- Carlos Pitico, Estaliako aitoren semea, handizalea eta esgrima maisua
- Oleg, Erdi erotuta dagoen berserk kislevita
- Pieter Blutroch, Mugaldeetako lurraldeetan hazitako ontzi guardia
- Felix, bizitza hobego bat bilatzen ari den kontrabandista inperiala
- Astaröth, basoko elfo harro eta isila, primerako arkularia
- Merovech, Bretoniako halfling gezurtero eta berekoia
Otsoaren Hilabetea, 20.eguna
Kazarov anaien aginpean zegoen ontziralekutik irtetzen dira, gurdian kutxa pisutsu hori daramatela. Igarobideko mendiak zeharkatuz urduritasuna eta ezerosotasuna nabaria da. Joaterakoan orkoen dorrea berriz ikusiko dute eta bertan, aurrekoan ikusi zuten orko beltza berbera agertuko zaie. Baino oraingo honetan Astaröthek, bere elfo begiekin arretatsu ikuskatuko du lekua (zerbaitek esaten dio etorkizunean baliagarria izango dela). Dorrearen ondoan, paldoan sartuak, eskeleto batzuk igarriko ditu eta orain arte ikusi ez duen zehaztasun batek deigarria gertatuko zaio. Eskeleto baten kapak "V" hizkia bordatua du eta honek ahaztuta zuen oroitzapen bat itzuliaraziko dio. Loth bailaran pasa zuen lehenengo egunetako oroitzapen bat. Donovanen mahai inguruan Lameth izeneko gerlari batek bere buruzagia izandakoaren gorputza berreskuratu nahi zuen. Tipo honek "V" berdina zuen eraztun bat zeraman...eta buruzagiaren izena? Vorkan. Hortxe aukera. Baino kutxaren existentziaz ohartzean birritan pentsatu gabe ospa egin zuten.
Gau horretan, gurdiaren inguruan altxatako kanpaleuak txandak antolatuko dituzte gaua ahalik eta lasaien igarotzeko asmoarekin. Hala inzago da, Pieter esnatu arte behintzat. Mendi ilun eta isil hauetan zaintza lanetan dabilela, zarata ritmiko bat entzuten hasiko da. Kutxa deika ari zaio eta soinu hori gelditzeko gogo geldiezinak sumatuko ditu. Bapatean, Pieterrek kontzientzia berreskuratuko du, eta bere eskuak giltzarrapoen gainean daulea ikustea zeharo beldurtuko da. Izerdi hotz batekin aldendu eta txandatik gelditzen zaion denbora kutxa berriz begiratu gabe pasako du.
Otsoaren Hilabetea, 21.eguna
Hurrengo eguna lasaiagoa izango da eta Urgorriko korrontea jarraituz Errebalera begibistan izango dute atsaldeko azken eguzki izpiekin batera. Baina hurbiltzen ari diren bitartean, kutxak kolpeen bitartez izugarrizko zarata egiten hasiko da. Taldea, Piticoren aholkua jarraituz zarata moteltzeko asmoarekin kantatzen hasiko da. Hala ere, hortikan denbora pixkatera "kutxa" bakarrik lasaituko da.
Bere kargarekin Daga Gorriminen ezkutalekura abiatuko dira. Pitico, Dieterrekin izandako elkarrizketaz beldur eta gaizkile hauetatik ahalik eta distantzia gehiago lortzeko asmoz gurdia utzi eta Monasteriora iristen saiatuko da. Hala ere, bidetik norbait jarraiean duela atzemango du eta badazpada ere Donovanen ostatuta sartuko da. Bitartean, Felix, bidetik erreskatatutako umea bere izebarekin utziko du, honek eskainitako dirua ukatuz (eta Errebalean izen ona lortuz).
Besteak, haien bezeroa ezagutuko dute. Dagek kontaktuan jarriko dute Errebaleko medikuarekin, kutxa hemen naizuen medikuarekin alegia. Andreas du izena eta irribarretsu beste lantxo bat proposatzen die. Kupel bat hartu eta inguruko basora hurbildu. Gainera, nahi izan ez gero, kupelaren barruan sartuta egon behar duen merkataria ere baitu dezakete, diru gehiagorengatik noski. Proposamen honekin Carlosekin elkartuko dira ostatuan.
|
Andreas |
Kirasdun Txanponak
Bidai neketsua, gaizkilekin egindako tratuak eta erailketa ia seguru baten konplize izatea gehiegitso iruditzen zaie abenturazale hauei. Baino dirua, dirua da eta Andreas tipo arriskutsu bat irudi zaie. Honela, etsai berriak egiteko asmorik gabe kupela baso horretara eramatea erabakiko dute baino baiketarik ez. Bilera honetan Piticok jakingo du Andreasen morroiak izan direla lehenago bere atzetik egon direnak. Hainbeste trikimailu, hainbeste tentsio, txanpon ziztrin batzuek truke.
Gau hartan, Felix, Merovech, Pieter eta Oleg lotan ari direla, Astaröth eta Carlos Donovanekin hizketan hasiko dira. Badakite tabernaria Dieterren laguna mina dela eta berarekin komunikatzeko modurik ezagutzen duen galdetuko diote, ziur baitaude Andreas zelatan ibiliko dela. Haien ezusterako, Donovanek azalduko die ostatua monasterioarekin lotzen duen lurpeko tunel baten existentziaz eta hau erabiliz Dieter beltzarekin hitz egitea lortuko dute.
Daga Gorriminez, Piraten Ontziralekuaz, Andreas eta haren kutxetaz, gertatutako guztiak esplikatuko diote. Dieterrek Andreasen tratua onartzea aholkatzen die, susmorik igar ez dezan eta lan horrekin bukatzean ontziralekua erasotuko du. Baino orain arte hain erabilgarriak izan diren abenturazaleak etorkizunean erabiltzen jarraitzeko zurigarri bat beharko dute. Hiruren artean eztabaidatuko dute eta azkenik Aguilerako zaldunek talde guztia atxilotzea irtenbide onena dela adostuko dute. Horrela, ezinezkoa izango da Dagentzat edo Kazorov anaientzat errudunak suertatzea.
Otsoaren Hilabetea, 22.eguna
Hurrengo goizean seikotea Daga Gorriminen Txori-Dendara hurbilduko dira, kupela hartu eta esandako lekuan uzteko. Karga igotzen duten bitartean Andreasek Carlosekin elkarrizketa pribatu bat izango du baino besterik gabe, minutu batzuen ostean martxan jarriko dira. Jakinda kupelaren barruan zer dagoen motel gidatuko du Felixek Errebaletik irtetzen diren bideetatik.
Kontalari xume honentzat tamalgarria da ikustea Aguilera eta bailara osoan dagoen abenturazale talde esanguratsuenaren indiferentzia, kupela batean giltzaperatua dagoen merkatari baitu bat bere heriotzara eramaterakoan. Baliteke gaur eguneko mehatxuek beste nolabaiteko heroiak behar izatea. Baino ezin du ukatu hurrengo galdera ¿Beharrezkoak dira horrelako gauzak egitea bailara leku lasaiago edo politago batean bilakatzeko? ¿Heroiak dira, edo soilik gupidarik ez duen interesatu koadrila bat?
Bakoitzaren tokia zein den argi utziz
Eguerdirako gurpildun taldea esandako baso edo zingarara iritsiko dira. Kupela jaisterakoan ohartuko dira lur lokaztuan murgilduta beste hogei bat kupel daudela. Zertarako behar ditu Andreas delako hori hainbeste kupel? Hainbeste gizaki? Momentu batez sare itsaskorregi batean erori direlaren susmoa hartuko dute.
Minutu batzuen ondoren Andreas azalduko da. Esker mila emango die beraien lanarengatik-Pieterrek gogoeta bat izango du…zergatik esan diete leku honetara etortzeko, dagoeneko Andreas hemen baldin badago? Andreasek berehala argituko dio galdera hori.-
Badakizuenez, honelako negozio eta tratuetan tentuz ibili behar da, gezur-pausorik eman gabe.-zerbait entzuten da inguruko zuhaitzen artean-
Eta zuek, solte dauden hari muturrak besterik ez zerate. Orduan Carlos zuzen-zuzenean begiratuko du-
Zu, Carlos, ez sartu eta ez zaizu ezer txarrik gertatuko.
Pieter eta Oleg begirada hiltzaile batekin epaituko dute, baino ezer esan baino lehen zuhaitzetatik lau izaki, agertuko dira. Pil-pilek orain dela bi egun, barkuaren upategian ikusitako izakien parekoak.
Orain konturatzen dira zer nolako tipoekin ibili diren
tratuetan. Izaki horiek, 2 metrotik gorako azal iluneko munstroak dira. Bizkar
zabala, eta altzairuzko giharrak dituzte, hortz eta atzapar zorroztuak. Ez dira
mundo hontakoak eta hala ere, taldearen aurka korrika hasiko dira, Andreas
atzean gelditzen den bitartean, eskuak altxatuz eta hitz magikoak errezitatuz.
Oleg eta Pieter bi eskuko armak ateraz izaki hauen kontra abiatuko dira. Bestalde,
Astaröth eta Felix Andreasen bila kargatuko dute, pentsatuz, doktorearekin
amaitzean besteak amore emango dutela. Merovech atzeragoardian kokatuz, gezi
andanekin bere lagunak laguntzen saiatu da eta Carlos, ba Carlos atzean
gelditzen da Merovechin batera, deus ere egin gabe.
Borroka latza izango da. Hasiera batean bi gerlarien artean
hauetako ametsgaizto batek akatzea lortzen dute baino beste hiruren erasoak
bortitzak dira eta gutxinaka, zauriak ugariagoak eta larriagoak izango dira.
Felix eta Astaröth doktore-aztiarekin mele korapilotso batean murgilduko dira,
bata bestea harrapatzen saiatuz. Azkenean lortuko dute tipoa ibilgetzea baino
mekanismo baten modura, borrokan zeuden hauetako bi izaki buelta eman eta bere
maisua defenditzera joango dira. Denbora honetan Carlos bere lagunak
defendatzea erabaki du eta estalianoa madarikatuz argi gelditu da bere
immunitatearen amaiera.
Odola, Erraiak eta Lokatza
Felix eta Astaröthen etorkizunak iluntzen hasten dira bi izakien erasoaren ondoren. Astaröth ahal duen moduan saiatzen da defenditzen, arkuaren soka behin eta berriz tenkatuz tartea duen arte eta gertuegi daudenean, oinak lokatzan finkatuz bere arma kuttunaren muturrekin kolpeak geldituz. Baino azkenean bere etsaietako bat tarte bat topatuko du eta izugarrizko indarrarekin izterra irekitzen dio ia ia sabeleraino iritsiz. Zauri honen ondorioak laburbilduz; ez degu Astaröthen ondorengorik ezaugutuko, inoiz. Felix bitartean Andreasekin borrokan dabil, aztiaren araoak etenduz. Baino elfoa lurrera erortzean bere zortea amaitzen da eta erasoren bat saihestu ostean lokatzan amaituko du zauri itsusi batekin aurpegian. Hala ere, Andreas beldurtzea lortu dute eta nahiz eta izakiak borrokan jarraitu doktorea ahalde egingo du.
Pieter, Oleg, Carlos eta Merovech hirugarren piztia deusestatuko dute beste biak bueltatu baino lehen. Lau gizon hauen artean gupidarik gabeko dantza hilkor bat emango da, bukaera bakarra duen dantza. Pixkanaka etsaiek nagusitasuna irabazten joango dira eta momentu batean, beste kolpe baten bitartez Pieter bere pisua guztiarekin etzan egingo dute. Oleg larriki zauritua dago eta Carlos izango da kolpeak bueltatzen dituen bakarra. Saihestezina dirudien bukaerara hurbiltzen ari dira, motel baino irmo.
Orduan, barneko indar kolektibo baten modura, lurrean erdi hilda dauen taldekideak haien azkenko hatsarekin aurpegia ematea erabakitzen dute. Eta badirudi jainkoak beraien daudela. Merovechen hurrengo gezia hirugarren izakiaren begia zeharkatzen du, garunean iltzatuz. Bakarra gelditzen da.
Azken orduko heroiak
Kemenduta, Astaröthek arkua hartu eta iztarretatik odola jariatzen ari zaiola tirokatzen hasiko da. Felix, zorabiatua azkeneko izakiaren aurka kargatzen du, Oleg bere arma indar guztiekin hartuz oldarkor erasotuko du, Pieter eta Carlosen antzera. Etsaia jasaten ari den jipoi ekaitza izugarria da eta hala ere zutik jarraitzen du.
Zutik eta nekaezina. Abenturazaleak ezpatakadak emateaz nekatzean bere txanda iristen da. Esku batekin Pieterren lepoa hartu eta 80 kiloko gizona altxatuko du beste esku hutsarekin bularra birrinduz. Pisu hila lokatzean bota eta Olegi aurre egingo dio. Atzaparrekin ezkutua besotik erauzi eta bigarren erasoarekin eztarria irekiko dio. Oleg eta Pieter, segundo batzuetan Loth bailarako hilerria handitu dute.
Piztiak mila zauri ditu dagoeneko. Dozena bat gezi itzaltuak, hezur hautsiak. Eta azkenean bizirik jarraitzen dutenen artean bihotza zeharkatuko diote.
Orain dela 22 egun Donovanen mahai inguruan elkartu ziren 11 lagunetatik Merovech, Pil-pil, Nicolai, Astaröth, Thoryen, Carlos eta Trubert gelditzen dira.
Sigmarrek gorde gaitzala