Gaur, ikusten duzuen bezala gure
Dark Heresyko eta Warhammerreko kanpaina alde batera utziko ditugu, aste
honetan jolastu dugun partida kontatzeko. Dark Heresyko “Estrella Tirana”-ren bilbe
berdinean kokatzen den partida bat izan da. Kasu honetan Deathwatcheko marinen
azalean jarri gara, Calixis Sektore berberan baino hilabete batzuk geroago
istorioaren kronologian. Sektore honetan, Inperioaren aurka altxa diren planeta
sezesionistek gerra planetario bat hasi dute, beraien askatasuna lortzeko. Planeta
multzo honi Severus Domeinua bezala ezagutzen da, Severus bait da planeta
horien gobernatzailea.
Gure marineak Inkisizioaren atal
berezi baten parte dira. Deathwatch bezala ezagutzen den eskuadra militar honek
misio arriskutsuetan bakarrik azaltzen dira, eta beraien kopurua oso txikia da
Sektore guztian (100 bat gizon edo). Gure gaurko heroiak hauek dira:
Deathwatchari buruzko informazio gehiago aurreko sarreretan aurkituko
duzue.
Maddock : Marine espazialen
Arrabio ataleko botikarioa.
Gunther: Ukabil Inperialeko
Tekno-Marinea.
Furius: Aingeru Odoltsuen
asaltuzko marinea.
Hemen ez dago inor
Gure hirukote berri honek beste
zazpi marinekin batera Inperio armada oso baten desagerpena aztertzera atera
da. Sektoreko eremu hau galaxia ezagutuaren mugan dago eta Severusen
altxamenduaz aparte xenox (estralurtar) presentzia nabaria izan da azkenaldi
honetan. Bertara iristean armadaren hondakinak aurkitu dituzte espazioan
flotatzen eta susmoak sorrarazi dira. Nola izan leike teknologia eta ondasun
urriko planeta multzo batek armada inperial bat suntsitzeko boterea biltzeko
gai izatea?
Eskuadrako sargentua urduritu
egiten da eta espazio ontziak kamuflaje moduan ipintzeko aginduko du. Baino
bapatean aurreko galdera erantzungo duen zerbit azalduko da. Espazio ilunetik
aterata milaka eldar ilunen ontziak agertuko dira. Posible da xenox hauek errebeldekin bat
egin izana? Berdin dio. Minutu bakan batzutan gure marineak detektatuak izan
dira eta inpaktu batzuk jo orduko gertuko planeta kolonizatu batean ezinbesteko
lurreratzea egingo dute.
Eldar ilunen bikote maitagarri bat |
Mavros eta arma-lagun galduak
Lurreratzean espazio ontzietan
zeuden kapsulak erabiliz Mavroseko lurrazalera iritsiko dira. Bidean bi lagun galdu dituzte. Zazpirak, sargentuaren gidapean lautada berdez eta larrez osatutako bide atseginak zeharkatuko dituzte Thabria izeneko herrixka txiki batekin topo egin arte. Bertan, nekazari eta plebeio izutuekin hitz egin ostean planetaren egoerari buruz jakinaren gainean jarriko dira.
Horrelako zerbait |
Batetik, badirudi armada inperialaren gurtzero handi bat lurralde hauetan lurreratzeko gai izan zela eldarren aurkako borroka eta gero. Gainera, ontziaren atzetik zijoan xenox krudel hauen fragata bakar bat ere lautada baketsu hauetara hurbildu zen.
Bestetik, badirudi planeta kolozinatu aurretik Kroot izeneko basapizti batzuk sorterri zutela Mavroseko lur hauek eta ordutik arazo eta liskarren iturburu amaigabea izan direla. Berri hauekin ez zuten itxaropen handirik beraien lagunak bizirik aurkitzeko baino entzutean erdiguneko mendikate batean kokatzen zen gotorleku galdu batean helmen handiko transmisore bat zegoela zortea tentatzea erabaki zuten. Baliteke irrati horrekin marine galduen seinalea topatzeko gai izatea edota gurtzeroarekin kontaktatzea.
Gatzgabetze Planta
Mendikatera iristeko, iparralderuntz dijoan karretera zahar bat jarraitzeko erabakia hartuko dute. Errepidea jarraituz erreka txiki bat gurutzatzen duen burdinezko zubi bat pasa eta denbora batean erabili ez den Gatzgabetze planta batera iritsiko dira. Arratsaldeko azken momentuak dira eta bertan atsedena hartzeko asmoarekin inguruak miatuko dituzte.
Zoritxarrez fabrika mutante eta errefuxiatu talde baten etxea da eta itxura denez ez dute eraikina uzteko asmorik. Hasiera baten, gure marineak, gure eliteko soldaduak erasotzeko zalantzan egon ziren. Azkenean Furius bere salto propultsoreak erabiltzeko irrikitan hesien gainean hegaldatu eta bortizki borrokan hasi zen. Bere atzetik, Maddockek bere plasma erriflearekin eta Gunther bere inplante mekanikoarekin joan dira. Mutanteak ez dute aukerarik izango eta Ukabil Inperialaren hitzetaz fidatuz armak lurrean utziko dituzte.
Beraien azkeneko okerra izango da. Gure hirukotea odol hotzez komunidade guztia fusilatuko du, emakume eta umeak barne. Gau hortatik aurrera Gunther eta Furius ez dira berdinak izango.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina