- Snorri, Iparraldeko mendietatik etorritako nano diletantea.
- Nicolai, Kisleveko gaiztagin bitarikoa
- Grisban, Snorrirekin batera iritsi dan nano hiltzaile eta hartz duna
- Carlos Pitico, Estaliako aitoren semea, handizalea, berekoia eta esgrima maisua
- Felix McGregor, bizitza hobego bat bilatzen ari den kontrabandista inperiala
Erroiaren Hilabetea, 15.eguna
Ogham harriaren runak kopiatu ostean, Felixen gurdian sartu eta bizirik atera ziren mertzenarioekin batera Artoisera bueltatuko da Konpainia. Herriko harresiak pasa eta lau soldaduak agurtu ondoren gehienak ostatura abiatu ziren txanpon batzuk galtzera, Felix ez bezala. Sigmarren jarraitzaile sutsua izan leike orain, baino, horrek ez du esan nahi bere ogibidea ahaztuta duenik. Jakinda Ninivera bueltatzekoak zirela, basoan faltan ikusi zuen zerbait erosi zuen han negozioa egiteko; burdina. Burdin asko, 200 kilo burdin. Gurdia topera kargatu eta oheratu ziren denak.
Erroiaren Hilabetea, 16.eguna
Hurrengo eguna, tamalez, nahiko iluna izango da Konpainia Askearentzat. Gurdiarekin Ninive basoruntz aterako dira eta eguerdirarte dena ondo joango da. Baina momentu batean, bidea desagertu eta galdu egingo dira. Noraezean dabiltzala behe-laino lodi batek inguruak estaliko ditu eta konturatuko diren moduan, ez du ezer onik ekarriko. Gurdiak segada bortitz bat jasango du, orain arte ikusi ez dituzten izaki boteretsu batzuengatik. Begi bakar eta buztan luzea, zakatz mehe eta beso luzeko arraza misteriotsua, Fimi bezala ezagutzen direnak.
Felix ihes egiten saiatuko da, gurdiko gurpilen marrazak erabiliz etsaiak trenkatzeko asmoz. Baina erasoan, munstroak tiraka dauden bi zaldu akabatuko dituzte eta gainera, gurdian bertan ematen ari den buruz burukoan, Nicolaiek azkorakada zital bat pairatzean, konortea galdu eta zorura eroriko da martxan. Egoera ikusita, Konpainiak amore emango du. Fimirren ahots sugertiarrak Felixen burdina, taldearen janaria, Piticoren dirua eta Grisbanen aizkora eskatuko dute bakean uzteagatik. Grisban ziurrenik, aizkora lapurtzen uzten den lehenengo nano hiltzailea izango da.
Ekonomiaren garro lizunak
Baino eguna hasiberri zegoen eta sorpresa gehiago zituen nonbait gordeta. Petit Chateautik gertu, errenka bidaiatzen ari zirela, esklabisten gurdi batekin topo egin zuten. Sei bretoniar zituzten gatibu modura eta ikusita borroka ez zela irtenbide xamurra Felixek beste zerbait egitea erabaki zuen; Esklabu guztiak erostea. Bretoiarrak haien herrira bueltatzean gure protagonistak heroiak bezala aurkeztuko dituzte eta honek Petit Chateauren buruzagia ezagutzea ahalbideratu zien. Uregna Rodicisinam, Noztog Rodicisinam (Inperioko bretoiar ezaguna)-en semea. Aitaren hilobia erakutsi zien eta afal ondoren fabore bat eskatu zien.
Uregna Rodicisinam |
Erroiaren Hilabetea, 17.eguna
Uregnak kontatuko die nola bere goizeko txango batean, basotik gertu zebilela Dama bera gerturatu zitzaiola. Ez zuten hitzik elkartrukatu baino harrezkero umeak desagertzen hasi ziren Petit Chateaun. Lakuko Damaren izateaz dudarik ez zitzaion gelditu, baino orokorrean, bere herrian, ez zion inorrek sinisten. Damaren existentzi frogatzeko (eta bere oniritzia lor dezan hiru bretoiar herien errege bilakatzeko) agerpen bat behar zuen bere zaldunak sinistu dezaten behintzat. Jakinda Konpainia basora zijoala Damaren inguruko pistak topatzea eskatu zien eta opari bezala bere alaba, Helena, eskaini beharko diote (Kondairek diote, Damak bretoiarren alabak baitu eta damatxotan bilakatzen dituetala, aztien tankerakoak).
Bretoiarren ametsa
Gure protagonistek baiezkoa emango diote, hainbat arrazoiengatik. Damaren agerpena bretoiar zaldun guztiak erakarriko lituzke eta ziurrenik Griala bilatzen hasiko ziren. Uregnak arrakasta izango balu legitimizazioa lortuko luke bretoiar guztien errege bilakatzeko eta honek aliatu oso boteretsu baten bihurtuko luke. Bitartean, haren lagunak boteretsu bilakatzen ere. Uregnaren hitzak hauek izan ziren:
Gaur nire ondoan mantentzen dana etzi eta betirako nire eskerrak izango ditu
Honela, Konpainia Helena hartu eta Maarako lakura zuzendu ziren. Bazekiten hantxe ezkutatzen zala Dama edo bere aktoresa behintzat. Arazorik gabe iritsi eta umea han utzita Vanya ezagutu zuten. Vanya elfa azti paregabe bat da eta trikimailu magikoez baliatzen da Damaren papera jolasteko. Bera izango da azalduko diena Maarako elfoen planak. Uregna eta bere zaldunak etorri behar dira Ninivera, bera haien aurrean azaltzeko eta denak sinistu dezaten. Honek zurrumurrua zabalduko luke eta Vanyak bailarako zaldun guztien ametsen bitartez nahi zituen begitazioak sugestatuko lituzke hauen burutan. Grialaren bilaketa segituan hasiko zen eta Damaren hitzak jarraituz denak Ninivera abiatuko ziren, elfoen etsaien aurka borrokatu dezaten. Saria griala izango zen noski. Honela, elfoek behingoz, baso osoa berreskuratuko lukete.
Taldeak elfoen pragmatismoa ulertu eta onartu zuten. Atsalderako hiru zaldun gidatu zituzten baso trinko hontatik. Uregna bera, Jean-Michel eta Benoît Dupont. Badazpada, edarien bitartez drogatu zituzten (Vanyaren magiaren maila dudan jartzen zuten eta), baino elfaren boterea nahiko zela ohartu ziren. Hirurak herrira bueltatu ziren, fedeak ematen zuen fanatismoarekin. Griala aurkitu behar zan, eta horretarako erlikia ezkuatzen zuten izakiekin amaitu behar zan. Amets berdina izan zuten gau horretan bailarako zaldun guztiek. Aurki, bailaran aspaldian ikusi ez den bataila ematear zegoen.