- Tag-Raz, Lurralde Lehiatuko ogro mertzenario harrigarrirki azkarra
- Snorri eta Grisban, Iparraldeko mendietatik etorritako nanoak
- Thorin, Zhufbarretik etorritako familia nobleko nanoa
- Astaröth, basoko elfo harro eta isila, primerako arkularia
- Trubert Mahler, Talabeclandeko umemoko kadetea
Pertsonai Esanguratsuak
- Francesco d´Antonelli, Hafordeko arkontea
- Vagyr Ilegorri, Neuendorfeko lehenengo zalduna
- Frederick Feuerbahuem, Warwickeko printzea
- Epailea, bidaien dagoen apaiz sigmarita
- Liburuzaina, Logiako kidea
- Margarita, Kapitain pirata
Hau ez da joko bat, hau, Konpainia Askea da
Aste luze bat pasa da Grisban eta Snorri nanoa Errebalean ezagutu zirela. Han, egoera tamalgarria zen. Igarobideko mendikatean zehar, Kazorov anaien morroiak, Dieterren zaldun motelak eta kemenik gabeko akolitoak gainditu zituzten. Gaiztaginak Errebaleko lehenengo etxeetara ekarri zuten gudaren mintzoa eta Donovanek erregu egin zien haien aizkorak bertan utzi zezateen. Baino Grimmiren semeak burugogorrak dira eta abenturaren gosea zuten. Bost axola gizakien erresumak haien artean suntsitzen badira. Tabernari zaharra, etsita, erantzuna eman zien;
Abenturetan eskuratutako ohore eta diru kopurua atzean utzitako hildakoen haina izanen da. Zuen helburua hau bada, talde bakarra dago zuentzat. Konpainia Askea.
Zurrumurruak jarraituz, beste mertzenario eta abenturazaleen arabera, Ninive basoa, Warwick printzerria eta Haford inguruan mugitzen ari ziren. Gorpuak jarraitzea besterik ez zuten. Lurralde Lehiatuetara iristean jakin zuten taldeko bi halflingak tunel ilun batean akatuak izan zirela.
Atzo, Hafordeko ateetan zeuden merkatari batek Konpainia Askeko Gezrutag ogroaren heriotzaz hitz egiten entzun zuten Biano taldeen inguruan zeuden istorioak edozein hilketa baino erakargarriagoak ziren. Urrea, antzinako sekretuak, buruzagi ospetsuen belarriak, dena eskura zuten.
Azkenik, Morreko hilerrian aurkitu zituztenean, bi nanoak aurkeztu egin ziren. Harrotasunez, armak eskaini zituzten. Konpainiaren parte izan nahi zuten. Hilobietan eseritako gizonen begirada huts eta tristeak izan zuten erantzuntzat. Gaueko odola garbitu gabe oraindik, Astaröth, Trubert, Tag-Raz eta Thorin hitz hotz batzuekin azkeneko abixua eman zieten:
Ez pentsa hau joku bat denik. Urrezko txanpon bakoitza izerdi eta malkoetan ordainduko duzue.
Erroiaren Hilabetea, 6.eguna
Hurrengo goizean, d´Antonelliren leialtasuna non kokatzen zen jakin barik, eta ikusita guardiak beraien atzetik zeudela, hiru nanoak (Snorri, Thorin eta Grisban), Tag-Raz ogroa, Astaröth elfoa eta Trubert gizakia? zabor errefuxa kanporatzeko erabiltzen duten pasarteetatik Haford atzean utzi eta Neuendorfera abiatuko dira. Sitioa hemendik gutxira izango da eta inoiz baino galduagoak daude.
Segurtasun pixkat lortzeko, eta jakitearren Aguilerako planak sitioaren inguruan Neuendorfen Vagyr zaldunarekin elkarrizketatuko dira. Vagyrrek esango die, Aguilerak Haford erasotuko duela sitioa bukatu ostean, irabazlea ahula dagoenean eta gainera, Merkataritza Konpainiaren laguntza izango dute erasoan, kolpe batez piratekin ere amaitzeko. Borroka bukatu orduko, d´Antonelli hil eta hiriaren kontrola lortzea espero dute.
Vagyr Ilegorri |
Orain bai ez zekitela zein babestu. Piratak lagunak ziren, baita Aguilera ere, eta taldearen barnean gertaerak bere erritmoa jarraitzeko hautuaren opzioa indarra hartzen ari zen, abenturazaleen esku hartzea ekidituz. Horregatik, liskar guztiak atzean uzteko, bixitatu gabe zegoen azkeneko herrira hurbiltzea erabaki zuten.
Durham
Zuen narratzaile honek zailtasunak izango ditu herri malapartatu honetan gertatuakoak azaltzeko. Komunitate xume honetako ostatuan geldituko dira gaua pasatzeko eta dena arrunta zirudien arren gauerdiaren ondoren gauza arraroak gertatzen hasiko dira.
Taldekide batzuk lo-ibiltari bezala aterako dira eraikinetik, herritarrek amu bezala erabiltzeko asmoa baitute. Besteak, lagunak babestuz herritarrekin talka egingo dute eta hauek jakinaraziko diete gau honetan norbait sakrifikatu behar dela, errekako izakia baretzeko. Eztabaida luzatzean errekak munstro ikaragarri bat kanporatuko du. Lau metroko giza itxurako ametsgaizto bat.
Herritarrak bertan utzi eta korrika ihes egingo dute, atzera begiratu gabe.
Esan beharra dago Durhameko ostatua erre genuela jendeak gaua bertan pasa dezan ekiditeko.
ErantzunEzabatuEgiya! ahaztua nekan, zuen piromania darrai!
Ezabatu"Komunitate xume honetako ostatuan geldituko dira gaua pasatzeko eta dena arrunta zirudien arren gauerdiaren ondoren gauza arraroak gertatzen hasiko dira"
ErantzunEzabatuManuel Bartual gure artean al dago?
Detalista bat behingoz!
Ezabatu