Igarobidea, Loth Bailara (2550eko Negua)
Giun, nano gerlaria
Sabino Dante, ordainsari bilatzailea
Dwalin, lurrazpiko esploratzaile nanoa
Tag-Raz, ogro gladiadore soziala
Henna Taedana, belagilea
Tag-Raz, ogro gladiadore soziala
Henna Taedana, belagilea
Edmund Kleitz, Azti Zerutiarra |
Vargas, profezia baten giltza galdu bat, Ilargiaren jarraitzaile ero batzuk, Azti megalomanoak eta denok itxi edo ireki nahi duten nanoek egindako ate zahar bat. Zurrunbilo horren erdian gure protagonistak, Aguilerako Edmund Kleitzen argibideak jarraituz.
Kilread Caerdor aztiaren taldea giltza bilatzen dabiltza eta edozer gauza egiteko gai direla frogatu dute jakintsu baten burmuina bahitzean erritual bat gauzatzeko. Badakite baita, hirugarren talde bat dagoela artefaktu berbera bereganatzeko asmoarekin. Gure abenturazaleak tentatuta daude gauzak bere baitan uztea eta ur baretuago batzuetara alde egiteko baino Felixen hitzak gogoratzen dituzte, "Pertsona garrantzitsuak dira,
eta beraien konfiantza irabazi beharko duzue gauzak aldatu daitekzen".
Edmund Kleitz Aguilerako kontzejuaren kide da eta Taedannak bere
pragmatismoa erakutsiko du azti zaharraren laguntasuna lortuz.
Konjuratzaileak aitortuko die hiriko nanoek ate eta giltza honen
inguruko informazioa beraientzat gordeta dutela baino oroitzen da
Donovan abenturazalearen taldeak zerbait atzeman zuela Shallyako
Santutegian, biziraun zutenen banaketaren aurretik.
Hari
hau jarraituz, ikasiko dute Durak nanoaren existentziaz. Donovaren
heriotzarekin orain dela 10 urte, sekretuaren azkeneko zaintzailea da.
Iparraldeko mendietan bizi izan da abenturak utzi zituenetik.
Espediziorako Edmundek dirua ipiniko du, baita mando bana
bakoitzarentzat. Gure heroiak azkar ibiliko dira dirua gauza
erabilgarrietan xahutzeko eta hurrengo egunerako Glenn, Ordenaren
akolito esploratzailea eta Limo izeneko nerabe bat taldea handituko
dute.
Bidaia infernu bat
izango da. Abenturazaleak ez dute mendiko edo neguko arroparik izango,
ezta lo zakurik ere. Elurra etengabe jausten, hotza hezurretaraino.
Pixkanaka, taldearen alaitasuna desesperazioan bihurtuko da eta Sabino
bera, bueltatzea aholkatuko du. Baino diziplina handia erakutsiz, hotza,
mendia eta Giltzaren Bandako orko batzuen erasoa gaindituko dute
helmugara iritsi arte.
Durak Hiltzailea
Uste
zuten bezala, Durak burutik jota dago. Urte askoz bakarrik bizi izan da
kobazulo galdu hauetan eta berezitasun asko ditu. Baino memoria ondo
du eta giltzaren istorioa entzutean buruargitasun handiz ohartaraziko
die. Giltza, nano errementari ospetsu baten obra izan zen. Aspaldiko
garaietan, errementari honek handinahikeriarengatik erotuta behar ez
zuen gauzekin osatu zituen arma eta artefaktu arriskutsuak. Usteldura
nanoen erresuma irensten hastean, beranduegi zan. Mehatxua isolatzeko
ate berezi bat sortu zen eta gure protagonistak (eta Giltzaren Banda)
bilatzen ari diren giltza ate hau irekiko luke. Bere arbasoek
Igarobidean ezkutatzen den Ilargi Forjan gorde zuten giltza eta han
gelditu beharko luke. Non egon daiteke hor baino babestuago?
Tamalez,
hiru dira giltzaren atzetik dauden taldeak eta Durakek azalpenak eman
bitartean munstro itxurako izaki nazkagarri batzuk iritsiko dira
inguruetara. Gizakien modura hitz egiten dute eta beste guztien
nazkarekin batera, Tag-Raz ogroa aspaldian ikusitako aberrazioetaz
oroituko da. Giltzaren kokalekua jakin nahi dute baino Durak ezpainak
itxi eta aizkorarekin hasiko da hitz egiten. Sarraskia erabatekoa izango
da eta zurrunbiloak Limoren gorpua utziko du guda zelaian.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina