2018(e)ko otsailaren 26(a), astelehena

Loth Bailarako Kanpaina (XXVIII) - Bihurrera

  • Trubert MahlerTalabeclandeko umemoko heraldo erdi-elfoa
  • Astaröthbasoko elfo harro eta isila, primerako arkularia eta guda-dantzaria
  • Elendir, Ulthuanetik etorritako Hoetheko iniziatua
  • SnorriIparraldeko mendietatik etorritako nano diletantea.
  • Velasco, Vindoborako druida ikaslea (PeJ)

"Inork ez du hemen egon nahi 
eta inork ez duu hemendik joan nahi"

                                   Cormac McCarthy - The Road



Velascoren Egunerokoa
     Erroiaren Hilabetearen 27 eta 28. egunak

Gogoan ditut oraindik bide honetan isuritako malko eta odolak. Orain dela hiru negu zeharkatu nuen bailara honetako Igarobidea eta badirudi hiru bizitza oso izan direla. Gogoan ditut bat, Aguilerako harresi helezinak, anai txikiaren eskua eta mila arimen berotasuna. Urruti gelditzen dira egun horiek, fedea izan gabe zerua izartsuan erantzunak bilatzen nituenetakoak.

Orain desberdina izango da, helburu batekin bueltatzen bainaiz bide hauetara, eldarren erreinua eta beraien betiereko basora heltzea alegia. Bailarak beraien ezagutza ahaztua behar du eta antzinako arrazen indarra gutxitua badago, guk geuk hartu beharko dugu lekukoa.

Mertzenario talde batek babestuko nau bidai osoan zehar. Konpainia Askea bezala ezagutzen da, baino niretzat hori baino zerbait gehiago dira. Itxaropena ekarri dute eta ezintasuna jaun eta jabe zenean, aukera bat eman digute, "Estël-Nand" izenburutzat du, eldarren antzinako kanta goibel batek. Horrela izango dira ezagutuak; "Bailarako Itxaropena"

    Erroiaren Hilabetearen 29.eguna

Gosari beroa giro hotzean, Atzo gauean, taldeak indarrak berreskuratzen ari zela, ostatuko bezero bat erailia izan da. Berarekin zegoen laguna desagertu egin da eta nire zaindariak urduri daude. Egun luzea dugu aurretik, hobe dugu lehenbailehen gertaera hau atzean uztea.

   Erroiaren Hilabetearen 30.eguna

Azkenik, iritsi gara. Basoa bizirik dirudi eta nire urrats bakoitzarekin bizitza aztoratu egiten da inguruan. Eldarrak izaki izugarriak dira, ez dirudite mundu honetakoak...baino adia galdu det, barkatu! 

Bostok Al-Dîrwaken elkartu gara egunaren lehenengo izpiekin eta Vindoboran hainbeste entzun ditudan harri zaindari batzuei buruz hizketan aritu dira. "Ogham" edo Babes-harriak. Badirudi eldarrek laguntza behar dutela hauei energia emateko eta gelatik kanporatua izan aurretik izen ezagun bat aditzeko gai izan naiz; Dieter...

            Zirriborratua


Gau erdian entzun ditut berriak..nire taldekideak erasotu dituzte Niniveko basotik irtetzean. Munstro beldurgarri batzuei buruz ari dira orain. Ametsgaiztoko etsaiak, isilak, zitalak.
Salbu egongo dira. Bailarako itxaropena dira


2018(e)ko otsailaren 11(a), igandea

Loth Bailarako Kanpaina (XXVII) Sigmarrek bedeinkatua



Loth Bailarako Kanpaina (XXVII) Hegoaldeko taldea

  • Felix McGregorbizitzaren zentzu berria aurkitu duen iniziatu eta igarlea 
  • Geraldo de Riviera, azti bilakatu nahi duen guardia flubial ziniko eta krapula hutsa
  • Emma, Tileatik datorren arrantzale ausarta
  • GrisbanSnorrirekin batera iritsi dan nano hiltzaile eta hartz duna
 -Jendeari -Geraltek atzera begiratu zuen- munstroak eta munstrositateak asmatzea gustatzen zaio. Orduan, beren begitan, ez dira ain monstruosoak. Horrela, esponja baten antzera edaten dutenean, gezurra esaten dutenean, lapurtzen dutenean, beren emazteei sekulako jipoia ematen diotenean, beren amonatxoa gosez hiltzen uzten dutenean, zepoan arrapaturik dagoen raposa aizkorakada batez akatzen dutenean edota munduko azken unikornioa geziz zulokatzen dutenean, auroran etxean sartzen den Muaréa beraiek baina monstruosoagoa dela pentsatzea gustatzen zaie. Orduan, askeago sentitzen baitira, pisu bat gainetik kenduko balute bezala. Eta, bizitzea, errazago egiten zaie.
Andrzej Sapkowski-Azken desioa

Grogaren erronka

Erroiaren hilabetea, 23. eguna

 Egun izoztua, Grisban portura abiatzen da, hegoalderantz joateko txalupa baten bila, eta portuan bertan, bidaira apuntatuko diren bi lagun agertzen dira, Geraldo eta Emma, Grisbanen eskuzabaltasunaz baliatuz, hirurak txalupatxo bat erosi eta hegoalderantz abiatuko dira, baina, bide erdian, zerbaitek atentzioa deituko die, ke zutabe batek hain zuzen ere, eta, urbiltzean herri suntsitu bat ikusiko dute, eta hainbat pertsona urkatu ere, paper bat, lepoan zintzilik dutenik, hirutatik inork irakurtzen ez dakienez, grisbanek horria hartu eta bidaia jarraituko dute, inongo inzidentziarik gabe, Bysbira eguerdian iritxiz. Pare bat bueltaxka egin ondoren marinel ezkela tabernara joango dira, Grog retoan parte hartuz, non, Grisbanek historiara pasako den, reto hau gainditu duen konpainia askeko lehenengo eta bakarra izanik, bukatzean, denak mozkor mozkor oheratuko dira.

Felix salbatzailea, ozta ozta iritxitako premiazko laguntza

Erroiaren hilabetea, 24. eguna

 Goizetik goiz abiatuz, hafordera bideratuko dira. Eta, bide erdian, marinel talde batekin gurutzatuko dira, hauek, ihesi doazela esango diete alde egiteko, gure "heroiak" adbertentzia hauek ignoratuz aurrera jarraituko dute, arazoarekin topo eginez, urrutira txalupa bat ikusiz, hortaz, izkutatzea pentsatuko dute, honela etsaia sahiestuz, baina planak inoiz ez dira behar bezala ateratzen, eta txalupa beren ondoan geldituko da, bere barnetik hiru mertzenario aterako direlarik, hauek mehatxuez baliatuz, konpainia beren txalupara gonbidatuko dituzte, baliztak beren burura apuntatuz, orduan, Geraldoren karkaxak borrokaren hasiera emango du, non, borroka, oso berdinean hari diren. 
Baina bat batean, Sigmarrek bidalia bezala Felix agertuko da bere karroarekin, batailaren balantza konpainia askearen alderantz mugituz.
 Imagen relacionada

Grisbanek, mertzenario bat akatu ondoren, beste biak erruki eske hasiko dira, eta taldeari esango die txalupa hori esklabu saltzaile batena dela, eta barnean lau esklabu daramatzala, baina esklabu saltzailea ez del abatere inuzentea, eta mertzenarioak hiltzen ikustean alde egingo duela abixatzen die, orduan Konpainia askeak eta mertzenarioak pantomima bat egingo dute, errendituko balira eginez, horrela, txalupara igo eta esklabuzaleari hitz bat esaten utzi baino lehen Felixek bere mailua bularezurreraino sartuko dio, burua txikituz. Esklabuak askatu eta esklabuzalearen dirua hartu ondoren Haforderantz jarraituko dute biadaia. Baina, bidetik, Konpainia askearen lagun mina ikusiko dute, Konpainia askearen toki berezian. Hau da, Epailea, liburutegiko aldapan, eta, Felixek, suaren bitartez anvileko elfo garaiekin kontaktatuko du, beraien hirira iristeko bidea lortuz. Eguerdian Hafordera iritxi eta piratekin zeukaten tratua itxiko dute, txalupa handi batekin hegoalderantz abiatuz.

Loth bailarako egunik interesgarriena

Erroiaren hilabetea, 25. eguna

Taldeak ikusten duen gauza interesgarriena arrain sarda bat eta arrantzale kuadrilla bat da, besterik gabeko egun arrunta.

Piratak eta mutanteak

Erroiaren hilabetea 26. eguna

Taldeak Marinel batzuekin topatuko dira, eta hauekin komertziatzen sahiatu ondoren bidaiarekin jarraituko dute, gauean beste pirata batzuekin topo eginez. Konpainia askearen piratak beren anaiak direla esanik juntu akanpatzeko proposatuko die, baina Konpainia askean ustel usaia somatuz, zerbait gaizki doala antzemango dute. Eta orduan, txalupa barnetik pirata mutanteak agertuko dira, taldeak handik alde egin eta beste txaluparen haize ohialari su emango diote.

Sigmarrek bedeinkatua, jainkoen mailua

Erroiaren hilabetea 27. eguna 

Taldeak, luxuzko txalupa batekin egingo du topo, gauza arraroa, toki hori orkoz eta arrixkuz betea bait dago. Baina, asko pentsatu gabe, txalupa exploratzera sartuko dira, ur gaineko putetxea dela ikusiz. Momentu bat itxaron gabe, Geraldo emagaldu batekin joango da, bere krapula instintoari jarraituz, bitartean, Grisban eta Emma, beren ludopatia grina asetuko dute, eta Felix, zerbitzariarekin hitz egiten sahiatuko da. Zerbitzariak mingainik ez duela konturatzean, Felixek honekin komunikatzeko bide baten bila hasten da, eta horrela, honek arriskuan daudela eta handik alde egin beharko luketela igortzen du, bitartean, Geraldorekin zegoen emagalduak kandela arraro batzuk pizten ditu, baina bestela, dena espero zen bezala jarraitzen du. Geraldo atera ondoren txalupara bueltatuko dira, 3 pirata galdu dutelaz konturatuz. 

Gaueratzen hari den bitartean itsasontzi baten arrastoak ikusiko dituzte, eta pixka bat aurrerago gaua pasatzea okurrituko zaie. Baina gauean, lo zeudelarik orkoek segada bat egingo dute, txalupan sartuz, han Felixek erakutsiko du Sigmarrek bedeinkatu duela, orko nagusia arazo askorik gabe akatuz beste orkoak alde egitera behartuz.

Resultado de imagen

Bitartean, Grisban, Emma eta Geraldok, oso larri borrokatuko dute orkoen aurka, eta Felixi esker, bizirik ateratzea lortuko dute, borrokan, 4 pirata galduz, horrela, Konpainia askea eta 3 piratak, beren bidaia jarraituko dute, hegoalderantz, edozein arriskuri aurre egiteko prest.

Resultado de imagen






















2018(e)ko otsailaren 4(a), igandea

Loth Bailarako Kanpaina (XXVI) - Jainko Hilak

  • Trubert MahlerTalabeclandeko umemoko heraldo erdi-elfoa
  • Astaröthbasoko elfo harro eta isila, primerako arkularia eta guda-dantzaria
  • Elendir, Ulthuanetik etorritako Hoetheko iniziatua
  • SnorriIparraldeko mendietatik etorritako nano diletantea.
  • Thorin, Zhufbarretik etorritako familia nobleko nano ausarta.
"Mira, los dioses mueren cuando la gente los olvida. Las personas también"

American Gods - Neil Gaiman


Bidearen Arriskuak
  Erroiaren Hilabetearen 25.eguna

Namaran, dormenioen herrixkatik izugarrizko hotz batekin jaiki ziren. Dragoi baten existentzia digestioan zutela, buruzagia hurbildu zitzaien gosariarekin. Bihotz oneko jendearen aurrean zegoela uste zuen eta horrenbestez, bailaran aurkitu dezaketen beste lagun batzuei buruz hitz egin zien.

Bere herria bezala, jainko zaharrak gurtzen zituzten eta nahiz eta etorri berriak izan, herri baketsua dira. Eskerrak eman eta bostak komunitate horren bila aterako dira; Azken finean, Dieterrek aliatu asko beharko ditu eta ez du kalterik egingo informazio gehiago lortzea.

Baino Lurralde Lehiatuak leku arriskutsuak dira eta mutante eta azal-berdeen erasoak jasango dituzte bidetik (bi nanoak eta elfo garaia larri bukatuko dute) artzain batzuekin topo egin aurretik.


Brigadurreko Mendirakoiak
  Erroiaren Hilabetearen 26.eguna

Mesfidati, artzain hauek Brigadurrera eramango dituzte (komunitate berri honen gotorlekuetako bat) eta han, orain dela bie gun ezagututako mendirakoia berriz ikusiko dute. Kenneth du izena eta pertsona hauek guztiak nortzuk diren azalduko die. Mundu Zaharreko leku guztietatik iritsi diren errefuxiatu eta iheslariz osatutako komunitatea da eta batzen dituen ezaugarri bakarra bere fedea da.

Aspaldian desagertzeko zorian dagoen Fede Zaharra hain zuzen ere. Natura eta haren irudikapenak gurtzen dituena. Druidak dira gizarte honen agintari eta jakintsuak. Pakezaleak dira baina defentsarako Kenneth bezalako esploratzaileak dituzte.

Honetaz gain, Kennethek Vindoboraz hitz egingo die. Vindobora, beraien hiriburu edo herri handiena da eta taldeak duen ezagutza (Ogham sareaz, Meteoriotoaz eta Mandatari Ilunetaz hitz egin zuten) druidekin elkartrukatzeko hoberena harea jutea dela erabakiko dute.

Brigadur

Druidak eta Jainkoak
  Erroiaren Hilabetearen 26.eguna

Vindobora herri lasai bat dirudi. Biztanle gehienak inguruko basoak hustiatuz edo soroetan lan egiten dute. Artisautza nano komunitate txiki baten eskuetan gelditu da eta kale zabalak zaintzen dituzten lorategi eta parke ugari daude. Lasaitasuna arnastu daiteke. Lehenengo paseo honetan jakingo dute hementxe, Niniveko elfoen enbaxadore bat aurkitzen dela eta (gogotsu) beregana joko dute druidak ezagutu baino lehen.

Turandar
Baino Turandar ez da espero zuten diplomatikoa izango. Egun osoa mozkortzen igarotzen du eta aspaldi utzi zuen bere lana boteila baten ipurdian. Desengainatuak druidekin hitz egingo dute. Haiek azalduko diete Fede Zaharrean sinisten duten pertsonak batu egin dituztela, elfoekin kontaktua mantentzen saiatu dira eta ahal duten moduan Ogham harriak babesten ari dira, garrantzi handiko harriak direla suposatzen baitute. 

Bestalde, beraien jainkoen izaera esplikatzen saiatuko dira. Fede Zaharrean naturaren izakiak gurtzen saiatzen dira, aspaldian botere handikoak ziren baino erlijioa hau ahaztean, aldi berean beraien boterea ere galduz joan zen. Jainko hauek babesten zituzten izakien irudikapen edo paradigma batzuk dira eta horrela, ulertuko dute, Warwicken hil zuten zapu erraldoia aspaldiko jainko bat zela. Bailaran honelako jainko ugari zeuden baino askok desagertu egin dira edo usteltzen joan dira botere apur bat mantentzeko. Adibide gisa, Vindobora bertan daukate.

Herria, jainko zahar baten kabian ingurun eraiki da. Sàdko, Arranoen jainkoa eta jakingo duten bezala, Tancredoren lagun mina. Sàdko botere guztia galdu du, aspaldi, bere totem-a galdu baitzuen (totem-ak behar beharrezkoak dira jainko hauen gorputz lurtarra mantentzeko)  eta orain itzal bat besterik ez da. 

................................................................


Bailara geroz eta konplexuagoa dirudi, Jainko Zaharrak, Izaki higuingarriak, Orkoak, Errefuxiatu hordak, Meteorito zital bat eta dragoiak...zer izango da hurrengoa?