2017(e)ko martxoakren 24(a), ostirala

Otsoaren Hilabetea (Status Eguneratua)

Izena              Esperientzia  
  
Pil-pil Begibakar *               845                      

Felix McGregor                    140                  

Thoryen *                           730                      

Trubert Mahler *                  820                      

Gezrutag                             180                      

Nicolai Jelavic *                   845                      

Carlos Pitico *                     945                    

Thorin                                 315                      

Astaröth *                            1000                    


* Taldearen fundatzailea 

Hilerria            

Oleg, Andreas van Holtke eta bere munstroen aurka zingiran 

Pieter, Andreas van Holtke eta bere munstroen aurka, zingiran

Urdithaine, Antzinako heroi nano baten hilobian, kixkalia

Volkrad, Errebaleko urkamendian, lepoa hautsita

Grizdal,  Morgrim heroi nanoaren aurka 

   

2017(e)ko martxoakren 22(a), asteazkena

Loth Bailarako Kanpaina (XI) Lurralde Lehiatuak




  • Astaröth, basoko elfo harro eta isila, primerako arkularia
  • Nicolai Jelavic, Kisleveko gaiztagin bitarikoa
  • Pil-pil Begibakar, Tileako halfling marinela, harroa eta pragmatikoa
  • Felix, bizitza hobego bat bilatzen ari den kontrabandista inperiala
  • Merovech, Bretoniako halfling gezurtero eta berekoia
  • Gezrutag, eskerga gosetia den izugarrizko ogro inperiala


  • Otsoaren Hilabetea, 24.eguna

    Donovanen otatua abenturazaleen topagune ezaguna da. Igarobidetik lau haizetara sakabanatzen diren gerlari, azti eta lapurrak. Oso ondo zekiten hori Johann eta Roldanek. Ubersreik galdu zenetik haien familiek hona ekarri zituzten eta hogei urte izan dituzte pertsona mota hauek ezagutu eta aztertzeko. Azkenaldian, Errebaleko talde batek ospea lortzen ari zen eta zurrumurruak zioten dirutza bat irabazten ari zirela. Johann handizale eta diruzalea, argi zuen aproposenak zirela beraien ezpatak alokan eskaintzeko garaian. Roldanek ordea duda asko zituen. Bai, Daga Gorriminekin bukatu zuten, baino haiekin flirtreatu ondoren. Zer motako heroiak izan daitezke? Gainera, talde horren inguruan heriotza zebilen dantzan. Hilabete baten hildako kide kopuruaz ahaztu da dagoeneko. Hala ere, familiek dirua behar dute eta ziur dago Dieterren eskutik ez dutela ezer jasoko.

    Donovanen lekuan zoritxarrk kolpatzen die. Iparraldean dagoen Shallyako Santutegira joan dira dirudienez, aspaldiko lan bat kobratzera. Gelditzen zaizkien koroak pinta batzuetan xahutu eta bihar berriz saiatuko dira.

    Johann

    Roldan


    Otsoaren Hilabetea, 25.eguna

    Roldan

    " Bueltan dira eta badirudi diru anitz jaso dutela. Kaleetan zehar jarraitu ditut elkarrizketak entzun nahian. Ezagutu egin behar ditut beraien alde borrokatu aurretik. Bi halflingak sasikume batzuk dirudite eta elfoak bihotzgabe petral batzuk. Ogroa hiltzaile odolbero bat eta Carloesen begiradak ez dit susmo onik ematen. Baino badirudi denak ez direla horrelakoak. Trubert eta Nicolai izena dute, eta esaten dutenez, esklabutzaren aurkako gudaroste bat prestatzen ari den zaldun bati dirutza eman diote. Ezaguna da ere Felix eta nanoaren eskuzabaltasuna. Buelta egin aurretik taldearen hurrengo jomugaz ohartu naiz; Lurralde Lehiatuak"

    Klen

    "Gida baten lana gogorra da. Benetan diot! Nora eta eroz jositako lurralde lehiatu horietara. Zoragarri. Nirekin batera bi mertzenario harroputz hartu dituzte. Zaude lasai, halfling madarikatua, horrek ez gaitu salbatuko. Baina zeinek entzungo du taldeko gidariari? A zer nolako txepelkeria, ezta?"

    Johann

    "Baliteke soldata igoera bat eskatzea. Hasieratikan pentsatu det baino gaurkoaren ondoren...beharrezkoa iruditzen zait. Gurdi trakets horretan 20 kilometro egin ondoren dozenaka goblin inguratu gaituzte dorre zahar bat ikertzen ari ginela. Kislevitaren txakurrak eta Ogroaren indarrengatik ez balitz, izaki ziztrin horien afaria izango ginateke ordu hauetan. Zaharregia nahiz honelako kakentzako!"

    Klen, Gida


    Otsoaren Hilabetea, 26.eguna

    Lucio eta Giovanni

    "Thammond  erreka zeharkatutako abenturazale hasiberriak. Asko dira baino gauaren iluntasuna eta gure edabe magikoaz baliatuz gureak izango dira. Hitz polit batzuen ondoren tileako bi zaldunen beharretan ikusiko dira. Bisby-ra dijoaz iparraldeko mendietan ezkutatuta dagoen zahar horren aginduak jarraituz. Guri bost axola, baietz Lucio?!

    Klen

    "Arren! Jainko maite hori, ez dut hemen hil nahi! Jaiki era Merovechen gainean, odol-hustuta Giovanni delako hori aurkitu dugu. Lapurtzen zebilen seguru! Begi hona dut horrelako gauzetako, amak beti zion "Begi ona du Klenek, alajaina! Baino orain munstro mutante horien atzaparretan erori gara. Gureak egin du!"

    Johann

    "Benetan diot, hemendik bizirik ateratzen banaiz Merovech zikin hura lepotikan hartu eta bere diru guztia eman arte, bere gorputz gizen eta higuin hori zulatzen jarraituko det. Mutanteek ez dute erasotzen normalean honelako talde bati! Bat eskuman, bestea atzean. Mugimendu azkar batekin nahikoa izan beharko luke. Mila aldiz egin duzu Johann, ezin du hain zaila izan..."

    Roldan

    "Tileanoak hilda daude. Lehenbizikoa Giovanni delako hori izan da eta horren ondoren Lucio mutanteen gezi batek akabatu du. Johann ordea, nahiz eta gertu ibili Sigmar ahalguztidunak Morren besarkadatik aldendu du." 

    "Ustet arrazoi zuela. Soldata igoera bat merezi dugu."