2020(e)ko martxoaren 30(a), astelehena

Loth Bailarako Kanpaina (LI) - Gaztaroko Okerrak


Igarobidea, Loth Bailara ( Neguko 20-24 egunak )

Kurt Raus, Sigmarreko lekaidea
Gustava Lumabeltz, azti ikaslea


Lotharandareko bailaran, Konpainia Askea ez da heroi guztien bilkura, ezta abenturazalez osatutako talde bakarra. Aguilerako harresietatik urrun, esklabista eta askatzaileen liskarren zaratei gor, bikote batek lehenengo urratsek izan ohi duten baldartasunarekin bere patua jarraitzen hasi da.

Bi hauen istorioa Arnhoff izeneko herri bateko ke zutabeak ikustean hasiko da. Lehenengoa, iraganeko hanka sartzetatik ihesi dabiltza, bestearen kasuan, jakin-minak bultzatuta iritsi da hona. Bailararen arriskuez ohartuta, bidea batera egitea adostu zuten. Orain, asteetan ikusi duten lehenengo herriaren ateak parez pare dituzte.

Nekazal Komuna

Herri batek babesa, berotasuna eta lasaitasuna ekar dezake bidaiari nekatuei bai Kurtek zein Gustavak aukera aprobetxatu nahi zuten. Adolphus ostalaria ezagutu bezain pronto aztiak lana lortuko du eta bere izerdiaren truke ohe goxo bat izango dute biek. Denborarekin apaizik gabeko eliza garbitzen duen Gladis andrea edota goblin ehiztaria den Lutxo ertaina ezagutuko dituzte eta pixkana pixkana herriaren funtzionamendua ulertzen hasiko dira.

Arnhoff nekazarien arteko demokrazia antzeko bat da. Familia buru bakoitzak botoa du eta orokorrean hiru pertsona esanguratsuen inguruan bildu dira. Hera Mandras emakume zuzena eta broma gutxikoa, Magnus Dalamar handikotea, indartsua eta pazientzia gutxikoa eta azkenik, Payen Schôl, gizon isila eta zuhurra. Batzarretan elkartzen dira gauero herriko erabakiak hartzeko eta soilik botoen gehiengoa lortzean adostuko dira neurriak. Gure lagunak laister konturatuko dira metodo honen ondorioz herriak dituen arazoetaz.

Indartsuen Legea


Lehenengo gau hauetan Gustava ostatuko arduradun bezala arituko da, nekazari nekatuei pitxarrak betez, herriko esamesak entzunez. Kurt ere gertu ibiliko da, lur basatietan garatutako mesfidantza desagertzea zaila da eta. 

Hauetako gau batean tabernak bezero berri batzuen etorreraren testigu izango da. Lau gizon, oldakorrak eta harroputzak. Edaria ordaindu gabe bapo edango dutenak eta nekazariei mehatxuak botako dituztenak inongo ondoriorik gabe. 

Nahi dutena egin dezakete. Gauero etortzen dira herria eta inorrek ezin du ezer egin beraien aurka. Iraganean argi utzi zuten azken hori. Gainera, Batzarrean ez gara ados jartzen alproja hauei aurre egiteko...-esango dio Adolphusek Gustavari. 

Baina zeintzuk dira gizon hauek? Zer nahi dute?



2020(e)ko martxoaren 29(a), igandea

Fetitxismoak


Suposatzen dut hona hurbiltzen zeratenok rol jokuen zaletuak zaretela, nahiz eta bloggerreko estatistikengatik jakin, errusiar bot ugari ditugula gure artean.

Nire kasuan, rol partiden prestaketa eta zuzendaritza lanak zaletasun honen zati handi bat dira. Baina ez dute bere osotasunean hobby hau irudikatzen. Gaur, fetitxismotaz hitz egin dugu, badakit eta zuzendarien artean oso zabalduta daudela.

Mapak

Askotan pentsatu dut rol jokuak mapak egiteko aitzaki bat besterik ez direla izan. Herriko mapak, erresuma mapak, mapa geografikoak, politikoak...Orduak pasa ditzaket horrelakoak egiten. Bukaeran, mapa hauen erabilera nahiko eskasa izaten da, baina neri bost. Hasiera batean eskuz egiten nituen baina urteekin konturatu naiz kartografia ez dala nirea. 

Eskerrak internetaren garaian bizi garela. Hemen duzue Loth Bailarako kanpainan erabili dudan hiri-mapa bat:


Erabilitako programa, online eta doainik aurkitu dezakezue: https://watabou.itch.io/medieval-fantasy-city-generator

Kartak

Hare-kutxa kanpainetan, ausaz sortutako topaketak sistemaren muina osatzen dute. Hexagono berri batea sartu, dadoak jaurti eta ikusi zer demontre aurkitzen dan bertan; Goblinez beteriko kobazuloa, nekazari ausarta batzuen herrixka edo zuhaitz misteriotsu bat. Burutik sano dagoen jendeak excel-taula polit batzuk egin eta prest egongo dira beraien mapa zoriz erabakitako topaketez betetzeko.

Ez da nire kasua.

Mapekin batera, karten edertasuna eta elegantziak sirenen kantek bezala photoshopeko arrezifeen aurka bidali naute.




Baina begira ze potxoladak! Nola ez ditut erabiliko??

Honela, mapa bateko lurralde bakoitzak bere karta mazoa du eta topaketa berri bat sortzerakoan, karta berri bat ateratzearekin nahikoa izango da. Ziur nago zuuek zuen fetitxismoak ere badituzuela. Barruan duzun korapilo hori aske utzi eta lasaitu arima, kontaiguzu nola pasatzen dituzun partida aurreko orduak.

2020(e)ko martxoaren 26(a), osteguna

Loth Bailarako Kanpaina (L) - Ordu Ilunena

Aurreko Atala


Igarobidea, Loth Bailara ( Neguko 51.eguna )

Carlos estaliar ezpatalaria
Dwalin, zuzentasunaren bila dagoen nanoa
Hanna, bailarako sorgina
Bors, urrutiko lurretatik etorri den enbaxadorea


Gz’hullen dorrea, Kastro Zaharra eta borroka estu baten ondoren, Etxabeko lurrak ere askatasuna lortu zuten. Eugenek, Alasiak, Konpainia Askeak eta ehundaka lagunek, esklabista eta bere morroien aurrean garaipena lortu dute. Orain, zaurituen orro eta garraxien artean aurkitzen dira. Nahiz eta Idris eta lurjabeak preso egon, mendebaldeko mendikatean Povlak oraindik zutik jarraitzen du eta Malfi jaunak ez du partida galdu oraindik.  Borrokarako prest dauden soldadu guztiak bildu eta egun izoztu honetan haruntz abiatuko dira.

Barkamenarik Ez

Bidetik taldeak erabaki moral bat hartu beharko du. Masailak malkoz bustirik dituen ezagun batekin aurkituko dira, Hildegard lurjabeen familiaren oinordekoa den Dirk Hildegard bera. Laguntza eskainiko die Povlaren konkistan.

Aurreko asteetan gaztearekin hitz egiteko aukera izan zuten eta jakin badakite morroi eta nekazarien bizitzak  hobetzeko bere esku zegoen guztia egiten ari zela guda hasi arte. Baina badirudi hau guztia ez dela nahikoa izango. Jaiotzez burgesa dena, burgesa hilko da Konpainia Askerentzat eta bere laguntza ukatuko diote gaixoekin batera utziz.

Dirk Hildegard

Povlako Erasoa




Mendi gotorlekuan Lorec esklabistak garesti saldu nahiko du larrua. Erasotzaileen asmoak apaltzeko gatibu dituen esklabuak harresietan jarri ditu eta soilik hortik bizirik atertazen uzten badiote errendituko da. Zoritxarrez berarentzat gure protagonistek ez dute amore emateko intentziorik. Sorpresa baliatuz harresiak erasotuko dituzte eta talde txiki bat nahikoa izango da esklabisten defentsak garaitzeko.

Lorec ez du inongo aukerarik izango eta azkenean atxilotua izango da. Bere altxorra arakatuz bailara ezusteko aurkikuntza egingo dute, bailara hankaz gora jarri dezaken bat,

Meteorito-Harria

Dirua eta bitxiez gain harri xelebre batekin topo egingo dute. Lorecek esango die ez ikutzeko, harrian ezkutaturik bizkarroi arrikustsu bat ezkutatzen baita. 


Ilargi jatorria duen harri puxketa bat da-azaltzen die esklabistak - Eta parasitoak bizidun bat ikutzearekin nahikoa du gorputza pixkana aldatuz, erabateko bilakaera burutzeko. Lehen gizona zana munstro nazkagarri batean bihurtuz. Badirudi espezie ezberdinak daudela, bakoitza funtzio usteldu bat betetzeko...eta norbaiten aginduak beteko balute jarduten dute. Bapatean, nano hiltzailearen kobazuloko munstroetaz oroituko dira, baita Andreas van Holtken soldaduez edota zingirako izakietaz...Zenbat lagun hil dituzte dagoeneko aberrazio hauek?




2020(e)ko martxoaren 14(a), larunbata

Savage Worlds - Megakorp Pertsonai Orria


Agurrak roleatzen bunkerratik,

Gizadiak koarentena sufritzen ari da Benidormen eta  beste edozein rolarien etxeetan izan ezik noski. Online partidak, material berria eta imaginazioa bor bor dabil egun hauetan eta hemen ez da gutxiago izango.

Warhammerretik desintoxikatzeko asmoz, Cyberpunk oinarriak dituen Savage Worlds partidatxo batzuk egingo ditugu eta beraz, lehenik eta behin, pertsonai orri berriak beharko ditugu. (akatsik aurkituz gero idatzi mezuetan!)


Hack honek MEGAKORP izena izango du eta klaseko azkarrenek honezkero Mutant Chroniclesen kiratsa usaindu dezutelakoan nago.

Hurrengo egunetan material gehiago igoko det eta ziurrenik gure partidak grabatu eta eskuragarri izango dituzue gure isolamendua jarraitzen badu.

2020(e)ko martxoaren 5(a), osteguna

Loth Bailarako Kanpaina (XLIX) – Katebegiak (II.Atala)

Aurreko atala


Igarobidea, Loth Bailara ( Neguko 50.eguna )


Carlos estaliar ezpatalaria
Dwalin, zuzentasunaren bila dagoen nanoa
Sabino Dante, ordainsari-bilatzailea
Giun, nano gerlaria
Emma Malatesta, arrantzale eta tiratzailea
Tag-Raz, sigmarreko lekaide ogroa


Behin abenturazaleak  behar duten informazio guztia bildu dutenean, Catherinek lekameen batzarrera deituko diete. Bertan azaldu dute ikusitakoa eta biltzarrak erabakiko du nola egingo dion aurre mehatxuari. Eugene, Saavra eta Catherinek iritzi ezberdinak dituzte eta kasu batzuetan kontrajarriak. Azken finean, Auheneko Alabek indar mugatuak dituzte eta esklabistek hiru ezkutaleku (Povla, Kastro Zaharra eta Gz’hullen dorrea) eta nukleo gotortua dute (Etxabe). 

Indarrak banatu denak batera erasotzeko? Banan bana bata bestearen atzetik konkistatu? Sorpresa efektua lortu edo esklabistek indartzeko behar duten denbora oparitu? Laguntza eskatu edo beraien kabuz gerrara joan?

Konpainia Askeak badu esperientzia honelako gauzetan eta pixkanaka lortuko dute biltzarraren iritzia begeranatzea. Gremioek, askatuko duten soro eta esklabuen hurrengo uzten erosketa prezioa bermatu nahi dute. Ordenak ordea, Aguileraren zerga-sisteman sartu, etorkizuneko nekazariak Aguilerak de facto-ko hiritarrak bihurtuz. Honen truke, lekaideek mertzenario profesionalak eta akolito talde bat lortuko dute laguntza bezala.

Indar hauekin, Konpainia  esklabisten aurkako gerrara doaz, bigarrena 20 egunetan.


Sugearen Mila Ziztadak


Askatzaileen armada hiru zatitan banatuko da. Talde batek Ambarren kontrolpean dagoen Kastro Zaharra erasotuko du. Bigarrena, hegoaldera joango da, Abigailek agintzen zuen dorrea suntsitzeko. Hirugarren taldea, handiena, Etxabera bideratuko da. Azken talde honetan aurkitzen dira gure heroiak. Etxaben, esklabisteei saldu ziren lurjabeen jauregiak daude, baita, Don Malfiren morroi leialena, Idris izena duena. Han espero da erresistentzia handiena baina baita esklabu kopuru altuena. Dudarik gabe, erasoaren borroka nagusiena hor emango da.

Kastro Zaharran eta Gz’hullen dorrean Abigailek eta Ambarrek bizitza emango dute beraien jaunarengatik. Kateak hautsi egingo dira eta ehundaka esklabu askatuko dituzte. Etxaben, gremioak ordaindutako mertzenario astunek borroka desorekatuko dute erabat eta esklabisten gaizkile eta harroputzek gauza gutxi egiteko gai izango dira. Konpainia Askeak jauregietara abiatuko da, Idris bizirik harrapatzeko asmoarekin.

Azken Hotzikara


Idris, Hildegard familiaren jauregia bereganatu zuen bere bizitoki bezala eta han, bere guardia pertsonala gainditu ostean arabiarraren logelara iritsiko dira. Leihoa irekita dago, badirudi orain dela oso gutxi ihes egin duela. Gelan, Emma, Tag-Raz, Carlos eta Dwalin daude. Beheran, sarrerako atarian Giun eta Sabino gelditu dira. Tag-Razek ez du bi aldiz pentsatu eta bere atzetik joan da leihoari lotuta dagoen soka bat erabiliz. Emmak ogroari jarraituko dio. Bitartean, Carlos eta Dwalin gela miatzen hasiko dira…zoritxarrez.



Ezkutatuta, Idrisek bere babesarako zituen bi hiltzaile daude. Bertan utzita denbora irabazteko. Hiltzaileak ofizioa ezagutzen dute, eskarmentatuak dira eta beraien pozoi zitalekin logelan dagoen bikotearen aurka oldartuko dira. Hiltzaileen labankadak argia bezain azkarrak dira eta kolpe bakoitza Carlos eta Dwalinen gorputz atal kritikoenetara zuzenduta daude. Estaliarra, duelotan trebatua dago baina ez du inongo aukerarik horrelako etsaien aurka eta heriotza gertu ikusiko du, bi aldiz. Azkenean Dwalinen eta beste kideen laguntzarekin hiltzaileak neutralizatu eta Idris harrapatuko dute.