2019(e)ko apirilakren 26(a), ostirala

Loth Bailarako Kanpaina (XXXVIII) Heriotz Txuria

Igarobidea, Loth Bailara (2550eko Negua)


Giun, nano gerlaria
Sabino Dante, ordainsari bilatzailea
Dwalin, lurrazpiko esploratzaile nanoa
Tag-Raz, ogro gladiadore soziala
Henna Taedana, belagilea


Заклинание
Edmund Kleitz, Azti Zerutiarra

Vargas, profezia baten giltza galdu bat, Ilargiaren jarraitzaile ero batzuk, Azti megalomanoak eta denok itxi edo ireki nahi duten nanoek egindako ate zahar bat. Zurrunbilo horren erdian gure protagonistak, Aguilerako Edmund Kleitzen argibideak jarraituz. 

Kilread Caerdor aztiaren taldea giltza bilatzen dabiltza eta edozer gauza egiteko gai direla frogatu dute jakintsu baten burmuina bahitzean erritual bat gauzatzeko. Badakite baita, hirugarren talde bat dagoela artefaktu berbera bereganatzeko asmoarekin. Gure abenturazaleak tentatuta daude gauzak bere baitan uztea eta ur baretuago batzuetara alde egiteko baino Felixen hitzak gogoratzen dituzte, "Pertsona garrantzitsuak dira, eta beraien konfiantza irabazi beharko duzue gauzak aldatu daitekzen". Edmund Kleitz Aguilerako kontzejuaren kide da eta Taedannak bere pragmatismoa erakutsiko du azti zaharraren laguntasuna lortuz. Konjuratzaileak aitortuko die hiriko nanoek ate eta giltza honen inguruko informazioa beraientzat gordeta dutela baino oroitzen da Donovan abenturazalearen taldeak zerbait atzeman zuela Shallyako Santutegian, biziraun zutenen banaketaren aurretik.

Hari hau jarraituz, ikasiko dute Durak nanoaren existentziaz. Donovaren heriotzarekin orain dela 10 urte, sekretuaren azkeneko zaintzailea da. Iparraldeko mendietan bizi izan da abenturak utzi zituenetik. Espediziorako Edmundek dirua ipiniko du, baita mando bana bakoitzarentzat. Gure heroiak azkar ibiliko dira dirua gauza erabilgarrietan xahutzeko eta hurrengo egunerako Glenn, Ordenaren akolito esploratzailea eta Limo izeneko nerabe bat taldea handituko dute.

Bidaia infernu bat izango da. Abenturazaleak ez dute mendiko edo neguko arroparik izango, ezta lo zakurik ere. Elurra etengabe jausten, hotza hezurretaraino. Pixkanaka, taldearen alaitasuna desesperazioan bihurtuko da eta Sabino bera, bueltatzea aholkatuko du. Baino diziplina handia erakutsiz, hotza, mendia eta Giltzaren Bandako orko batzuen erasoa gaindituko dute helmugara iritsi arte.

Durak Hiltzailea

Uste zuten bezala, Durak burutik jota dago. Urte askoz bakarrik bizi izan da kobazulo galdu hauetan  eta berezitasun asko ditu. Baino memoria ondo du eta giltzaren istorioa entzutean buruargitasun handiz ohartaraziko die. Giltza, nano errementari ospetsu baten obra izan zen. Aspaldiko garaietan, errementari honek handinahikeriarengatik erotuta behar ez zuen gauzekin osatu zituen arma eta artefaktu arriskutsuak. Usteldura nanoen erresuma irensten hastean, beranduegi zan. Mehatxua isolatzeko ate berezi bat sortu zen eta gure protagonistak (eta Giltzaren Banda) bilatzen ari diren giltza ate hau irekiko luke. Bere arbasoek Igarobidean ezkutatzen den Ilargi Forjan gorde zuten giltza eta han gelditu beharko luke. Non egon daiteke hor baino babestuago?

Tamalez, hiru dira giltzaren atzetik dauden taldeak eta Durakek azalpenak eman bitartean munstro itxurako izaki nazkagarri batzuk iritsiko dira inguruetara. Gizakien modura hitz egiten dute eta beste guztien nazkarekin batera, Tag-Raz ogroa aspaldian ikusitako aberrazioetaz oroituko da. Giltzaren kokalekua jakin nahi dute baino Durak ezpainak itxi eta aizkorarekin hasiko da hitz egiten. Sarraskia erabatekoa izango da eta zurrunbiloak Limoren gorpua utziko du guda zelaian.