2018(e)ko otsailaren 26(a), astelehena

Loth Bailarako Kanpaina (XXVIII) - Bihurrera

  • Trubert MahlerTalabeclandeko umemoko heraldo erdi-elfoa
  • Astaröthbasoko elfo harro eta isila, primerako arkularia eta guda-dantzaria
  • Elendir, Ulthuanetik etorritako Hoetheko iniziatua
  • SnorriIparraldeko mendietatik etorritako nano diletantea.
  • Velasco, Vindoborako druida ikaslea (PeJ)

"Inork ez du hemen egon nahi 
eta inork ez duu hemendik joan nahi"

                                   Cormac McCarthy - The Road



Velascoren Egunerokoa
     Erroiaren Hilabetearen 27 eta 28. egunak

Gogoan ditut oraindik bide honetan isuritako malko eta odolak. Orain dela hiru negu zeharkatu nuen bailara honetako Igarobidea eta badirudi hiru bizitza oso izan direla. Gogoan ditut bat, Aguilerako harresi helezinak, anai txikiaren eskua eta mila arimen berotasuna. Urruti gelditzen dira egun horiek, fedea izan gabe zerua izartsuan erantzunak bilatzen nituenetakoak.

Orain desberdina izango da, helburu batekin bueltatzen bainaiz bide hauetara, eldarren erreinua eta beraien betiereko basora heltzea alegia. Bailarak beraien ezagutza ahaztua behar du eta antzinako arrazen indarra gutxitua badago, guk geuk hartu beharko dugu lekukoa.

Mertzenario talde batek babestuko nau bidai osoan zehar. Konpainia Askea bezala ezagutzen da, baino niretzat hori baino zerbait gehiago dira. Itxaropena ekarri dute eta ezintasuna jaun eta jabe zenean, aukera bat eman digute, "Estël-Nand" izenburutzat du, eldarren antzinako kanta goibel batek. Horrela izango dira ezagutuak; "Bailarako Itxaropena"

    Erroiaren Hilabetearen 29.eguna

Gosari beroa giro hotzean, Atzo gauean, taldeak indarrak berreskuratzen ari zela, ostatuko bezero bat erailia izan da. Berarekin zegoen laguna desagertu egin da eta nire zaindariak urduri daude. Egun luzea dugu aurretik, hobe dugu lehenbailehen gertaera hau atzean uztea.

   Erroiaren Hilabetearen 30.eguna

Azkenik, iritsi gara. Basoa bizirik dirudi eta nire urrats bakoitzarekin bizitza aztoratu egiten da inguruan. Eldarrak izaki izugarriak dira, ez dirudite mundu honetakoak...baino adia galdu det, barkatu! 

Bostok Al-Dîrwaken elkartu gara egunaren lehenengo izpiekin eta Vindoboran hainbeste entzun ditudan harri zaindari batzuei buruz hizketan aritu dira. "Ogham" edo Babes-harriak. Badirudi eldarrek laguntza behar dutela hauei energia emateko eta gelatik kanporatua izan aurretik izen ezagun bat aditzeko gai izan naiz; Dieter...

            Zirriborratua


Gau erdian entzun ditut berriak..nire taldekideak erasotu dituzte Niniveko basotik irtetzean. Munstro beldurgarri batzuei buruz ari dira orain. Ametsgaiztoko etsaiak, isilak, zitalak.
Salbu egongo dira. Bailarako itxaropena dira


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina