- Carlos Pitico, Estaliako aitoren semea, handizalea eta esgrima maisua
- Thoryen, asrai ikaskuntzak alde batera utzi dituen aztia
- Thorin, Zhufbarretik etorritako familia nobleko nanoa
- Nicolai Jelavic, Kisleveko gaiztagin bitarikoa
- Trubert Mahler, Talabeclandeko umemoko kadetea
- Pil-pil Begibakar, Tileako halfling marinela, harroa eta pragmatikoa
Otsoaren Hilabetea, 22.eguna
Zingira hartan taldea porrotatik oso gertu ibili zen. Pieter eta Oleg garaipen pirrikoaren aukera kostua izan ziren eta orain, beraien gauzak berreskuratzen ari ziren bitartean zer egin erabaki behar zuten. Hasteko, bertan dauden hogei kupel horiek han uztea erabakiko da, Oleg eta Pieterren gorputzak bezala (ez dakigu oso ondo zergatik) eta denak prest egotean Errebalera bueltatuko dira, Andreas, Daga Gorriminak edo Sigmar bera itxoiten baldin badago ere.
Negozioak dira, besterik ez
Fritz Schauble, Daga Gorriminen liderra |
Errebalean Daga Gorriminekin elkartuko dira. Txori-dendako sotoan hain zuzen ere. Han, ohartuko dira Dagek negozio gizonak direla. Ez zuten zerikusirik Andreasekin eta gainera, doktorea abenturazaleak baino ordu batzuk lehenago iritsi eta ziztu bizian ospa egin du. Bezerorik gabe gelditu dira baino ez dute arazorik ikusten gure lagunekin lanean jarraitzeko. Honela, Daga Gorriminek tratu berri bat proposatuko diete. Ikusita, garraioaz aparte, borrokatzeko eta norbait hiltzeko gai direla, haien plana azalduko dute.
Dieter bere harresien atzean gelditzen den bitartean, Errebalean oztopo bakarra gelditzen zaie hiriaren kontrola lortzeko, merkatariak hain zuzen ere. Gremioen desagerpenarekin Errebaleko jaun eta jabe izango dira. Taldeak errefusatu egin nahi du baino denek ohartzen dira, baiezkoa bakarrik eman dezaketela. Bihar, merkatari nagusiek bilera bat izango dute, eta gure ezagunekin batera Dagek bere bi hiltzaileak eramango dituzte, Samuel Birhoff eta Domenico
Domenico |
Samuel Birhoff |
Badakizue txakurrak beti jabearen oinetara bueltatzen direla, ezta?
Gau honetan are azkarrago. Dagen plana azalduko diote Dieterri eta honek etsai hauekin behingoz bukatzea erabakiko du. Txori-denda erasotuko du, 10 akolito eta zaldun batekin. Gure abenturazaleak ere han egongo dira eta merkatariei Dagen hilketa planak kontatzean, beste 10 mertzernario ekarriko dituzte. Egun honetan ez da kartetan jolastuko Donovanen ostatuan...urduri baitaude denak
Otsoaren Hilabetea, 23.eguna
Hiri-Guda
Ezustean harrapatu behar dituzte eta hau lortzeko Thoryen eta Pil-pil Dagengana joango dira, besteak erasoarekin hasten diren bitartean. Txori-dendaren beheko pisuan, Daga Gorriminen buruzagi guztiak daude, Birhoff hiltzaileen maisua eta Domenico bere ikaslea. Golditz eta Enrich, gaizkile hauen bizkarzain eta mezularia. Parviseko Ectalion, Fritz Scchaublenen konfiantzazko gizona eta Fritz bera, noski. Thoryenek badaki beheko pisu hartan ezkutatutako irteera bat dagoela eta gezurren artean harea hurbiltzen saiatuko da. Handikan bi minutura lehenengo eztanda entzungo da eta kearen laguntzaz bikotea pasabide horretatik ihes egingo dute.
Enrich |
Golditz |
Bitartean, Thorin, mertzenarioak agintzen, inguruko Daga Gorriminen gorilen aurka oldartuko da, etxearen inguruak babestuz. Carlos, zaldunarekin batera, akolitoak zuzenduko ditu etxearen aurka. Nicolai, gertuko etxe bateko teilatuan kokatua dago, arkua behin eta berriz tenkatuz. Trubet bestalde, bolborazko bonba jaurti ondoren etxe barrura sartzen saiatuko da.
Borroka, kalean, etxeetan eta izutuak ihes egiten duten pertsonen artean emango da. Berrogei bat pertsona kolpeak elkartrukatzen, geziak hegan egiten eta bonben suteaak egurrezko etxeetatik zabalduz. Thoryen eta Pil-pil haien jarraitzaileak atzean utziko dituzte eta kalean gaizkileen defentsak gainditu ahala borroka Txori-dendara higituko da. Apurka, Dagen buruzagiak, sototik ateratzen joango dira. Alde bateko zein besteko gerlari erdiak lurrean daude dagoeneko. Kalea erabat gorriztu da eta eraikinaren lehenengo pisuan bortizkeria handituz joan da. Han daude Trubert, Carlos eta Thorin, beste lau edo bost lagunekin. Beheko solairua komunikatzen duen tranpolan inguruan, bi sikario, Ectalion, Golditz eta Enrich. Badirudi gure heroiak irabaztear daudela. Baino orduan Birhoff eta Domenico igoko dira.
Etxe barruko borroka estua
Bi astinduz Nicolai eta Carlos hari batean geldituko dira. Hiltzaileak azkarrak eta hilgarriak dira. Baino Thoryenen gezi batek erdi-erdian asmatuko du, Ectalionekin erailiz. Enrichek ez du zorte hobegorik izango eta Nicolaik bere bizitzarekin amaituko du. Etxea gorputzez josia dago eta bere lurretik mugitzean odola eta erraiekin kontuz ibili behar dute, irrist egin ez dezaten. Buruz buruko sarraskia. Khorne (esteka) pozik egongo da.
Parviseko Ectalion |
Liskarraren amaieran Fritz bera azalduko da, baino zotzak botata daude. Carlosek gordeta zuen pozoi boteretsu bat erabiliz buruzagia akatuko du eta Birhoff bere ikaslea defendatzen eroriko da.
Arratsaldeko argi izpi gorriekin batera, borroka amaitu da. Golditz eta Domenico dira Daga Gorriminetik gelditzen den gauza bakarra.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina