2019(e)ko abenduakren 19(a), osteguna

Loth Bailarako Kanpaina (XLV) Tiranoak eta Koldarrak

Igarobidea, Loth Bailara (2.550eko neguko 28 eta 29 egunak)

Hanna Taedanna anbizio handiko belagilea
Dwalin, zuzentasunaren bila dagoen nanoa
Borgad, aka "JoJan" ogro basatia
Emma Malatesta, bidegurutzean aurkitzen den arrantzalea
Vincenzio, ume-moko bihotzgabea

Gezi Beltzek, Dieterren garaietako herri suntsitu batean gotortu dira eta han, desertore, nekazari haserretu eta bide-lapur iraultzaileak indarrak batu dituzte Igarobideko boteretsueei aurre egiteko. Lurjabeen menpe dauden morroi eta nekazarien artean heroiak dira baina orain arte ez dute iraultzak behar duen poxpoloa pizteko momentua ikusi. Berengar d'Oc-en errausketak joko-taula irauli du.


Gure lagunak bertaratzean, gotorlekua analizatu dute; berrehun pertsona inguru egongo dira, baina erdiak umeak, emakumeak edo agureak dira. Hala ere, ez dute denbora asko izango egoera aztertzeko, Altolagirre jaunak ikusi nahi baititu. Segituan ohartuko dira buruzagia gaixo dagoela eta bilera bere kapitainek bideratuko dute.

Treveris eta Denisov, bata kontserbadorea, bestea erradikala. Batek lurjabeekin negoziatu nahi du, besteak iraultza muturreraino eraman. Konpainia arazo honekin ahalik eta azkarren amaitu nahi du, ez baitaude eroso egoera mehatxagarri honetan.

Iraultzaren Ongilea

Iraultzak arrakasta izan dezan, Gezi Beltzek ejerzito bat beharko dute eta taldeko iraultzaile sutsuenak, Dwalin eta Hannak, Aguilera joatea proposatuko dute, dirua edo laguntza biltzeko asmoarekin. 

Aguilerako bulegoetan eman zen lehenengo labankada iraultzari. Klaus Liebnitz Verenako Ordenaren ordezkariak ejerzitoa finantzatzea erabaki zuen, beti ere, Gezi Beltzen hegal erradikaleena "desagertzen" bazen. Konpainiak ilusio handiarekin onartu zuen baldintza.

8.000 urre koroko balioa zuten armak eta hornidurak iristean, Gezi Beltzek beraien hurrengo helburua plazaratu zuten: Otto Rasmusen, Skajlborg Etxaldeko lurjabea.

Iraultza Hornitzen


Traizioa

Konpainia Askea, Denisovekin batera nekazariak gidatuko dituzte lurjabeen aurka. Rasmusenek ez du aukerarik izango, ezta Denisovek ere. Ondo entrenatutako txakurrak bezala, ezpata zartada berberarekin Rasmusen eta Denisoven buruak bananduko dituzte. Aguilerako bulegoetan kopen "txin-txinak" entzun dira.



Baina mugimendu tektoniko hauek itzalpean zegoen otsoa erakarriko du eta odola gertu dagoenean bere ezkutalekutik salto egingo du.

Kazorov Anaiek aukera paregabea ikusi dute botere gabezi honetan eta itun nazkagarri bat sinatuko dute mendietan hain ugariak diren goblinekin; Goblinek lurjabeen lurrak erasotzeko laguntza izango dute, nahi bezain altxor eta aberastasun eraman ahalko dituzte baina hurrengo egunetik ondoren lur horiek anaienak izango dira.

Konpainia Askeak honen berri izango du eta beraien arteko eztabaida sutsua emango da zer egin erabakitzeko; Azkenean, Borgad, Emma eta Vincenzioren iritzia gailenduko da eta iraultza isilean eta atzeko atetik utziko dute, inongo oharrik eman gabe, bere hilobiko azken iltzea ipiniz.