2016(e)ko maiatzaren 18(a), asteazkena

Iocanthos (V) - Azkena

 Pertsonaiak

 Ateyus, elizgizon beltzaran eta santua
 Daetrix, heinetik kanpoko espazioko emakume krudela
 Bratislaba, bere buruaz beste egiteko joera duen ebazlea
 Zarkov, tekno-apaiz metodiko eta isila.
 Mandila, lapur gezurtero eta hiltzaile sutsua. Lehergailuetan oso trebea

Ordulariaren kontrako lasterketa

Taldea ashleenen kanpalekutik irtetzean milaka erroiez osatutako laino batez inguratuak izango dira. Nahiz eta ihes egiteko gai izan, kotxearen kontrola galduko dute bolante kolpe batengatik. Ibilgailurik gabe, Kos’ke eta bere gizonen zaldiak hartu eta Etsigarreruntz abiatuko dira ziztu bizian gau iritsi baino lehen. Herrixka erabateko isiltasun arraro batean murgilduta dago akolitoak azaltzerakoan, eta Katedrala goibeltasunezko aura batez inguratua aurkituko dute.

Herrira sartzean hainbat gorpu ikusiko dituzte Lamark larriki zauritua aurkitu aurretik. Katedralaren eskaileretatik, hilzorian, erritualean zerbait gaizki atera zela, eta nola Skae burua erabat galdu duela azalduko die. Azkeneko hitzak esan ondoren konortea galduko du. Beraz, armeei segurua kendu ostean eta Enperadorearen izena ezpainetan  dutela Katedralaren barnera sartuko dira.

Horrelako zerbait bakarrik falta zan


 Heresia

Areto nagusira iristean, Etsigarreko jendearekin batera begi izularrituekin gelaren erdialdean ematen ari den ikuskizun higuingarriaren lekuko bihurtuko dira. Bertan, Aristarchus ezagutezin bat airean lebitatzen ari da, Tarot kartak bere  inguruan biraka ari direla. Lagunaren atzean Skae eteigabe bat aurkituko dute. Demonio ezaugarriek bere itxura erabat aldatu dute. Bat batean bidaian eman diren gauza arraroetaz gogoratuz Alartzeko Dantzaria ashleenen elezahar bat baino gehiago dela ohartu dira. Parrastadekin Aristarchus erasotuko dute lehenbizi baino dirudienez taroteko kartek osatzen duten biribilkia zeharkezina da eta balak punpatuz Katedraleko pareten kontra ostatuko dira.

Skae, ikusita inorrek ez zuela ezer egiten leku santu honetan bildu ziren pertsonak akatzen hasiko da eta pixkanaka gure akolitoak bakarrik geldituko dira Katedraleko bankuetan. Kortaratuak eta Skae-demonioarengatik larriki zaurituak, soilik azken momentuko gogoetak salbatuko ditu gure inkisizioko heroiak. Presiopean gogoratuko dituzte Raineren azken esaldiak eta sotil destatuz Skaeren begietan desarratuko dizkiote hainbat tiro. Skae lurrera eroriko da bere gorputzaren kolapsoa hasiz eta leherketa sinestezin baten ondoren Aristarchus eta Skaeren gorpu suntsituak aurkituko dituzte Katedral osoan zehar.

Txis-pum


Sybellusera bueltatzean Aristarchusen tarot karta bat gordeko dute Inkisizioak ikertu dezan. Denbora gutxian jakingo dute karta, xenos (estralurtar) teknologiarekin manipulatua izan dela. Hurrengo egunetan Tyburn Gravesek, gure akolitoen nagusia, azalduko die biek uste zutela (Skae eta Aristarchus) Drusus santua berbizten ari zirela Demonioa ordez.
Hemen amaitzen da Dark Heresy-ko lehenengo kontakizun arkua

2016(e)ko maiatzaren 10(a), asteartea

Mavros (I)



Gaur, ikusten duzuen bezala gure Dark Heresyko eta Warhammerreko kanpaina alde batera utziko ditugu, aste honetan jolastu dugun partida kontatzeko. Dark Heresyko “Estrella Tirana”-ren bilbe berdinean kokatzen den partida bat izan da. Kasu honetan Deathwatcheko marinen azalean jarri gara, Calixis Sektore berberan baino hilabete batzuk geroago istorioaren kronologian. Sektore honetan, Inperioaren aurka altxa diren planeta sezesionistek gerra planetario bat hasi dute, beraien askatasuna lortzeko. Planeta multzo honi Severus Domeinua bezala ezagutzen da, Severus bait da planeta horien gobernatzailea.

Gure marineak Inkisizioaren atal berezi baten parte dira. Deathwatch bezala ezagutzen den eskuadra militar honek misio arriskutsuetan bakarrik azaltzen dira, eta beraien kopurua oso txikia da Sektore guztian (100 bat gizon edo). Gure gaurko heroiak hauek dira:

Deathwatchari buruzko informazio gehiago aurreko sarreretan aurkituko duzue.

Maddock : Marine espazialen Arrabio ataleko botikarioa.
Gunther: Ukabil Inperialeko Tekno-Marinea.
Furius: Aingeru Odoltsuen asaltuzko marinea.



Hemen ez dago inor

Gure hirukote berri honek beste zazpi marinekin batera Inperio armada oso baten desagerpena aztertzera atera da. Sektoreko eremu hau galaxia ezagutuaren mugan dago eta Severusen altxamenduaz aparte xenox (estralurtar) presentzia nabaria izan da azkenaldi honetan. Bertara iristean armadaren hondakinak aurkitu dituzte espazioan flotatzen eta susmoak sorrarazi dira. Nola izan leike teknologia eta ondasun urriko planeta multzo batek armada inperial bat suntsitzeko boterea biltzeko gai izatea?

Eskuadrako sargentua urduritu egiten da eta espazio ontziak kamuflaje moduan ipintzeko aginduko du. Baino bapatean aurreko galdera erantzungo duen zerbit azalduko da. Espazio ilunetik aterata milaka eldar ilunen ontziak agertuko dira. Posible da xenox hauek errebeldekin bat egin izana? Berdin dio. Minutu bakan batzutan gure marineak detektatuak izan dira eta inpaktu batzuk jo orduko gertuko planeta kolonizatu batean ezinbesteko lurreratzea egingo dute.

Eldar ilunen bikote maitagarri bat


Mavros eta arma-lagun galduak

Lurreratzean espazio ontzietan zeuden kapsulak erabiliz Mavroseko lurrazalera iritsiko dira. Bidean bi lagun galdu dituzte. Zazpirak, sargentuaren gidapean lautada berdez eta larrez osatutako bide atseginak zeharkatuko dituzte Thabria izeneko herrixka txiki batekin topo egin arte. Bertan, nekazari eta plebeio izutuekin hitz egin ostean planetaren egoerari buruz jakinaren gainean jarriko dira.

Horrelako zerbait


Batetik, badirudi armada inperialaren gurtzero handi bat lurralde hauetan lurreratzeko gai izan zela eldarren aurkako borroka eta gero. Gainera, ontziaren atzetik zijoan xenox krudel hauen fragata bakar bat ere lautada baketsu hauetara hurbildu zen.

Bestetik, badirudi planeta kolozinatu aurretik Kroot izeneko basapizti batzuk sorterri zutela Mavroseko lur hauek eta ordutik arazo eta liskarren iturburu amaigabea izan direla. Berri hauekin ez zuten itxaropen handirik beraien lagunak bizirik aurkitzeko baino entzutean erdiguneko mendikate batean kokatzen zen gotorleku galdu batean helmen handiko transmisore bat zegoela zortea tentatzea erabaki zuten. Baliteke irrati horrekin marine galduen seinalea topatzeko gai izatea edota gurtzeroarekin kontaktatzea.

Gatzgabetze Planta

Mendikatera iristeko, iparralderuntz dijoan karretera zahar bat jarraitzeko erabakia hartuko dute. Errepidea jarraituz erreka txiki bat gurutzatzen duen burdinezko zubi bat pasa eta denbora batean erabili ez den Gatzgabetze planta batera iritsiko dira. Arratsaldeko azken momentuak dira eta bertan atsedena hartzeko asmoarekin inguruak miatuko dituzte.

Zoritxarrez fabrika mutante eta errefuxiatu talde baten etxea da eta itxura denez ez dute eraikina uzteko asmorik. Hasiera baten, gure marineak, gure eliteko soldaduak erasotzeko zalantzan egon ziren. Azkenean Furius bere salto propultsoreak erabiltzeko irrikitan hesien gainean hegaldatu eta bortizki borrokan hasi zen. Bere atzetik, Maddockek bere plasma erriflearekin eta Gunther bere inplante mekanikoarekin joan dira. Mutanteak ez dute aukerarik izango eta Ukabil Inperialaren hitzetaz fidatuz armak lurrean utziko dituzte.

Beraien azkeneko okerra izango da. Gure hirukotea odol hotzez komunidade guztia fusilatuko du, emakume eta umeak barne. Gau hortatik aurrera Gunther eta Furius ez dira berdinak izango.