Igarobidea, Loth Bailara (2550eko Negua)
3.egunetik 6.era
Henna Taedana, belagilea
Jacques, bide zaindari ertaina
Giun, nano gerlaria
Tag-Raz, ogro gladiadorea
Sabino Dante, ordainsari bilatzailea
Dwalin, lurrazpiko esploratzaile nanoa
Hartzaren ostatuko leihotik elur malutak etengabe ikusten zituen Tag-Razek. Lurralde hauek bere sorterritzat zituen baino jantzi txuri honek beti liluratzen zuen eta une batez gosaria mahai gainean zegoeneik ahaztu ere egin zuen. Bere inguruan jende berri asko, aztoratuta, eskarmentu gehien zuen taldekidea gaueko iluntasunaren laguntzarekin alde egin baitzuen. Konpainiako fundatzaile guztiak hilotz edo desagertuak zeuden, eta Astaröth zerrendako azkenekoa izan da. Giun koldartzat hartu du baino bere ondoan dagoen nanoa ez dago ados. Dwalin badaki ze itxura hartzen ari den etorkizun hurbila eta elfoak beste eginbehar batzuk zituen.
Baino bazirudien azken opari bat eskaini nahi izan ziela desagertu aurretik. Bar gauean elfoak mehatxatutako kartzelako guardia beraiengana bueltatu baitzen. Ikaraz beterik, zaindari potolo honek bere amonak elfoetaz kontatutako ohituak gogoratzen zituen eta bere arima salbatu nahiean ziegako erregistroak aztertzen pasa zuen gau osoa, Konpainia Askearen lapurra atzeman arte. Atxilotua jarraitzen zuen.
Ziegara bueltatuz, gizajua nagusiari leporatu zion lapurreta eta hori gutxi balitz, tipoa aurkitzeko behar zuten informazioa ere eskaini zien. Vargas delakoaren etxea aztertu zuten eta gauez sartzea erabaki zuten lekua zainduta zegoela ikusi ondoren. Bitartean, Aguilerako alkimistarekin tratutan ibili ziren. Mehmet hiriko kontzejuaren parte da, gizon boteretsua horrenbestez. Osagai berezi batzuk behar zituen baino herriko lurperatzaileari eginiko bisita batek dena konpondu zuen.
Giltzaren Banda
Gauez, mendeku bila joan ziren. Zergatik nahi zituen beraien gauzak Vargas hura? Jacques tximiniaren trikimailu zaharraz baliatu zen etxea kez betetzeko eta zaintzaleak neutralizatu zituen. Barruan aurkitutako bide ilun ugari ireki zizkien. Vargas egitura handiago baten kide bat zen, Giltzaren Banda deiturikoa. Badirudi zerbaiten bila dabiltzala eta pistaren bat aurkituko zutelakoan, lapurtu zituzten gure heroein trepetxuak. Baino, etxeko ezkutuko liburutegian topatutako gutunak esku arten zituztela ondorioztatu zuten erantzunak beste nonbaiten aurkituko zituztela erabaki zutela. Vargasek Edmund Kleitz azti zerutiarra zelatatzen ari da, dirudienez, jakintsu baten burmuina behar bait du bilatzen ari den objetu hori aurkitzeko. Gainera, Igarobideko leku bat behin eta berriz aipatzen du, Ilargiko Forja; kondaireetako kokalekua. Gutun eta mapa hauek Vargas "nagusi" deitzen duen Kilread batentzat dira.
Edmund Kleitz eta Mehmet alkimista, kontzejuko kideak
Profezia batek lotutako abenturazaleak
Edmun Kleitz aspalditik bizi izan da Aguileran eta nahiz eta Dieterren laguna izan, iritzi aske bat izan du beti. Bere magialari estatusa eserleku bat izatea ahalbideratu dio eta gure heroiak, informazio hau aitzakki, bere laguntasunaren bila joango dira. Beraien harridurarako, Edmundek Kilread ezagutzen du. Giltzaren Bandako buruzagi malapartatua da, baita azti arriskutsua. Nanoen profezia batek aipatzen duten artefaktu baten bila dabil, giltza berezi bat. Zer ate irekitzen duen inorrek ez daki, ezta non dagoen objetua bera. Bestalde, bere bizitza arriskuan dagoela aipatzean, azalduko die Vargas eta bere morroiek ziurrenik bere baitan dutela behar zuten burmuina, orain dela gutxi hiriko jakintsu bat desagertu baitzen.
Hala ere, Kilread horrek ez luke giltza hori eskuratu behar, zeinek daki zertarako erabiliko lukeen. Honela, Konpainia Askea eta Edmundek indarrak batzea adostuko dute eta bere ezagutzaz baliatuz jakingo dute, aspaldi, Hartzaren Ostatuko Donovan eta desagertutako nano noble bat, Durak izenekoa, profezia ezagutu zutela ere. Donovan orain dela 10 urte erahil zuten, baino badirudi Durak bizirik dagoela, iparraldeko mendientan nonbait.
Ideiak antolatuz
Bapatean gure abenturazaleak profezia ilun eta korapilatsu batean murgilduta ikusi dira. Baino beti izan duten pragmatismoa dizdiran jarriz, oraingoz, distantzia apur bat mantentzea erabakiko dute eta hurrengo egunak Transbordadorean igaroko dute, hiri usteldu horrek eskaini dezaken gauzetaz liluratuz. Bertan, arkeologo eta historialari ospetsu batek antolatu duen erakustaldi batera joateko asmoa dute, Igarobideko hainbat pertsona garrantzitsu bezala. Erakustaldia, iraganeko nanoen objetu galdu bati buruzkoa da (eta batzuk lotura bat ikusi nahi izan dute jakin berri duten profeziarekin).
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina