2017(e)ko apirilaren 21(a), ostirala

Loth Bailarako Kanpaina (XIII) Lokatza


  • Astaröth, basoko elfo harro eta isila, primerako arkularia
  • Nicolai Jelavic, Kisleveko gaiztagin bitarikoa
  • Thorin, Zhufbarretik etorritako familia nobleko nanoa
  • Trubert Mahler, Talabeclandeko umemoko kadetea
  • Carlos Pitico, Estaliako aitoren semea, handizalea eta esgrima maisua
  • Klen, Taldeko gida

  • Otsoaren Hilabetea, 29.eguna

    Bisbyk ez zuen askoz gehiago eskaintzen gure abenturazale ausarteei. Dekadentzian zegoen hiria, sasi burges batzuen aginpean zegoena eta gainera, merkatal konpainia eta pirata batzuen arteko liskarretan murgilduta. Gauzak horrela, Astaröthek inguruko hiri boteretsuena bisitatzeko proposamena egin ondoren (Dieterren plana jarraituz), Warwick-era iristeko modu merkeena bilatzen hasi ziren. 

    Piticok, bere arropa dotoreekin ez zuen arrakasta handirik izan, baino Nicolai, dekadentzia honekin hain irudikatuta egonik, bidaiatzeko modu batekin topo egin zuen. Bere eztarri alkoholizatuarekin nekazal bikote baten gudarostea bilakatzea lortu zuen. Honela, ruta azkarrena zehaztu eta martxan jarri ziren. Baino aukeratutako bide hura, antzinako baso bat zeharkatzen zuen eta ingurukoek sorginduta zegoela ohartarazten, baserritar kaiku horien aurpegietan barre egin zieten.Hala ere, basoko lehen zuhaitzen artean sartzean, Astaröthek ongizate sentsazio xamur batek besarkatu zuen eta aspaldiko partez etxean zegoela iruditu zitzaion elfoari.

    Baino, askotan gertatzen den bezala, gizakia izanen da natura baino askoz arriskutsuagoa eta basoko zahar horren hostopean Igarobidean egindako hainbat etsaieen hiltzaile batzuek segada bat egiten saiatuko dira. Gure taldea, ziztu bizian gurdiara igo eta emborren artean ihes egingo dute gaua iritsi arte. Orduan, ohartuko dira, basoak azkeneko opari bat gordetzen zuela beraientzat.

    Achaeako Hilerria
    Iraganean, hemen bizi zireneko hilerria aurrez aurre zuten. Bertan aspaldian zendutako elfoen hilobiak zeuden, eta haien artean, geroxo jakingo zuten bezala, elfoen artean elezaharretako gudari bat, Achaea izenekoa eta orain, basoari izena ematen diona. Baino hilerria ez zegoen hutsik eta bertan zaindari bezala gelditu ziren basoko ezpirituak, izaki arrotz hauen aurka oldartu ziren.

    Driada

     Hasiera batean, inoiz ikusi zuten emakume ederrenak ziruditen eta haien kantuekin taldekide guztiak geldiarazi zituzten. Ez zuten denbora asko itxoin haien benetako itxura ikusi ahal izateko. Astaröthek, driada bezala ezagutzen zituen izaki hauek eta bazekien beraien bortizkeriaz. Nekazariak eta Gida lurrean zeuden, hilak, driadak baretzen lortu zutenerako. Opalkuntza bat eskatzen zuten hala ere, eta Trubert ume mokoa bortxatu ondoren izakiek gordetzen zuten ezti-ura edan zuten. Gau hartan gertatutakoaz, norberak erabakiko du zer esan.

    Otsoaren Hilabetea, 30.eguna

    Esperientzia oniriko honen ostean, gurdia txikituta zutelarik, azkenean, Warwickera iritsi ziren. Han, ikusi zuten, nahiz eta negua izan, garia hazten ari zela eta harresien atzean aberastasuna, oparotasuna eta alaitasuna hautematen zan. Warwick hiri bizi-bizia zen, jendez betea eta Bisbyren kontrakoa zirudien erabat.

    Soldaduek Warwicken agintariarengana eraman zituzten, haien nahiak betez. Frederick Feuerbahuem, Warwickeko Printzipea ezagutu zuten. Gizon harro eta gerrazalea. Komandante boteretsua. Aurkeztu ostean Dieterren hitza zabaldu zuten eta honek, Errebalak jasandako erasoaz berri eman zien. Bazirudien piratek, Kazoroven laguntzarekin noski, hiria erasotu zutela. Gehiago jakin gabe, Frederick, Dieterren eskaintza onartu zuen. harentzat lurrak emateko prest baitzegoen. Beti ere, Lur Lehiatuen errege bakarra  bezala kontsideratuko balu. Elkarrizketan, printzearen aholkularia ikusi zuten. Haren belarrira hitzak xuxurlatzen zituena eta lehenengo momentutik susmo txarra hartu zioten egoera guztiari.

    Betebehar guztiak bukatu ondoren, Frederickek etxe bat eskaini zion taldeari eta arratsaldeaz disfrutatzeko gomendio luzatu zien. Carlos eta Nicolaik ostatu bateko beheko pisuan izugarrizko borrokak ikusi zituzten, dirua galdu baita ere. Thorin, haren ahaideak aurkitzen saiatu zen, arrakastarik gabe, Trubert, inguruko elizak bixitatu zituen eta Astaröth, gertu zegoen Ninive basoari buruz galdetu zuen. Elfoak zortea izan zuen, eta bertako senide bat aurkitu zuen. Honek, Kaoseko gerlari eta munstroen etengabeko erasoengatik bertan bizi ziren basoko elfoen egoera kaxkarrari buruz hitz egin zion. Gainera bere ahizpa galduaren ingurun informazio apur bat ere lortu zuen.

    Etsaiak Nonahi

    Egun lanpetuaren amaierarekin, Frederickek utzitako etxera abiatu ziren denak. Baino Lothen pasatako hilabete honek zerbait erakutsi diote gure heroiei eta tentuz etxea miatzen hasi ziren...ezkutuko ate bat aurkitu arte. Atea, behera zijoazten eskailera batzuk zituen eta hauek jarraituz ahots batzuk entzutea lortu zuten. Bertan ikusitakoa izua zabaldu zuen. Lehen ikusitako aholkularia zegoen, izugarri handia zen Zapu batekin hizketan!


    Zapua zan hitz egiten zuena - Andreas...Andreas sinesbera eta arduragabea izan da, ez erosi akats berdinetan - Entzun behar zutena entzunda, zer egin erabaki behar zuten. Ze erlazio mota zuten Andreas medikua (Oleg eta Pieterren heriotzaren erruduna), Zapu erraldoi batek eta Fredericken aholkularia? Bost axola pentsatu zuen Trubert (baliteke jasandako bortsazioaren ondoren bere arduradun izaera txikitu izana, zeinek daki). Hobe etsaien lehen bai lehen akabatzea. 

    Biak, gizakia eta izakia azti boteretsuak ziren baino aholkulariak ezin izan zuen ezer egin Nicolai, Thorin eta Piticoren ezpaten aurka. Zapua beste kontu bat zen. Izugarrizko indarra eta sendotasuna zuen eta natura zein kaoseko magian maisua zen. Bere araoak taldea ahuldu zuten, burua hondatuz, giharrak suntsituz eta arima ustelduz. Taldeak ez zuen itxaropenik ikusten eta etsaiaren azken erasoarekin, Piticoren gorputza amore eman zuen. Gorputz osoko kolapsoaren ondoren, lurrean etzanda zegoen, bere bizitzaren azken segunduak min amaigabe batean sufrituz. Baina, berriz ere, Sigmar, Verena edo Malal bera nahi izan balu bezala, Thorinen aizkorak Zapuaren burua zatitu zuen eta mirari bat izango balitz bezala, Pitico bizirik atera zen.




    iruzkinik ez:

    Argitaratu iruzkina