zaharraren hurrengo pausoa.


Kolonoen Guda (2528 - 2533)

Noski, botere zentralaren ahuleziak konderrien hegalak hedatzen zituen eta Ostlandeko Dukerri Handiak asktasun osoz jokatu zituen bere kartak.  Inperioko eskualdeetatik boteretsuenetakoa eta handienetakoa izan da aspalditik, agintari oldarkor batekin gaur egun, eta ejerzito indartsu bat du gainera. Eric I Königswald ahaltsu sentitzen zen eta isilik bere lurraldea areagotzea erabaki zuen. Mugan, Kislev zuen, antzina, Ostlandeko lurrak zirenak kontrolatzen zituena (zati bat behintzat) eta guda baten stean sinatutako bake ituna hausteak ez zion beldur izpirik eman. Pixkanaka, bizilagunik gabeko lautadetan kolonoak bidaltzen hasi zen, Kislevek honetaz ohartzean gudarekin mehatxatu zuen; Ericek, Inperioaren iritzia eskatu barik, erasotu zuen.

Arkulari Kislevita






Kisleveko zaldunek behin eta berriz suntsitu zituzten kolonoen herriak eta hauek Ostlandeko ejerzitoekin batera bueltatzen ziren berriz eraikitzea. Inperioak ez zuen laguntzarik bidali eta 2533an, Kislevekin bakea sinatzea lortu zuen. Arazo bakarra, Ostlandek bakea ez onartzea izan zen. Haserre, okupazioarekin jarraitu zuen eta ekialdeko lurrak zabaltzea lortu zuen. Kolonoek entrenamendu militarra zuten eta herri berrietatik gertu gaztelu eta dorretxe ugari eraiki zituzten. Era berean, ikusirik ez zuela laguntzarik jasoko, Eric I, Inperioarekin hautsi zuen eta hauek ez zuten indar edo kemenik izan kolpea bueltatzeko

Vallanden Sorrera (2535)

.Hamabi urte igaro dira Valnir Styrbjorn gazteak Nordland eta Marienburgo erasotu zuenetik. Ordutik Heinrich bere basailua laguntzen saiatu da, baino erasi guztiak defentsa bortitz baten aurka zapuztu dira. Inongo ihesbiderik gabe, norseak azken gizona arte borrokatzen dute eta Otso-Erregearentzat guda honek diru xahutze izugarrian bilakatu da. Valnirrentzat bestalde, egoera egonkortu egin da. Ospe itzela du bere herritarren artean eta Norscan izena lortzeo bere lurraldeetako, Vallandeko, errege koroatuko da. Bere hiriburu berria, Erivog, geroz eta handiagoa da, Marienburgorekin duen komertzioarekin batera hazten dena. Mitterreichek borrokan jarraituko du, baino hemendik aurrera liskar txikiak izango dira. Nordlanek bestalde, ez du irain hau ahaztuko.

Valnir Styrbjorn

Inperio Zaharra 2.535


Urdinez, Mitterreich, Otso-Erregearen Erresuma
Grisez, Inperioa (edo geratzen dena) Theodor Teogonista Gorenaren aginpean oraingoz




2018(e)ko apirilaren 10(a), asteartea

Dungeons & Dragons (5e) Oberin-eko Arrazak Elfoak


Elfoak
         
Arrakaleko arraza



Aendor zatituta zegoela agertu ziren elfoak, Baskhineko basamortuetan. Ordutik, beraien historia argi-ilunez josi da, izugarrizko lorpen eta porrot deitogarriekin. Beraien lehenengo erresumak teokraziak izan ziren, eliz-gizon eta esentzia-moldatzaileen aginpean. Astharte oraindi dirau, baino Skîr jentilen boterea mehatsatzearen kostua ordaindu zuen.

Denborarekin elfo asko Aendorren basailu leialenak bilakatu ziren, hauetaz aso ikasiz eta Inperioaren gainbeherarekin erreinu berri ugari antolatu zituzten; Exarkatua, Indraugnil, Galatea eta beste asko. Gaur egun, erresuma boteretsuenak dira eta batzuk Aendorren testigua hartu dute, munduaren ustezko zaindarien postua aldarrikatuz. Era berean, mende hauen zehar Arrakala baten (behintzat) eta guda krudel askoren errudunak izan dira.

Nagusitasuna eta Hantustea

Jentilen hutsunea bete behar duen arraza direla uste dute. Baliteke horrela izatea, magialari aparta eta edozein eskulanarekin trebeak baitira. Anbizioz beteta daude eta beraien erresuma berriak indartsu hatzen ari dira, beste herrialdeen barne politiketan eragiten eta konskita gudetan murgilduz. Elfoek, kulturalki tendentzia autoritarioa dute, askok tendentzia tiranoak esango lukete, eta normalean centralismo zurrun eta zorrotzan egituratuko dira.

Edertasunaren adibide

Altuak, lirainak eta xarmantak, gizakientzat munduan aurkitu daiteken izaki ederrenak dira. Noski, nano edo drakonido batentzat meheak, ahulak eta hauskorrak dirudite. Zentzu oso garatuak dituzte eta azal edota ilearen kolorea klimaren arabera izango dute. Gainera, iratxoen modura, lotura estu bat dute naturarekin. Gizakiak baino zertxobait altuagoak eta meheagoak izaten dira.

Familiaren Izena

Erreputazioa eta izena oso garrantzitsuak izan ohi dira elfoentzat eta horrenbestez, familiaren jatorriaren arabera ate anitz irekita edo itxita izango dituzu. Gurasoak abizenaren izena handitzen saiatuko dira etorkizuneko belaunaldiek gora egin dezaten gizarte lehiakor eta zurrun hauetan.  Familia unitate bakar bat da eta abizena zikintzen duen ardi beltzarentzat lekurik ez dago.

Adina: Elfoek 700 urtetaraino bizi daitezke eta normalean familian barnean 30 urte betetzean heldutzat hartzen zaituzte.

Lerrokatzea. Modu batean edo bestean elfoen izaera munduan barrena hierarkikoa izan da. Gehienak lerrokatze legala izango dute.

Tamaina. Metro laurogehi aise iristen 80 kiloak ozta ozta pasatuz mugako kasuetan. Tamaina arrunta dutela kontsideratu dezakegu.

Abiadura. 10 metro

Ilunantzeko Ikusmena. Itzaletan 20 metrora argi eta garbi ikusi dezakezu, argia egongo baliz bezala.

Zentzumen Zorrotzak. Hautamen gaitasunean konpetentzia duzu.

Mamur Arbasoak. Abantaila izango duzu xarma edo lokartze magikoen aurkako salbazio jaurtiketetan.

Trantze. 4 orduz meditatu dezakezu 8 orduz lo egin ordez.

Elfoak lau leinutan banatzen dira.


Elfo Garaiak





Elfoen adar nagusiena da, Aendor inperioari leialak izan zirenak Satrapen Gudan. Jentil aratzak gutxiegi zirenean inperioko egiturak (edo gelditzen zena) kudeatzeko beraiek hartu zuten boterea. Denborarekin, eskualde horiek erresumetan banandu dira baina orokorrean jentilen bizitzeko modua kontserbatzen saiatu dira.Aendorreko lurralde aberatsenak eta garatuenetan aurkitzen dira eta gaur egun herrialde indartsuenen agintari dira.

Elfo Garaiak arraza hotza eta kalkulatzailea da, sentimenduak baztertzen saiatzen dira baino era berean balio handia ematen diote arte edo kulturaren errepresentazio guztiei (basatietatik bereizteko). Aendorreko ehule kopuru handiena elfo garaien artean dugu. Exarkatuan, Indraugnilen eta kopuru txikiagotan Hithlonden bizi dira.

Karakteristika Hazkundea. Trebezia +2 eta Inteligentzia +1ean igoko zaizu.

Elfoen entrenamendu militarra.  Ezpata luze eta motzean zein arku luze eta motzean konpetentea zara.

Trikimailua. Ehulearen trikimailu bat ikasten duzu, zure inteligentzia erabiliz.






Elfo Basatiak



II.Aroan orain elfo basatiak bezala ezagutzen direnak, herri harro eta boteretsu bat zen. Errunen bidez erabiltzen zuten esentzia eta Aendorren supremazia lehiatzeko gai izan ziren. Baino oberin minerala nahikoa ez izatean, arima saldu zuten debekatutako ezagutzak lortzeko. 

Hala ere, jentilak eta Arrakalak beraien erresuma eta gizartea suntsitu zuten eta skîrreko elfoak esklabuetan bilakau zituzten.  Aendorren desagerpenarekin, krudeltasunan oinarritzen zen kultura degeneratu hau, ezin izan zuen egoera irauli eta lugorriak leku basati eta arriskutsu bat izaten jarraitzen dute. Daratian ere elfo basati ugari daude, esklabu bezala joandakoak.

Karakteristika Hazkundea. Trebezia +2, Karisma +1 eta Jakituria +1ean igoko dira.

Oin Arinak. Abiadura 12 metrora gora egiten du.

Basatasuna. Zimitarran, lantzan eta arku motz eta luzean konpetentzia lortzen duzu.

Hiriko Elfoak


Elfoen adar guztietatik hiriko elfoak bezala ezagutzen diren leinua, ugariena da. Elfo garaiak ez bezala, dravda kulturari bizkarra eman zioten, bere antzinako ohitura eta hizkuntza babestuz. Ikuspegi irekiagoa dute, ez dira hain kontserbadoreak eta askoz gehiago hedatu dira munduan barrena.

Denborarekin beste herrialdeetara emigratutako hiriko elfoek beraien hizkuntza, tureoa, eta jatorrizko ohiturak, bertako kulturarekin nahastu dituzte. Artista, azti eta akademi-zirkuluetan asko mugitzen dira, beraien talentu naturalak baliatuz.

Karakteristika Hazkundea. Trebezia +2 eta Karisma +1ean igoko dira.

Saiheste Maisua. Hiriko estalkiekin ilunantzean zaudean ezkutatzen saiatu zaitezke.

Berritsuaren Oparia. Lagunak trikimailua ikasi duzu. Karisma erabili jaurtitzeko.

Hormen arteko Askatasuna. Abantaila duzu hirian egiten dituzun Akrobazia frogetan

Basamortuko Elfoak


Jakintsuen ustetan, elfoen aberria Bashkineko desertuan aurkitzen da eta Astharte da beraien lehenengo erresuma. Gaur egun area estalitako hondakinak, oasi emankorrak eta nomadak besterik ez dira gelditzen.

Skîrreko elfoek hemendik alde egin zuten eta orain elfo misteriotsu hauek ez dute bere lehengusuen antzik. Erritu eta magia boteretsuen sekretuak gordetzen dituzte azal erretako leinuak.

Karakteristika Hazkundea. Trebezia +2 eta Sendotasuna +1ean igotzen dira.

Nomada Zaindaria. Pika, lantza, zimitarra eta arku motzarekin konpetentzia duzu.

Basamortuko Semeak. Biziraupenean konpetenzia duzu.

Ispilatze. Lausotu trikimailua jaurtitzeko gai zara. Jakituria erabili behar da.