2019(e)ko maiatzaren 25(a), larunbata

Hare-Kutxan Jolasten (II)


Aurrekoan aipatu nuen bezala (Esteka) zorizko taulen bitartez, gure kanpaina txikia sortzen saiatuko gara hare-kutxa sisteman oinarrituz. Bidai luze hau atalka egiten joango gara, eta gure lehenengo geltokia Ingurua Marraztea izango da.

Baina, hasi baino lehen kontzeptu batzuk garbi izan behar ditugu.

Hexagonoa

Neurri orokor bezala, gure hexagonoek 5x5 kilometrokoak izango dira. 25km karratuko esparru honetan berezitasun eta ezaugarri nahikoak sartu daitezke lurraldea gehiegi bete gabe. Askea zara zure esperimentuan edozein neurrietara doitzeko.

Ama-Hexagonoa edo Area

Bost hexagono biltzen dituen eremuari Ama-Hexagono edo Area deitzen diogu. Hainbat mekanismoen funtzionamendurako beharrezkoa izango da. Gure kasuan, Area batek 250km2  izango ditu (Durangaldea baino zerbait txikiagoa).

Eskualdea

Bakoitzak erabaki beharko du ze tamaina izango duen eraiki nahi duen eskualdea. Hare-Kutxako kanpaina handi batek eskualde bat baino gehiago izango du, baino hasteko, zerbait murriztuagoa gomendatzen da.

Hau jakinda, eskuak zikintzearen txanda iritsi da.

Geografia

Lur saila zehazten joango gara. Eskualde bat area ezberdinetaz osatuta egongo da. Areak geografia ezaugarri orokor bat izango du; Baso, Zingira edo mendikatearena esate baterako. Horrek ez du esan nahi lur mota bakarra izango duenik. Hurrengo lur motak izango ditugu:

Mendiak: Mendi bakar eta handi bat edo mendikate baten zati bat izan leike mendiko hexagono bat.

Zingirak Hezegune edo urtegiak. Fantasiazko istorioetan leku arriskutsuak eta gaixotasunez  josiak egon ohi dira. 

Lautadak: Lur emankorrak eta bizitzeko aproposenak. Leku zibilizatuak hemen sortu ohi dira.

Basamortuak: Bizitzeko zailak eta ez oso abegitsuak. Hareak kondaira eta altxor anitz gordetzen ditu horrelako leku misteriotsuetan.

Basoak: Izaki eta espezie isolatuen bizilekua. Ederrak bezain korapilotsuak, baso zaharrenetan argia izpiak ere ezin dituzte zuhaitzak zeharkatu…

Muinoak: Uhinen modura zabaltzen diren lur sailak, abeltzaintza edo nekazaritza garatzen dira leku hauetan. Artzaiek, batzutan, hilobiak edo gauza beldurgarriagoak aurkitzen dituzte horrelako leku bakartietan.
Mortuak: Lur hilak eta ustelduak. Jainkoek ahaztuta, izkin ilun hauetan ametsgaiztoko izakiak hazi eta bidertzen dira.

Kosta: Inguruan ur masa bat behar duen lur mota. Lakuak edo Itsasoa hurbil egon behar du, derrigor.


Ama-Hexagonoak (Areak) sortzen

Gure eskualdearen azalera erabakiko dugu. Erabiliko dugun adibidea 8x8koa izango da. Ondoren lehenengo arearen lur mota aukeratu beharra dago (gure kasuan, lautada). Lehenengo arearen lur mota, ingurukoena baldintzatuko du. 

Mapa egiteko, Hexographer programa erabili dut. Oinarrizko funtzioak dauzka, oso intuitiboa eta dohain gainera (To!)

Hurrengo Areen lur mota zein den jakiteko, taula hau erabiliko dugu:




1d100
Lautada
Basoa
Mortua
Basamortua
01-49
LAU
BASO
MOR
BASA
50-74
BASO
LAU
BASA
MOR
75-87
MUI
MUI
MUI
MUI
88-90
ZIN
ZIN
LAU
LAU
91-93
KOST
KOS
MEN
MEN
94-96
MOR
MEN
BASO
BASO
97-98
BASA
BASA
ZIN
ZIN
99-00
MEN
MOR
KOS
KOS
1d100
Muino
Mendiak
Zingira
Kosta
01-49
MUI
MEN
ZIN
KOS
50-74
MEN
MUI
KOS
ZIN
75-87
LAU
BASO
LAU
LAU
88-90
BASO
BASA
BASA
BASO
91-93
BASA
MOR
MOR
MUI
94-96
MOR
LAU
BASO
MEN
97-98
KOST
ZIN
MUI
BASA
99-00
ZIN
KOS
MEN
MOR

Eta lehenengo area ikutzen duten beste ama-hexagono bakoitzarentzat 1d100 bat bota ondoren, 50, 45 eta 8 lortzen dugu. Hau da, bi lautada eta baso bat (gure jatorrizko ama-hexagonoa lautada bait da.

Jarraitzen dugu area gehiago sortzen, beti kontuan hartuz zein area eragiten dion (jakiteko ze zutabean bota behar dugun)

A4 2 Area ditu inguruan > 79 eta 25
A3ko beste 2 Areak > 8 eta 51
A2ko  Area > 12 

Ikusten dugun bezala, A4 basoa hedatu egingo da, muino area (A6) inguratuz. Bitartean, iparraldeko lautadak maparen erdialderaino iritsiko dira.


Amaitzeko, area bakoizari beste baten eragina izatea erabakiko dugu eta soberazko hexagonoak area berrietan txertatuko ditugu.

A5 inguruko Area = 25 (Basoa)
A6 inguruko Area = 32 (Muinoak)
A7 inguruko Area = 33 (Basoa gehiago!)
A9 inguruko Area = 14 (Lautada)

Horrela gelditzen da gure mapa oraingoz:



Hegoaldeko zona hori, basoz inguratutako muinoak, Eraztunen Jaunako Quebradas tumuluak oroitu didate, Baso Zaharraretik hurbil zeudenak. Ikusiko dugu zer izango dugun gure kasuan. Hurrengo sarreran, ibaiak eta eguraldia zehaztuko dira.

Nirekin batera zuen eskualdea egin nahi baldin badezue, mezuetan esan eta mapa handiago bat egin go dugu denon artean. Eta besterik gabe, ideiak edo kritikak eskertzen dira!












2019(e)ko maiatzaren 21(a), asteartea

Hare-Kutxan Jolasten


Rolero aitzindariek jolasten zituzten partidak eta gaur egunekoak erabat desberdinak dira. Sinpletasunean oinarritzen ziren D&D gorriko jokalariek, mapa zehaztugabe bat esploratzen, partidaro ziega erraldoiak munstroz garbituz eta altxorra lapurtuz. Esplorazioan oinarritzen zen sistema hura urteen poderioz galtzen joan zen eta 90ko hamarkadan “rail-roading” partidak nagusitu ziren. “Railroad” edo “Trenbide” partida hauetan, jokalarien askatasuna murriztu egingo da zuzendarien lana errazteko, baina baita ere arku edo istorio sakonago eta konplexuagoak garatu ahal izateko. Askatasun falta hori beste aldetik lortutako onurekin berdintzen zen eta deserosoek gehien gehienez askatasun aukera faltsuekin hornitzen zituzten beraien jolas mahaiak.




Hala ere, orain hain ezagun den Old School Mugimenduarekin, iraganeko sistema berreskuratzea lortu zen. Ordutik dozenaka OSR joku argitaratu dira, bakoitza bere zehaztasunekin baino beti ere antzinako kutsu hura mantendu eta indartzeko asmoarekin. Maparen esplorazio hori, edo rolesferako jargoiean Hexagonoetatik goitik behera ibiltzea bezala ezagutzen dena, lan mordo bat sortarazten dio zuzendariari. Ingurua, etsaiak, tramak eta topaketak momentuan asmatu edota aurretikan prestatuta eduki behar zuen. Jokalariek, edozein norabidera joateko aukera izatean,  norabide guztietako kokalekuak prestatu beharko dira eta gainera, askotan, prestatutako lanaren zati handi batek ez du ezertarako balioko.

Horregatik, Hare-Kutxa sistemarekin batera Zorizko Sorkuntza Taulak agertu ziren. Zuzendariaren gutxieneko doiketarekin material berri piloa sortzen dituztenak. Azkartasunean eta lan kopurua txikitzen lagundu zuten. Onura gehigarri bat dute gainera. Zorizko materialak inguru edo trama pentsaezinak sortu ditzake, zuzendaria bere segurtasun gunetik ateraz.

Zorizko Taulak Loth Bailarako tresna garrantzitsuetan bilakatu dira eta pixkanaka beraien erabilera areagotzeko esperimentu bat egin nahiko nuke zuekin. Ingurua eta Kokalekuetaz gain, fakzioak, pertsonaiak eta orokorrean, kanpaina oso bat sortu nahiko nuke sistema hau erabiliz. Horretarako, atalka, eskualde oso bat sortuko dut hemendik, eta blogeko mezuen bitartez, nahi duenak bere eskualdea sortu ahalko du nirearekin batera.

Hurrengo sarreran hasiko gara, ordurarte, Sigmarrek gorde gaitzala.