2016(e)ko abenduaren 27(a), asteartea

Odola, Erraiak eta Madarikazioak - WFRP Borroka Gehigarria


Arauen sarrerekin jarraituz, zuen etxetatik Warhammer Fantasyko borroken zehaztasunak kontsultatzeko edota zalantzaren bat argitu ahal dezazuen, idatzitako gehigarria uzten dizuet. Dokumentua pdf formatuan igo det eta kronikekin bezala, blogaren eskuineko zutabean aurkitu dezakezue esteka.

Dokumentuaren zati handi bat, jokuaren oinarrizko arauak dira, baino beteranoek hainbat aldaketa sumatuko dituzue. Mekanika berriak daude eta arauen moldaketa dexente ere. 

Behin-behineko itzulpena da, akatsen bat aurkitzen badezue abixatu mesedez.

Deskargatu Fitxategia





2016(e)ko abenduaren 19(a), astelehena

Loth Bailarako Kanpaina (WFRP) Ospea eta Izena


Gaurkoan post berezi bat. Partiden laburpenak albo batean utziko ditugu jolasten ari garen kanpainaren sistema bat azaltzeko. Orain arte ikusi dan bezala, kanpainak ez du linealtasunik eta momentu oro jokalariek  erabateko askatasuna izan dute haien bideak jorratzeko. Misio bat egiten, kontratu bat lortzen edota ezagutzen ez duten lekuak bisitatuz.

Baino Loth bailara tramez beteta dago, arku dramatikoekin eta ondorio esanguratsuekin. Denak ez dute garrantzia berdina noski, eta batzuk jokuaren edo bailararen historia ezagutzeko besterik ez daude. Beste batzuk, jokalariek bide gurutze moral baten uzteko ipini nituen, eta beste mordo bat edozein motako aberastasunak edo ezagutza lortzeko.

Hala ere, lehen aipatu dudan bezala, denak ondorioren bat dute. Baliteke banda horrekin amaitzean eremu hortako fakzio bat desagertzea edo bere aliaturen bat ahuldu izana. Posible da, leku ezkutu hori aurkitzean beste norbait laguntzea. Milaka adibide daude. Kanpainaren oinarrizko ondorio hauetaz aparte beste batzuk ere sortarazten du trama bat bukatzeak, jokalarientzat zuzenagoak direnak.

Pertsonaiaren Ospea eta Izena


Ondorio zuzen eta pertsonal hauek ospea eta izena izango dira. Zuen pertsonaiak misioak bukatzean, bailarako pertsonen artean ezagunak egiten hasiko dira. Izena, ezaugarri neutro bat da, inguruko pertsonek zutaz dutem ezagutza maila kalkulatzen duena.

Ospea ordea, ezaugarri positibo bat da. Zure ekintza onak baliozten duena. Baino, egindako ekintzak nazkagarriak, berekoiak edota maltzurrak izango balira, ospea ordez Zitalkeria lortuko zenukete Zitalkeria Ospearen kontrako balorea da. Ospea 0 baino gutxiago izango bazenu, hau da, balore negatibotan edukiko bazenu, Zitalkeria bilakatuko da. 3 ezaugarri hauek hurrengo aldagaiak ematen dituzte:


  • Izena: 10 puntura iristean, zure "empatia"-ko jaurtiketa guztietan +%1 lortuko duzu. Aldagaia hamarnaka handituko da.
  • Ospea: 10 puntura iristean, zure "Cotilleo", "Seducir" eta "Carisma"-ko jaurtiketa guztietan +%1 lortuko duzu. Aldagaia hamarnaka handituko da.
  • Zitalkeria: 10 puntura iristean zure "Cotilleo", "Seducir" eta "Carisma"-ko jaurtiketan guztietan -%1 lortuko duzu. "Intimidar" jaurtiketan ordea +%1, 30 puntura iristean "Causar Miedo" talentua irabaziko duzu eta 50 puntuetan, "Causar Terror" talentua 

Egoera Eguneratua



Adibide bezala amaitu berri dezuten trama erabiliko dugu: Keowenen Artzakurrak. Tramaren barnean, Thibault hiltzearen ondorioetako bat hurrengo hau da:

+5 Ospea +1 Izena

Banda arriskutsu bat zan, bideetan sarraski itzelak egin dituena eta Thibaulten heriotzak ospe handia eman dizue errefuxiatu eta merkatarien artean, haren erasoak gehien pairatu dituztenen artean alegia.

Heroiak beraz honelako egoeran gelditu dira:

Nicolai Jelavic            Ospea 5   Izena 1
Trubert Mahler          Ospea 5   Izena 1
Pieter Blutroch          Ospea 5   Izena 1
Merovech                   Ospea 5   Izena 1
Carlos Pitico              Ospea 5   Izena 1 
Pil-pil Begibakar       Ospea 5   Izena 1 
Thoryen Eldaeryon    Ospea 5   Izena 1 
Astaröth                     Ospea 5   Izena 1 
Oleg                           Ospea 0   Izena 0
Griznal                      Ospea 0   Izena 0
Urdithaine ♰              Ospea 5         Izena 1
Volkrad Kullzman   Zitalkeria 5   Izena 6 (Azkeneko partidan gertatuko ekintzen ondoren)

* Volkraden hilketak : Zalduna (-5 Ospea, Izena +4)  Bitxi-saltzailea (-5 Ospea, Izena +1)

2016(e)ko abenduaren 10(a), larunbata

Loth Bailarako Kanpaina V (WFRP) Utzi hildakoak lasai


  • Carlos Pitico, Estaliako aitoren semea, handizalea eta esgrima maisua
  • Thoryen Eldaeryon, asrai ikaskuntzak alde batera utzi dituen aztia
  • Pieter Blutroch, Mugaldeetako lurraldeetan hazitako ontzi guardia
  • Urdithaine, elfo gris ordainsari-bilatzailea, giza ehiztari nekaezina
  • Nicolai Jelavic, Kisleveko gaiztagin bitarikoa
  • Trubert Mahler, Talabeclandeko umemoko kadetea

Otsoaren hilabetea, 12.eguna

Orain bai, hilketaz aparte, dena bukatuta zegoen, Thibault erailia eta bere banda barreiatua. Hartzaren Ostatuan Donovanek zoriondu egin zituen eta goiza bukatu aurretik eskegita zeuden iragarkiak begiratu ondoren, taldearen hurrengo lana aukeratu zuten.

Iparraldean kokatzen zen Shallyako Santutegian gorpuak desagertzen asi ziren eta han lanean zeuden apaizek (denak emakumeak) abenturazaleen beharra zuten. Bidai lasai baten ostean, bailarako sarrerara iritsi ziren. Santutegian, Inperiotik eta beste erresumetatik iristen ziren errefuxiatuak zaintzen dituzte. Askok oso gaixo eta hilzorian bertan zentzen dira eta apaizek, santutegia osatzen duen eraikin enanoan, betiko atsedena ematen diete.

Taldea, Shallyako apaiz gorenarekin, Catherine Le Sauxekin hitz egitera joan ziren. Badirudi, orain dela urte batzuk lehenengo gorpuen desagerpeneen ondoren, apaiz batzuk eraikinaren beheko solairuetara jaitsi zirela. Denak desagertu egin ziren, bat izan ezik. Zoritxarreko apaiz hura beheko eskaileretako harrizko arkuan gurutziltzatua agertu zen. Bere laguneen hurrengo ekintza beheko mailak zigilatzea izan zen.

Shallyako ikurra
Egun hartatik aurrera desagerpenak jarraitu egin dute eta jaitsi egin diren mertzenario edota abenturazale talde guztiak desagertu egin dira. Ekintza hauen atzean dauden errudunekin amaitzeagatik eta horrelako arazorik ez errepekitazea lortuko balute, Catherinek  taldeko bakoitzari 100 urrezko koro emango dizkio. Diruaren hotsa entzuterako erabakia hartuta zegoen.

Kripta

Pitico aurretik, taldea beheko eskaileretatik gidatzen hasi zen. Harrizko arkuan, apaizaren gorpuzkia ikusi eta beraien bidetik jarraitu zuten. Gromril puska batzuekin topatzean, argi eta garbi geratu zitzaien eraikinaren izaera. Bidean zehar hormetan soinuak entzuten zituzten, baino zirudienez, beste aldetik etortzen ziren eta garrantzi gehiagorik eman gabe hurrrengo geletara abiatu ziren.

Armak prest eta zuziak piztuak, pausoz pauso, eraikin honen zerizanaz ohartarazten hasi ziren. Ez zaramaten denbora asko lau zutabeko gela handi batera iristsi zirenean. Bertan, zintzilikatuak zeuden ehun batzuei esker, jakin zuten eraikina enano garrantzitsu baten ehorzlekua zela. Aitoren semea eta gerlaria zen enano baten bizitza azaltzen zuen. Mailu handi batekin borrokatzen zuena elfoen aurka norbait mendekatzeko asmoz. Azkenean zauri larri baten ondoren heriotza aurkitu zuen. Gela berdinean, zutabeetan, khazalitez zerbait idatzia zegoen baino taldean ez zegoen inor ulertu zezakeena eta esaldiak kopiatzea erabaki zuten, etorkizunean norbaitek itzuli ahal izateko.

Pasillo eta korridoreetan zehar hainbat aurkikuntzak egin zituzten. Gela ilun eta txiki batean "Tolgi" izena idatzita zuen kantinplora bat, adibidez, edota aspaldi jaitsitako elfo baten hezurrak. Elfoa bere taldearekin hondakinak aztertzeko etorri ziren, Errebaleko Brydda Harrizko Bihotza izena duen artisau baten argibideak jarraituz. Baino harrigarriena, antzinako bi gerlarien hilobietan aurkitu zuten.

Han, hilobi-arpile batzuekin topo egin, eta tratu batera iritsi ziren. Lapurrek, gerlarien hilobiak irekitzen zituzten giltzen jabeak ziren, baino ez zuten bertara sartzeko asmorik. Giltzak gure abenturazaleei emateko prest zeuden, hilobietan aurkitutakoa banatuko balute. Gure heroien artean eztabaida sutsu bat eman zen orduan, baino azkenik, Thoryen, Trubert eta Carloen nahiak bete ziren. Giltza eskuratu eta aspaldiko enanoen atseden geletara sartu ziren.

Urdithaine elfoaren kantu goibela

Urdithaine kapel ausart bezala ezagutzen zana Inperioko lurraldeetan ez zegoen batere ados. Hilobi horiek ez zuten zerikusirik ikertzen ari ziren desagerpenekin. Elfoak ideia bat zuen. Ehorzleku batean gorpuen desagerpenak nigromantzia ohikatzen zuen alde guztietatik. Nigromantzia eta aztiren bat, bere anaia galduaren tankerakoa. Zorte apur batekin, desagerpen hauen atzean zegoen gaizkileak bere anaiari buruz zerbait azaltzeko kapaza izan zezakeen.

Informazio honekin posible izango zen, bere familiari hainbeste sufrimendu eragin zion erreduna harrapatu eta zigortzea. Baino, taldeak hilobiak miatzea erabaki zuen eta bera, atzetik joan zen. Hilobiaren barruan, atsedenik ez zuen tumulario baten aurka borrokatu ondoren, gelan prestatuta zegoen suzko tranpa batek ondainsari bilatzailea kixkali zuen.




Hasiera batean taldekideek ez zekiten zer egin. Loth-ek bere lehenengo arima bereganatu zuen. Trubert eta Pieterrek errautsak jaso zituzten eta Shallyako apaizeei eman ondoren berriz jaitsi ziren kriptara. Urdithainen antzera, ezagututako lapurrak hildakoen eskuetan bukatu zuten eta enano heroi horien atseden gelak betikoz itxi ondoren, lurrazpiko eraikina ikertzen jarraitu zuten.

Otsoaren hilabetea, 13.eguna

Kriptaren izkin eta ganberak zeharkatzean, bigarren egun honetan, hurrengo solairura eramaten zuten eskailerak aurkitu zituzten. Eskaileretan gainera, odol arrastoak zeuden, duela gutxikoak!

Beheruntz joan ziren, pentsatuz, gorpu-lapurrak bertan egongo zirela. Bideetik, Errebaleko Bryddak kontratatutako beste bi abenturazaleen eskeletoak ikusi zituzten. Baino oharrei kasurik egin gabe, Valayako kaperara iritsi ziren. Han, nekrofago dezena batek, goitik hartutako azken biktima jaten ari ziren. Gure protagonistak eskaileretan ipini ziren, defentsa posizioan. Hala ere, nekrofagoek haien atzaparrak erabiliz paretetatik mugitzeko gai ziren eta segundu bakar batzuetan taldea inguratzea lortu zuten.






Borrokaren lehenengo momentuetan Thoryen aztia erabat gainditua, lurrera erori zen kolpe andana baten ostean. Pieter eta bere bi eskuko aizkorak pizti nazkarri hauen bizitzak segatzen zituen, Carlos eta Trubertek ahal zuten moduan defendatzen ziren eta Nicolaik bere etsaien kolpeak etsi-etsian saihesten zituen. Momentu batez, berriro ere, dena galduta zirudien.

Thoryen, bizirik ateratzeko, isilgordean erretiratu zen eskailera gora. Carlosek azkeneko momentuan izugarrizko eraso bat gelditu zuen eta Truberten ezkutua hozkaz betetzen ari zen. Baino diziplinarekin, erasoei eutsiz, bata bestearen ondoren nekrofago guztiekin amaitu zuten.

Taldea bizirik jarraitzen zuen, nahiz eta Urdithaine betiko galdu izana.