2016(e)ko uztailaren 10(a), igandea

Mavros (II)


Aurreko partida: http://roleatzen.blogspot.com.es/2016/05/mavros-i.html

Deathwatch Squad

Prometeo, Ultramarinen ataleko marine taktikoa
Furius, Aingeru Odoltsuen ataleko asaltuzko marinea
Maddock, Arrabioen ataleko botikaria

Gunther, Ukabil Inperialen ataleko teknomarinea

Desagertutako Kamarada

Gatzgabetze planta garbitu ondoren, Thabriatik ateratako hiru marineak aurreko gauean hil zituzten mutanteak pilatu eta su emango diete. Azkeneko mutantea botatzean Arrabioak zerbaitetaz ohartuko da. Badirudi herese guztiak pultsera moduko bat dutela eskumuturretan eta gertutik begiratuta konturatuko dira Thabriako ospitaleko identifikatzailea dela. Honen inguruan pentsatzen ari zirela soroetatik hurbiltzen ari zen norbait igarri dute. Servo-armadura zikinduta, urrats geldia baino irmo, Deathwatch eskuadrako kide desagertu batekin topatu dira; Prometeo, besaburuko urdina harrotasunez eramaten duena. Agurtu eta denbora gutxian eguneratu egiten dute. Ultramarineak ez daki ezer eskuadratik desagertuta dagoen kide bakarraz. Berdin dio. Transmisorea aurkitu behar dute, ez desagertutako marinearengatik bakarrik, inguruan dauden soldadu leial guztiak batzeko baizik. Beraien agindupean eldar eta krootei aurre egiteko gai izango dira, gurtzero eroriko gizonak erreskatatzeko aukera dago oraindik.

Mendian Gora

Mavroseko mendikate zentrala
Transmisorea bailara ixten duen hegoaldeko mendietan kokatzen dela erran zieten Thabrian. Beraz, tresneria hartuz basora sartuko dira, lehenengo mendira igotzeko asmoz. Bidean kroot basoen ezaugarri batzuk aurkitu dituzte. Hasteko, goizaldean  igarobideruntz tolestu egiten diren zuhaitz batzuekin topatuko dira,  alde bateko eta besteko adastak elkartu arte, tunel antzeko bat osatuz. Ikaratuak tunela alde batera utziko dute eta baso erditik jarraituko dute. Beraien ibilaldian kroot hegaztiak ikusiko dituzte, eta usadio den bezala bertan akabatu ere. Honela, azkenik, mendiko tontorreta iritsiko dira.

Bailara osoko punturik altuenera iritsiko dira eta bertatik basoaren izugarrizko tamainaz ohartzeaz gain orain dela gutxi eman zen borroken aztarnak ikusiko dituzte. Presio berritu honekin txangoarekin segituko dute.

Forçako Bunkerrak

Mendia igo eta hautemango duten lehenengo gauza gizakien eskuez eraikitako bunker batzuk izango dira. Aldapa gora doazela transmisorea han egongo ote den pentsatuko dute, behintzat, krooten arrastoak aurkitu arte. Aldapa txikian dozenaka kroot daude, hilda, suzko armen zauriekin. Hala ere, bunkerraren atera birrinduta dago eta arma pisutsu batzuek marineei destatzean gure hiltzaile profesionalak urduri jarriko dira.

Atea zegoen lekutik kroot gerlari bat aterako da. Arma inperial bat du eskuan eta inguruko mendiak seinalatuz:

Y'Kator! Y'Kator!

Oihu egingo du. Marineak ez dute askoz gehiagorik behar. Adio esan eta etorri diren lekutik bueltatuko dira.

Si Señor

Mendiko Autobidea

Hurrengo bi egunak harri eta harkaitzen artean pasako dituzte, elderren krudeltasunaren adibideak ikusiz (gorputz larrutuak mendietatik zintzilik) eta marineak ezustean harrapatuko dituzten merkatari edo txatar-biltzaileekin (Guntherren gremio berberakoak) elkartuz. Prometeo, taldeko pragmatikoena seguruenik, eskuadraren frontean jarri nahi zituen, Enperadorea zerbitzatu dezaten baino besteak uko egin zioten proposamenari. Baliteke hurrengo egunean damutu izana.

Merkatariak atzean utzita, bidaiaren 4.egunean beste gizaki talde batekin elkartu ziren. Hauek Inperioko soldaduak ziren, baino, badirudi merkatariak ez bezala, Enperadorea gehiegi zerbitzatu zuten soldaduak zirela. Maddocken aginduei gor, soldaduak ez zuten basora bueltatu nahi eta noski, gure marineak ez zuten traidorerik gustoko. Furiusek, odolez zinkinduta dagoen ezpata-zerra atera eta festari hasiera eman zion.

Laserrak, plasma, bolterraren soinu bereizgarria eta granadak, granada askoren burrumba entzun zen.

Hautsa ezartean 8 soldadu hilik eta marine zauritu bat zegoen. Armak garbitu, kargadore berri bat ipini eta mendiko hurrengo izkinatik desagertu zen eskuadra.



Orain arteko ibilbidea




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina