Pertsonaiak
Ateyus, elizgizon beltzaran eta santua
Daetrix, heinetik kanpoko espazioko emakume krudela
Bratislaba, bere buruaz beste egiteko joera duen ebazlea
Zarkov, tekno-apaiz metodiko eta isila.
Mandila, lapur gezurtero eta hiltzaile sutsua. Lehergailuetan oso trebea
Mandila, lapur gezurtero eta hiltzaile sutsua. Lehergailuetan oso trebea
Ordulariaren kontrako lasterketa
Taldea ashleenen kanpalekutik irtetzean milaka
erroiez osatutako laino batez inguratuak izango dira. Nahiz eta ihes
egiteko gai izan, kotxearen kontrola galduko dute bolante kolpe
batengatik. Ibilgailurik gabe, Kos’ke eta bere gizonen zaldiak
hartu eta Etsigarreruntz abiatuko dira ziztu bizian gau iritsi baino
lehen. Herrixka erabateko isiltasun arraro batean murgilduta dago
akolitoak azaltzerakoan, eta Katedrala goibeltasunezko aura batez
inguratua aurkituko dute.
Herrira sartzean hainbat gorpu ikusiko dituzte
Lamark larriki zauritua aurkitu aurretik. Katedralaren eskaileretatik,
hilzorian, erritualean zerbait gaizki atera zela, eta nola Skae burua
erabat galdu duela azalduko die. Azkeneko hitzak
esan ondoren konortea galduko du. Beraz, armeei segurua kendu ostean
eta Enperadorearen izena ezpainetan dutela Katedralaren barnera
sartuko dira.
Horrelako zerbait bakarrik falta zan |
Heresia
Areto nagusira iristean, Etsigarreko jendearekin
batera begi izularrituekin gelaren erdialdean ematen ari den ikuskizun
higuingarriaren lekuko bihurtuko dira. Bertan, Aristarchus ezagutezin
bat airean lebitatzen ari da, Tarot kartak bere
inguruan biraka ari direla. Lagunaren atzean Skae eteigabe bat aurkituko dute. Demonio ezaugarriek bere itxura erabat aldatu dute.
Bat batean bidaian eman diren gauza arraroetaz gogoratuz
Alartzeko Dantzaria ashleenen elezahar bat baino gehiago dela ohartu
dira. Parrastadekin Aristarchus erasotuko dute lehenbizi baino
dirudienez taroteko kartek osatzen duten biribilkia zeharkezina
da eta balak punpatuz Katedraleko pareten kontra ostatuko dira.
Skae, ikusita inorrek ez zuela ezer egiten leku
santu honetan bildu ziren pertsonak akatzen hasiko da eta pixkanaka gure
akolitoak bakarrik geldituko dira Katedraleko bankuetan. Kortaratuak
eta Skae-demonioarengatik larriki zaurituak, soilik
azken momentuko gogoetak salbatuko ditu gure inkisizioko heroiak.
Presiopean gogoratuko dituzte Raineren azken esaldiak eta sotil destatuz
Skaeren begietan desarratuko dizkiote hainbat tiro. Skae lurrera
eroriko da bere gorputzaren kolapsoa hasiz eta leherketa
sinestezin baten ondoren Aristarchus eta Skaeren gorpu suntsituak
aurkituko dituzte Katedral osoan zehar.
Txis-pum |
Sybellusera bueltatzean Aristarchusen tarot karta
bat gordeko dute Inkisizioak ikertu dezan. Denbora gutxian jakingo dute
karta, xenos (estralurtar) teknologiarekin manipulatua izan dela.
Hurrengo egunetan Tyburn Gravesek, gure akolitoen
nagusia, azalduko die biek uste zutela (Skae eta Aristarchus) Drusus
santua berbizten ari zirela Demonioa ordez.
Hemen amaitzen da Dark Heresy-ko lehenengo kontakizun arkua
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina