- Tag-Raz, Lurralde Lehiatuko ogro mertzenario harrigarrirki azkarra
- Carlos Pitico, Estaliako aitoren semea, handizalea eta esgrima maisua
- Thorin, Zhufbarretik etorritako familia nobleko nanoa
- Gezrutag, eskerga gosetia den izugarrizko ogro inperiala
- Thoryen, asrai ikaskuntzak alde batera utzi dituen aztia
- Felix McGregor, bizitza hobego bat bilatzen ari den kontrabandista inperiala
Erroiaren Hilabetea, 4.eguna
Andreasek bidalitako izakien erasoa eta gero, Konpainia Askeko kideen artean beldurra nabaria zen. Zeinetaz fidatu zaitezke zure erasotzaileak edozein edo edozertan bihurtzeko gaitasuna baldin badaukate? Piticok espioi batekin kontaktatuko du atsalde horretan eta erasotzaileak aurkitzeko lana ipiniko dio. Espioia ikertzen dabiltzan bitartean, taldeak Margaritarekin zuen zeregina amaituko dute. Orain, piratak badakite nola elkartu Hans Bremmen galduarekin.
Piratekin amaituta, d'Antonelli bixitazera joango dira. Erloju-dorrera sartu eta bere bulegoan hitz egin dute. Solsaldian daudela, liburuen apaleen atzean ezkutatzen diren bost zaldunen armaduren presentziaz ohartuko dira. Baino orain gauza garrantzitsuagoak daude jokoan. Hafordeko arkonteak gure abenturazale taldea beste zerbaiterako behar du. Jakinda, gure protagonistak Warwickek Haford erasotuko duela d'Antonelli Agilerarekin beste tratu bat itxi berri du. Erasoaren aurretik Neuendorfera ihes egiteko asmoa du eta Dieterren ordezkarien hitzetan bi herrien arteko borroka bukatzean beraiek erasotuko dute irabazlea, Haford bereganatzeko eta d'Antonelli Dieterren izenean aginduko luke.
Neuendorferuntz ihes egiteko eskolta bat beharko du, Hafordekin zerikusirik ez duena. Konpainia Askeak onartu egingo du baino bitartean Andreas bidalitako erasotzaileak deusestatzea eskatuko diote.
Gaueko Mezua
Gauean, piraten babeslekuan egingo dute lo eta bertan, Carlosek, bere espioiaren lehenengo informazio papurrak jasoko ditu. Badirudi d'Antonelli bere lau etsaiekin hizketan egon dela, lagunak izango balira bezala.
Erroiaren Hilabetea, 5.eguna
Bere etsaietatik distantzia handitzeko eta Dieterrek emandako hitza betearaz dezan, Neuendorfera abiatuko dira, Agilerako koloniara. Bertan, Vagyr Ilegorria, Verenako zaldunak, ongi etorria emango die. Konpainia Askea ezagutzen du eta behar duten guztiaz hornituko ditu, ohar bat ematen dien bitartean. Haford ez da d'Antonellin eskutan geldituko. Warwickek Haford erasotzean, borroka amaitu eta bortizki txikituko dute gelditzen dena. Baina ordurako d'Antonelli buru gabe egongo da. Dieterren hiri bat Verenako zaldun batek soilik kudeatuko du.
Etorkizun Petrala
Bueltan, Jakintzaren Logiara bueltatuko dira. Han, Liburuzainak esango die d'Antonelli, lehen, Logiaren kide izan zela, baino Armadura Zaindariak (leku bat babestu dezaketen armadura magikoak) ostu ostean kaleratua zutela. Armadurak bueltatzen baldin badituzte Ogham harrien kokapena emango lieke.
Jauregitik ateratzean Epailearekin elkartuko dira, baita sigmarizatutako beso eta hanka gabeko orko xamana. Felix, Epailearen aholkua jarraituz burua sutan sartuko du eta gau hortako erasoa ikusiko du. Berriz ere, arriskuan.
Mendekua
Felix etorkizun-senarekin liskarretarako prestatuko dira piraten ostatuan eta gau hartan infernua libratuko da garagardoz betetako leku hartan. Lau izaki horiek agertuko dira...baino ez bakarrik
Andreas ere han izango da
Gure heroiak ez zuten horrelakorik espero, baino hainbeste sufrimendu eta heriotzen ondoren itsu-itsu kargatuko dute bere kontra. Aztiak ahal duen moduan defendituko da, aliantza bat eskeiniz, boterea, dirua...inorrek ez dio entzungo. Bere hitzak tabernaren lau hormen artean galduko dira eta soilik bere gorputz hotza lurrean dagoenean giharrak eta ezpatak baretuko dira.
Baino bere izakiak han daude oraindik eta gure lagunen ihesan Gezrutag harrapatuko dute. Ez da inor geldituko ogroaz gelditzen dena ikusteko.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina