2016(e)ko uztailaren 5(a), asteartea

Errugabetasun Galdua (V)

*) Barneko Etsaiaren (Enemigo Interior) azkeneko sarrera :http://roleatzen.blogspot.com.es/2016/04/inocencia-perdida-iv.html

**) Hemendik aurrera Warhamer Fantasyko sarrerak euskaraz ere

Delezar, inoiz konzientzia ausiki egin ez dion itzalpeko aztia

Dieter, Verena gurtzen duen justiziazko zalduna

Floki, errunen arotza den Karak Azgarako nanoa

Akabo Guy

Bart gaueko bileraren ondoren gure abenturazaleak adostu zuten nola hurbilduko diren baroiaren gazteluraino; Kondearen mezulariez mozorratuak jauntxo traidorea Dax-era engainatua ekarriko zuten. Ideia honekin oheratu ziren eta hurrengo goizean, udazkeneko egun argitxu horretan neskameen oihuengatik jakin zuten Guy hilda zegoela. Dozenaka labankadekin sabelean, hesteak erdi aterata eta odolez blai aurkitu zuten konderri honetan zuten lagun bakarra.

Horrelako zerbait
Hala ere, planarekin jarraitu zuten, Basoreauxera iritsiz. Bidean, lurrak lantzen zituzten nekazari gutxi ikusteaz aparte, lantza bat heltzen ez zekiten guardia batzuekin topatu ziren eta gure heroiak honi guztiari susmo txarra hartu zioten. Gaztelutxoaren sarreran etxezainarekin hitz egin ostean baroia zalgurdi beltz batean sartzen da, bere emazteaz lagunduta. Dena errexegia zirudien eta Floki, nano fidegaitz bat izanik, begi kolpe bat eman zion aitoren seme-alaba hauei. Aurpegia txuritu zitzaion momentu batez, ohartzerakoan, baroiaren emaztea Dax-en ezagutu zuten lakuko damatxoa zela.

Segada

Gaua bidaitzen pasa ondoren, jarraileria Dax-era iritsi zen. Gazteluko plazan Godofredo, Anabelle eta Hugh itxoiten ari zieten. Baroia zalgurditik jaistean bere emaztea erraus kutxa batekin jarraitu zion. Bapatean Hughen ahotsa inguruak burrunbatzen ditu esanez hori ez dela Basoreauxeko baroia. "Baroiaren" emazteak hartzen du hitza ohiukatuz bere senarra gaztelu honetan hil zutela, pozoiaren bitartez, eta ondoren kutxa altxatzen du.

Dieter, Floki eta Delezar ez dakite nun sartu eta gertakizunak abailduak ikuskari bezala gelditzen dira. Minutu bakan batzutan baroi faltsua bertan akatuko dute eta baronesa ziega ilun batean sartuko dute. Gauean Godofredok traidorearen atxiloketa ospatuko du, jantokiko mahai guztiak janari eta edariz betez. Anabelle alai dago eta bere inguruan tximeleta batzuk agertuko dira. Badirudi dena amaitu dela, baino zer egin dute Dax-en gure protagonistak? Jauntxo zital baten morroiak izan, besterik ez? Erabat galduta zeuden, baino gaua luzea izango zen.

Lakuko Damatxoa, Gaueko Anderea

Afaltzen ari ziren bitartean zerbitzari batek erran zien baronesak beraiekin hitz egin nahi zuela eta hirukoteak ezer esan baino lehen herrimaulten sinbolo bat erakutsi zien, jakin zezaten beraien lagunak zirela. Gazteluko leotzeta jaitsi ziren ziztu bizian aitzaki baten bidez, festan denak mozkor-mozkor eginda egoteak asko lagundu zuen.

Zigor ziega hauetan Welf soldadu inperiala aurkitu zuten, Anabelleren ustezko bortxatzailea. Hilda zegoen hau ere bai, aurpegia puztuta eta kolore askotakoa zuen. Kartzelazaina busti ondoren Basoreuxeko anderearekin (edo lakuko damatxoarekin) elkartu ziren. Marianna Chevaux bezala aurkeztu zen eta mespretxuz hitz egin zien. Gauza onak entzunda zituen Bogenhaffeneko hirukoteaz baina badirudi oraingo honetan ezgai zirela ona edo txarra bereizteko. Mariannak aitortuko die gau horretan ihes egingo duela, eta tartean jarri ez gero Godofredo bezala bukatuko dutela. Hau jakinda adoretsu, hirukotea gaztelutik aterako dira, kanpoko plazan geldituz.

Ordu pare bat pasa ondoren gazteluko harresietan soinuak entzungo dituzte; eraso isil bat zirudien. Lehenengo guardiak alarma joko dute eta momentu batean plaza gudu-zelai batean bilakatuko da. Orduan, Delezarrek eraikinaren balkoiean zerbait hautemango du; Marianna. Anderea esku bat goratuko du eta horrekin batera inguruko basoetatik auhenezko oihartzun bat entzungo dute. 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina