2017(e)ko ekainaren 12(a), astelehena

Loth Bailarako Kanpaina (XIV) Basoaren Deia

  • Astaröth, basoko elfo harro eta isila, primerako arkularia
  • Nicolai Jelavic, Kisleveko gaiztagin bitarikoa
  • Thorin, Zhufbarretik etorritako familia nobleko nanoa
  • Gezrutag, eskerga gosetia den izugarrizko ogro inperiala
  • Carlos Pitico, Estaliako aitoren semea, handizalea eta esgrima maisua
  • Tag-Raz, Lurralde Lehiatuko ogro mertzenario harrigarrirki azkarra

Erroiaren Hilabetea 1.eguna


Niniveko zuhaitz erraldoiek basoaren adina islatzen zuten. Bidetxurrak abixu gabe amaitzen ziren, embor lodi baten atzean Berriz agertzen ziren arte. Momentu oro, taldearenak ez ziren begiek sumatzen zuten. Isiltasuna osoa zen. Baino gidaren pausoak jarraituz Maarako Lakura iritsi ziren eta bertan, taldekidee askok, beraien bizitzako lehen herri elfikoa ikusiko zuten. Han, zuhaitzen adarburuetan eraikitako eraikinak ikusi eta segituan herriaren buruzagia bixitatzera joan ziren, aurkeztu beharra zegoen.

Al-Dîrwak, Niniveko Jauna



Maarako jauna ziztu bizian konturatu zen zein nolako pertsonekin ari zen hizketan. Mertzenarioak. Baino Astaröthek bere arrebari buruzko informazioa nahi zuen eta Al-Dîrwakek bi gauzak batzeko modua ikusi zuen. Bere herria arriskuan egon da mendez, inguruko lurrak usteltzen ari dira Kaosaren eraginarengatik eta denbora kontua da basoa suntsitua izan arte. Hau ekiditeko, aspaldi existitzen zen babes sare bat berraikitzea nahi du. Sare magiko hau Ogham izeneko harriekin osatua dago. Baino Ogham hauek egiteko behar den ezagutza galdu egin zen eta orain, erritualak ikasteko modu bakarra jatorrizko harriak ikusi eta ikertzea da.

Gainera, ustelkeri horren aurka egiteko, Astaröthen arreba harri hauen bila abiatu zen, iparmendebaldean Mikvar bezala ezagutzen den lurraldeetara. Mertzenario talde bat soluzio hoberena zen elfo jaunarentzat. Erabili eta botatzeko gerlari talde bat, Maarako elfoen bizitzak arriskatu gabe. Honen truke? Akurazko ezpata hauek gura duten guztia. Thorinek aspaldiko errege baten hilobiari buruzko informazioa, Astaröthek  entrenamendu militarra, Pitico, Gezturag eta Tag-Raz ekipamendua eta Nicolai arku berezi bat. Kontent, Al-Dîrwak Selinonderen (Maarako aztia) gana bidali zituen, misioari buruz gehiago ezagutu zezateen.

Kontzientziaren Labirintoa

Ogham harri bat


Aztiak Ogham harriaz, Basoko etsaietaz eta elfoen leinuen desagerpenaz hitz egin zuen, lanaren zehaztasun gehiago eman zizkien eta orokorrean ados zegoen Al-Dîrwarekin. Baino Ogham harrien kokapena jakin aurretik, beraien osotasuna analizatu nahi zuen. Horretarako, basoko elfoek “Kontzientziaren Labirintoa” bezala ezagutzen zuten froga gainditu beharko zuten. Thorinek ez zuen frogarik egin nahi baino besteen presiopean denok froga egitea onartu zuten. Fruitu urdin batzuk jan eta beraien buruan zegoen beste “mundu” batean murgildu ziren. Taldearen konfidantza eta kontzientzia proban jarri zen eta soilik Piticok egin zion huts Selinonderi. Horregatik, bere leialtasuna ziurtatzeko asraien erruna batekin xakitua izan zen.

Erroiaren Hilabetea 2.eguna

Ametsgaiztoz betetako gaua pasa ondoren, abenturazaleak beraien agenda ordenen jartzen saiatu ziren. Dieterren misioa zuten, Lurralde Lehiatuko herri guztiak bixitatzea alegia, baita Andreas medikuaren zemaia. Ezin ahaztu Warwickeko Printzeakin erabakitako lantxoa (hemendik bi asteta Haford-en sartu eta bere armadarentzako harresiko ateak irekitzea). Eta orain, basoko elfoek behar zuten Ogham harria aurkitzea. Gehiegi agian. Lehenbizi, Hafordera abiatzea adostu zuten. Epemuga zuen lan bakarra zen eta Warwickekin harreman onak mantentzea beharrezkoa zela pentsatu zuten.

Garaiz iristeko, Yetzin erreka igotzea erabaki zuten, Niniveko ontzi-zain baten laguntzaz. Uretan zeudela, errekatik oso gertu zegoen Asraien Talaia ikustea okurritu zitzaien. Han, Leonthir zegoen, basoko elfoen kapitain gorena eta Astaröthen etorkizuneko maisua. Egonaldia motza izan zen baino gerlari izugarria den Leonthir ezagutzeko eta basoko etsaiak ikusteko balio izan zuen. Talaian bertan lo egin zuten eta hurrengo egunean Hafordera abiatu ziren berriz ere.

Erroiaren Hilabetea 3.eguna



Egun argitsu batekin bueltatu ziren ontzira baino bidai motz honek azkenko sorpresa bat gordetzen zuen. Hiritik bost kilometrota zeudela lanbro lodi batek barkua inguratu zuen eta erreka behera zijoan ijitoen ontzi txiki batekin topo egin zuten. Strogoff Kondearen ontzia. Noski, Strogoff kondea, ez zen aitoren seme arrunt bat. Ez zuen eguzkiaren berotasuna maite eta gizonen lepoekin obsesio txiki bat zuen. Odol xurgatzaileak Gezrutagen hanka txikitu eta Thorinen bi behatz moztu ostean alde egin zuen. Aske ziren bidaiarekin jarraitzeko.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina