2018(e)ko maiatzaren 26(a), larunbata

Loth Bailarako Kanpaina (XXX) Etxera


Erroiaren Hilabeteko azken egunak

Konpainia banandu zenean, hari ezberdinetatik tiraka egiteko premia izan zen gure protagonisten motibazio handiena. Azken finean, bailara ezezagun honen lehenengo zantzuak sumatzen hasiak ziren eta esploratzeko hainbeste txoko eta bidezidor egonik, ezin izan zuten barnegogo hoiriei eutsi.

Iparraldean Fede Zaharreko druidak, bailarako dormenio, dragoi eta animali izpirituak aurkitu zituzten. Antzinako heroi baten izena dudetan jarri zen eta izaki gogaingarri askorekin topo egin zuten.

Hegoaldean, kontrola eziniko botereak zeuden. Mila gizon, barku eta dirua zuten merkatari ahal guztidunak, hiri berriak, azal-berdeen lurraldeak eta beraien patua behatzetatik ihes egiten ari zenaren sentsazioa. Gauza handiegiak hegoaldean, sekretu arriskutsuak eta pertsona arriskutsuegiak.

Nahiz eta bata besteetatik hain urruti egon, gau izartsu eta bakartietan inguruko piztien orroa musikatzat zutelarik, denak berdina pentsatzen zuten. Leku ezagun batek ematen duen babesaren beharra eta noski, bukaturik gabe utzitako gauzak sorrerazten duten urduritasun eta ezinegona.

Neguko azken elurteekin, Igarobidean aurkitu zen Konpainia Aske osoa.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina