2018(e)ko urtarrilaren 27(a), larunbata

Loth Bailarako Kanpaina (XXV) - Geruzak

  • Trubert MahlerTalabeclandeko umemoko heraldo erdi-elfoa
  • Astaröthbasoko elfo harro eta isila, primerako arkularia eta guda-dantzaria
  • Elendir, Ulthuanetik etorritako Hoetheko iniziatua

Ruta



Gaztetasuna eta Zahartasuna
  Erroiaren Hilabetearen 23.eguna

Tordheimen gelditutako Konpainia Askeko kideak 24 ordu zituzten herritik alde egiteko. Baino nahikoak izan ziren printzerri honen barne gatazkak igartzeko. Bere ikerketa lanetan lagun berri bat egin zuten, mundu zaharrean aurkitzen zailak diren mota batekoak. Ulthuan irla misteriotsutik etorritako asur edo elfo garai bat. Elendir du izena eta Konpainia Askearen modura, Ogham harriei buruz gehiago jakin nahi du, honen atzean Loth bailarako bere anaien desagerpenaren ebazpena egotea espero baitu.

Beraien ikerketan, Gerusiak, beterano eta agurez osatutako asanblada, herriaren botere politiko erreala du eta Hieron, printzea, txotxongilo bat besterik ez da. Zaharrek bakea bermatzea dute helburu nagusitzat eta Ezkatadun Muinoko dormenioekin kolonizazio itun bat negoziatzen ari dira. Asanblada honetako kideak dormenioen gudak bizi izan zituzten eta ez dute berriz horrelakorik nahi. Baino gure abenturazaleak ikusi duten bezala, Tordheimen ez daude denak ados norabide politiko honekin.

Herriko soldadu gazteak, printzearen babesarekin, guda ireki baten alde daude, dormenioak betirako zapaltzeko eta bidean, gudak bakarrik eskaintzen duen ohorea eta ospea lortzeko. Gure lagunak, gizarte honen arrakalak ikusirik Gerusiarekin hitz egitera joango dira. Bertan, kantzilerra arazoari pisua kentzen saiatuko da.

Harri Pitzatuak
  Erroiaren Hilabetearen 23.eguna

Hala ere, Konpainia Askeak ikasi du ez dela aholkugarria alde bakaneko iritziekin lan egitea eta horrenbestez Tordheimen morroi bezala dauden dormenioengana jo dute. Haien ghettoan galdetuz putetxen bukatu dute Madam bezala ezagutzen den emakume dormeniar batekin hizketan. Haien dudak aurkeztuz lortu dute bertako dormenioak haien sekretu batzuk aitortzea. Badirudi Tordheimek sinatu nahi duen ituna ez duela herrian dauden dormenioen askatasuna errespetatzen eta horregatik ez dela ezer lortu oraingoz.

Trubert, Astaröth eta Elendirrek zerbait berria bururatuko zaie. Tordheimek ez du haien askatasuna bermatzen ez dutelako dormenio askeak herri barruan nahi. Beraz, beste aukera bat, orain morroi bezala dauden dormenioak Ezkatadun Muinoetara eramatea izan leike. Madamek muinoetan bizi diren dormenio tribuei ideia berri hau azaltzea proposatuko die gure abenturazaleei eta honela, txanpon berezi bat eman ostean, Tordheim eta Ezkatadun Muinoen artean dagoen batzar lekura abiatuko dira; Ate Dormeniarra (aspaldiko hondakin eta leku sakratua tribu hauentzat).

Zaindari Misteriotsua
    Erroiaren Hilabetearen 23.eguna

Hirukotea Ate Dormenioetarra iristean hutsa aurkituko dute. Aspaldiko eraikinen hondakinak belaze amaigabe batean ezkutatuak. Presarik gabe inguruak miatuko dituzte, dormenioen arrastorik balego, baino gaua iristean bilaketarekin amaitu eta kanpalekua altsako dute.

Orduan, lotarako prest daudenean, ezusteko itzela jasoko dute tamaina izugarriko otso bat, eta haren jabea, espiatzen aurkitzean. Mendirakoia lurralde hauetako dirudi eta otsoarekin batera eskualdea zaintzen du. Elendir eta Astaröthek mila galdera egingo dizkiote etorri berriari baino honek ez du txintik esango. Aholku bat besterik ez; dormenioak ezagutzekotan haien tribuetara joan beharko dira, Ezkatadun Muinoetan. Ohar batzuk emango dizkie lurralde horietako arriskuak ekiditeko eta etorri den bezala alde egingo du.



Mendi Txangoa
 Erroiaren Hilabetearen 24.eguna

Informazio guzti honekin gaua pasa ondoren dormenioengana jutea erabakiko dute. Motxilak prestatu eta muino arriskutsu horietara abiatuko dita. Bidean elfoek ereindako zuhaitz milenario bat, ardi basati batzuk eta Tancredo erregaren hitz batzuk zizelkatuak dituen mendi baten ondotik igaroko dira.

Mendia inguratzean odol arrasto batzuk aurkituko dituzte eta hauek jarraituz izaki ahuengarri eta usteldu batengana iritsiko dira. Sufritzen ari da eta eraldaketa baten erdian dagoen mutanteen antzera konzientzia apur bat gelditzen zaio laguntza eskatzeko. Trubertek, erruki, burua zartada batez moztuko dio.



Egiaren Geruzak
   Erroiaren Hilabetearen 24.eguna

Arratsaldeko azken argi izpiekin lortuko dute dormenioengana iristea. Han, gerlari hauen bizitza eta ohiturak ezagutuko dituzte, beriaen errespetua nanoekiko eta dragoiaren gurtza, erlijio bat izango balitz bezala.

Gure taldea, pentsatutako plana azalduko diote tribuko buruzagiari baino gizonak, ezezkoa emango die, egiaren beste geruza bat azalduz; Tordheimen bake asmoak faltsuak dira. Gerusiaren interes bakarra, Harri Pitzatuek bahitutako semeak berreskuratzea da. Dormenioek noble familien semeak harrapatu zituzten Tordheimekin gudua ekiditeko asmoz, eta oraingoz, herri honen patua atzeratzea lortu dute

Baino hau ez da dena. Aspaldiko dormenioen belagilea, Virutka, bere hegoaldeko bidaietatik bueltatu da, aldatuta. Muinoetako kobazuloetan sartu zen eta bere laguntzarengatik baitutako nobleak eskatu zituen. Horren truke, Tordheim garaituko zuela esan zuen. Harrezkero, kobazulo horretatik munstro ilun eta nazkarriak besterik ez dira atera.

Golnarath
     Erroiaren Hilabetearen 24.eguna

Erabat galduta eta etsita, hirukotea bi herri hauen etorkizuna beraien eskuetan uztea erabaki zuten, Ezkatadun Muinoetan gaua pasa eta hortikan alde egiteko asmoz. Baino buruzagiak azkeneko gauza bat erakutsi nahi zien. Berarentzat, agintzen zuen herriaren salbazioa izango zena.

Dormenioen kondairak diote, Muinoak antzinako dragoi baten bizkarrezurra dela eta dragoi hau berriz jaikitzean dormenioen etsaiak kixkaliko dituela. Trubert, Elendir eta Astaröthek begiak ezin itxi gelditu ziren lotan eta zaurituta dagoen Golnarath, dragoi erraldoia, ikustean.




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina