Otsoaren Hilabetea, 27.eguna
Urteko lehenengo hilabetea amaitzear zegoen eta honen isla izango balitz bezala neguko egun hau grita eta goibela izan zen. Are gehiago Johann aurreko egunean jasandako zauriengatik eta sukar bortiz baten ondoren mundu krudel hau utzi egin zuenean.
Arratsalde parten gida galdu egin zen eta gauzak gehiago ez nahasteko muino hurbil batean geldtiu ziren. Han, gauerdian, Agilerako patruila batekin topo egin zuten. Bisbyko bidea azaldu ostean Igarobideko norabidea hartu zuten gaua pasa gabe.
Otsoaren Hilabetea, 28.eguna
Hurrengo goizean, Gezrutag inguruko harriak jaten ari zela, guarditik Thorinek kantu baten doinua entzun zuen. Bisby gertu zuten eta Felix ez zuen gurdia gelditzeko asmorik. Baino lurra muki itsaskor batez estalia zegoen eta lehenbizi gurpilak garbitu beharko zituen. Bitartean, Thorinek erabaki zuen soinua bide ertzean zegoen zulo batetik zetorrela eta talde osoa ezustean harrapatuz, Nor dabil? galdetu zuen.
Zuloa Troll bikote baten etxea zen eta zortez Gezrutagek lehenengoa akabatu zuen bigarrena agertu aurretik. Segituan ospa egin zuten handik.
Bisby, iparraldeko talasokrazia
Herrian sartzeko zerga ordaindu ondoren, Shrane ibaiaren bi aldetan kokatzen zen Bisby ezagutu zuten. Herri txikia zirudien, harrizko harresi zaharkitu eta hondatu batek babesten zuena. Errekako merkataritzarekin aberastutako lau familia agintzen zuten hemen, baino herriko azpiegitura nagusienetan, kaian eta ontziolan, kontrola beste esku batzuetan zegoen.
Alde batetik Kapitain Askeen itsasontziak eta eskifaiak zeuden. Eufemismo honen atzean pirata mordo bat ezkutatzen dira. Bestetik, hegoaldetik etorriako Merkatal-Konpainia dugu. Tileako gizon hauek erreka "babesteagatik" kobratzen zuten. Errealitatean, bi fakzio hauek lehen Bisbyk kontrolatzen zuen merkataritzarengatik lehiatzen daude.
Hala ere, gure heroiak, Dieterren aginduak jarraituz, bertako agintariak ezagutzera joan ziren. Bidetik, Trubertek herriko Mannaneko apaizaren bedeinkazioa lortu zuen, zubitik ibaira salto eginez. Agintarietatik bakarra ezagutu zuten, Eneas Voronov, burges lodikote bat. Aurkezterakoan abenturazaleak izen bat jarri zioten taldeari, behingoz. Konpainia Askea.
PD: Narratzaile xume honek taldearen ekintza eta izaerarekin zerikusi handiagoa duten beste adibide batzuk proposatu zituen, baino segituan baztertuak izan ziren.
Eneas Voronov |
Hurrengo geltokia: Warwick
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina