2018(e)ko otsailaren 4(a), igandea

Loth Bailarako Kanpaina (XXVI) - Jainko Hilak

  • Trubert MahlerTalabeclandeko umemoko heraldo erdi-elfoa
  • Astaröthbasoko elfo harro eta isila, primerako arkularia eta guda-dantzaria
  • Elendir, Ulthuanetik etorritako Hoetheko iniziatua
  • SnorriIparraldeko mendietatik etorritako nano diletantea.
  • Thorin, Zhufbarretik etorritako familia nobleko nano ausarta.
"Mira, los dioses mueren cuando la gente los olvida. Las personas también"

American Gods - Neil Gaiman


Bidearen Arriskuak
  Erroiaren Hilabetearen 25.eguna

Namaran, dormenioen herrixkatik izugarrizko hotz batekin jaiki ziren. Dragoi baten existentzia digestioan zutela, buruzagia hurbildu zitzaien gosariarekin. Bihotz oneko jendearen aurrean zegoela uste zuen eta horrenbestez, bailaran aurkitu dezaketen beste lagun batzuei buruz hitz egin zien.

Bere herria bezala, jainko zaharrak gurtzen zituzten eta nahiz eta etorri berriak izan, herri baketsua dira. Eskerrak eman eta bostak komunitate horren bila aterako dira; Azken finean, Dieterrek aliatu asko beharko ditu eta ez du kalterik egingo informazio gehiago lortzea.

Baino Lurralde Lehiatuak leku arriskutsuak dira eta mutante eta azal-berdeen erasoak jasango dituzte bidetik (bi nanoak eta elfo garaia larri bukatuko dute) artzain batzuekin topo egin aurretik.


Brigadurreko Mendirakoiak
  Erroiaren Hilabetearen 26.eguna

Mesfidati, artzain hauek Brigadurrera eramango dituzte (komunitate berri honen gotorlekuetako bat) eta han, orain dela bie gun ezagututako mendirakoia berriz ikusiko dute. Kenneth du izena eta pertsona hauek guztiak nortzuk diren azalduko die. Mundu Zaharreko leku guztietatik iritsi diren errefuxiatu eta iheslariz osatutako komunitatea da eta batzen dituen ezaugarri bakarra bere fedea da.

Aspaldian desagertzeko zorian dagoen Fede Zaharra hain zuzen ere. Natura eta haren irudikapenak gurtzen dituena. Druidak dira gizarte honen agintari eta jakintsuak. Pakezaleak dira baina defentsarako Kenneth bezalako esploratzaileak dituzte.

Honetaz gain, Kennethek Vindoboraz hitz egingo die. Vindobora, beraien hiriburu edo herri handiena da eta taldeak duen ezagutza (Ogham sareaz, Meteoriotoaz eta Mandatari Ilunetaz hitz egin zuten) druidekin elkartrukatzeko hoberena harea jutea dela erabakiko dute.

Brigadur

Druidak eta Jainkoak
  Erroiaren Hilabetearen 26.eguna

Vindobora herri lasai bat dirudi. Biztanle gehienak inguruko basoak hustiatuz edo soroetan lan egiten dute. Artisautza nano komunitate txiki baten eskuetan gelditu da eta kale zabalak zaintzen dituzten lorategi eta parke ugari daude. Lasaitasuna arnastu daiteke. Lehenengo paseo honetan jakingo dute hementxe, Niniveko elfoen enbaxadore bat aurkitzen dela eta (gogotsu) beregana joko dute druidak ezagutu baino lehen.

Turandar
Baino Turandar ez da espero zuten diplomatikoa izango. Egun osoa mozkortzen igarotzen du eta aspaldi utzi zuen bere lana boteila baten ipurdian. Desengainatuak druidekin hitz egingo dute. Haiek azalduko diete Fede Zaharrean sinisten duten pertsonak batu egin dituztela, elfoekin kontaktua mantentzen saiatu dira eta ahal duten moduan Ogham harriak babesten ari dira, garrantzi handiko harriak direla suposatzen baitute. 

Bestalde, beraien jainkoen izaera esplikatzen saiatuko dira. Fede Zaharrean naturaren izakiak gurtzen saiatzen dira, aspaldian botere handikoak ziren baino erlijioa hau ahaztean, aldi berean beraien boterea ere galduz joan zen. Jainko hauek babesten zituzten izakien irudikapen edo paradigma batzuk dira eta horrela, ulertuko dute, Warwicken hil zuten zapu erraldoia aspaldiko jainko bat zela. Bailaran honelako jainko ugari zeuden baino askok desagertu egin dira edo usteltzen joan dira botere apur bat mantentzeko. Adibide gisa, Vindobora bertan daukate.

Herria, jainko zahar baten kabian ingurun eraiki da. Sàdko, Arranoen jainkoa eta jakingo duten bezala, Tancredoren lagun mina. Sàdko botere guztia galdu du, aspaldi, bere totem-a galdu baitzuen (totem-ak behar beharrezkoak dira jainko hauen gorputz lurtarra mantentzeko)  eta orain itzal bat besterik ez da. 

................................................................


Bailara geroz eta konplexuagoa dirudi, Jainko Zaharrak, Izaki higuingarriak, Orkoak, Errefuxiatu hordak, Meteorito zital bat eta dragoiak...zer izango da hurrengoa?


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina