Igarobidea, Loth Bailara (2550eko Negua)
6.egunetik 7.era
Giun, nano gerlaria
Sabino Dante, ordainsari bilatzailea
Dwalin, lurrazpiko esploratzaile nanoa
Eguneratze honetan Konpainia Askearen abenturak kontatzeaz gain, martxan jarri dudan mekanismo berria aurkeztuko dizuet: Etiketak. Rol joku indien artean urte andanaz ezagunak direnak.
Batzutan, zuzendari honek sorpresa itzelak jasotzen ditu eta une batez pentsatu izan du bere jokalariek zer edo zer ikasi egin dutela. Gure mertz...heroiak Transbordadorean zeuden kuriositatea piztu zien erakustaldi batengatik. Hiru alderdi ezberdin zeuden erakuskueta honen pieza edo objetua lapurtzeko nahiean eta anabasa odoltsu baten zantzuak nabariak egin zitzaizkien antolatzailearen dorrera iristean. Baino, nik espero nuenaren aurka, hirukotea, tranpatik aldendu eta hiru alderdikideen arteko jipoiak ikustea erabaki zuten palomita irensten zituzten bitartean.
Ith-söl-Arath antikuarioa
Zauri edo kalterik gabe bueltatzekoak ziren norbaitek (Sabino ziurrenik) Aguilerako jakintsu desagertuan pista jarraitzea okurritu zitzaionean. Transbordadorea eta Aguileraren arteko hariztian galdu zen eta bazirudien hor miatuz Giltzaren Bandaren inguruko informazio gehiago lortu zezaketela. Saino, berriz ere, (ez ahaztu Truberten jokalari berdina dela) iniziatiba hartu eta mertzenario pare bat kontratatu zituen.
Jeffrey McGulligan esploratzailea eta Robert Esponja gerlaria taldera batu ziren.Ezagutzen dituzue izenik eta izaerarik gabeko pertsonai ez-jokalari gris horiek? Ba hauek ez ziren mota hortakoak izan.
Celwyn Hariztia
Laburbilduz, boskotea Vargas misteriotsuaren ezkutalekua aurkitu, eta beste dimentsio bateko deabru-iturri baten inbokazio errituala geldiaraztea lortu zuten erabilitako jakintsuaren burmuina lapurtuz. Bitartean, hesola-tranpan erori, hainbat gaizkile, hobgoblin eta ogro bat (azken hau txerri bat izango balitz bezala) akatu zituzten. Vargas "bere buruaz beste" egin zuen eta noski, Jeffrey eta Robert, erakustaldi estelar bat eman ondoren miserableki hil ziren.
--------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------
Etiketak
Laburpena amaitu ondoren, mekanismo berri bat aurkeztuko dizuet. Partidan egindakoen ondorioz lortuko dira Etiketak. Aurreko partidan bi eman ziren:
- "Bihotzgabea" -> Giunek lortua, preso desarmagabetu bat odol hotzean hiltzeagatik.
- "Kontratista Arriskutsua" -> Sabino Dante: Kontratatutako mertzenario guztiak hil baitziren. Orain, beste mertzenarioek bi aldiz pentsatuko dute Sabinoren lan bat onartzeko garaian.
Etiketak pertsonaiak laguntzeko edo kaltetzeko erabili daitezke. Adbdz: Sabino mertzenario bat kontratatzeko garaian, jokalariak edo zuzendariak etiketa aktibatu ahalko du, prezioa garestituz edo mertzenario interesatuen kopurua murriztuz.
Etiketaren aktibazioa kaltegarria denean, pertsonaiak zorte puntu bat irabaziko du (partida bukatu arte iraungo duena). Giun "bihotzgabeak" etiketa aktibatzean, bere kikiltze frogan hobari bat lortu dezake. Kasu honetan, zuzendaria izango da zorte puntu bat irabaziko duena, partidaren edozein momentuan erabiltzeko.