Igarobidea, Loth Bailara (2550eko Neguko 24 eta 27.egunen artean)
Tag-Raz, Sigmarren argia ikusi duen ogro berritsua
Emma Malatesta, arrantzalea
Dwalin, lurrazpiko esploratzaile nanoa
Petra, hartz-zaldun arkularia
Giun, nano gerlari eta kale-xagua
Vincenzio haur borreroa
Borgad ogro marinel bihotz-gabea
Hanna Taedanna, belagilea
Sabino Dante, tilear ordainsari bilatzailea
Giun, nano gerlari eta kale-xagua
Vincenzio haur borreroa
Borgad ogro marinel bihotz-gabea
Hanna Taedanna, belagilea
Sabino Dante, tilear ordainsari bilatzailea
Leherketaren ke zutabeak kilometroetara ikusten ziren baina bere uhinak helmen handiago bat izan zuten. Lurjabe familia boteretsuak ziren eta baten erahilketak egoera politikoaren zutabeak dardarka utzi zituen. Konpainia Askea Igarobideko pertsona ospetsuenetan bihurtu ziren eta soilik Felixen bizkortasunarengatik lortu zuten bizirautea.
Mozorroturik, Sigmarren elizako kriptetan ezkutatu ziren, urduri, uste baitzuten denek beraiei bilatzen zeudela. Hala zen bai, baina ez dure abenturazaleak urkatzeko. Aberatsak, boteretsuak, otsoak dira; putreak. Lurjabeen odola usaintzean erraietatik gosea piztu zitzaien. Bata bestearen atzetik; Klaus Liebnitz Aguilerako Ordenaren ordezkaria, Lacrosse larrugileen gremioko burua, Redknapp gremio guztien ordezkaria, Treveris, Gezi Beltzen buruzagietako bat eta Alvar, Kazorov Anaien gauzatzailea. Denek taldearekin elkarrizketatu ziren.
"Partida kuriosoa izan zen, dadorik jaurti gabe ordu luzez hitz egiten egon ginena"
Denek lurjabeen ahuleziaz abantaila lortu nahi zuten. Ordu askoz eztabaidatu zuten, batzuk konserbadoreak ziren, bestea ordea, iraultza piztu nahi zuten. Azkenean, taldeak erabaki bat adostu zuen. Gezi Beltzen iraultza babestuko zuten, hauek morroi eta nekazarien askatasunarengatik lurjabeen aurka borrokatzen egon dira. Mendi eta basoetan ezkutaturik, Igarobidetarrentzat bide-lapurrak besterik ez dira. Hala ere, Konpainia Askeak karta bat gorde nahiko du, badazpada ere; Aguilerako Ordenaren laguntza iraultza kontrolpean gelditzea lortzen badute. Lurjabeak kanporatu bai, baina zergak ordainduz.
Alargun baten dolua
Berengar d'Oc-en heriotzak ez zuen tristezia handirik ekarri baina, gutxienez, alargunaren malkoak espero zituzten. Horregatik, Claudia Duarte beraiekin kontaktuak jartzean mendekua bilatzen aurkitzea espero zuten. Alarguna uste zutena baino materialistagoa da dirudienez eta soilik, bere ezkongaiaren eraztuna berreskuratzea eskatu zien.
Le Dauphine etxaldeko hondakinetan aurkitu zuten. Claudiari eman aurretik, Hannak aztertu egingo du eta ondorioztatuko du oso arrunta ez zela; modu batera edo bestera, bitxia, ilargiarekin lotura estua du.
Normaltasuna?
Hurrengo egunetan, kemena berreskuratuz, taldea kalera irtengo da mozorrorik gabe eta nahiz eta denek jakin zeintzuk diren ez da ezer gertatuko. Egindako guztia ez du ondoriorik izan? Normaltasuna bueltatu da dagoeneko?
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina