Warwicken harresi sendoetatik printzearen tratua beso azpian
zeramatela Ninive baso erraldoiera abiatu ziren. Aliantzak, traizioak, gudak
eta sarraskiak. Konpainia Askea , gure heroiak, tarta gehiegitan eskuak
sartuta, inork bilatuko ez duen lekura sartu da. Atsedena aurkitzeko asmoz
agian. Dieterren misioa, Lurralde Lehiatuen esplorazioa, Bisby eta Warwickeko
buruzagiak ezagutzera ahalbideratu du eta azkar ohartu dira erresuma txiki
hauen arazoetaz. Hegemonia-borroka hauek piratak, merkataritza konpainiak,
kaosen morroiak, orkoak eta bestelako izakiak erakarri ditu eta bapatean lan
arriskutsuegia dirudi bati edo besteari laguntzea.
Gainera, ezin buelta egin Errebalera. Irabazitako lehenengo
etsaia, Kazorov anaiak alegia, Dieterren
hiria erasotzen ari da, lurretik eta errekatik. Nora joan? Non ezkutatu? Konpainiaren
hilerria lepo dago, usteltzen ari diren gorpu andanarekin; Urdithaine, Oleg,
Pieter, Volkrad eta Grizdal Aizkora Odoltsua. Denak hilabete labur batean
erailiak.
Baino basoan, elfoen babespean, lasaitasuna eta bake pixkat
lortu dezakete. Zuhaitz zahar hauen hostoen pirpiran, laku gardenaren inguruan,
ilargi betearen argipean. Antzinako lurralde honek arimak osatuko dizkie.
Otsoaren hilabetea amaitu da, baino neguak darrai eta mendi
tontorretako otsoen uluak, erroia erakarri du, isuritako odolean bien arteko orritsa
has dezan.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina