2018(e)ko ekainaren 4(a), astelehena

Loth Bailarako Kanpaina (XXXII) Ordu Ilunena

  • Trubert MahlerTalabeclandeko umemoko heraldo erdi-elfoa
  • Elendir, Ulthuanetik etorritako Hoetheko iniziatua
  • SnorriIparraldeko mendietatik etorritako nano diletantea.
  • Thorin, Zhufbarretik etorritako familia nobleko nano ausarta
  • NicolaiKisleveko gaiztagin bitarikoa
  • Ygrit, Erreka-guardia gixa dabilen neskatxa ilegorri bretoniarra.

Mertzenario baten azken pentsamenduak
               Hartzaren hilabetearen 5 eta 6.egunak

Lucas Sommë nauzue, orain dela 20 bat urte jaio nintzen Pfeildorfen eta hemendik gutxira hilda egongo naiz.

Arrabalera iristean, nire destakamenduko arma-kideak azkeneko hilabetetan ospe handia lortu duten mertzenario konpainia batetaz hitz egiten zuten etengabe. Nekazari eta meatzariak talde honetako arrandi eta ponperia azpimarratzen zuten landa zelaien barrena genbiltzala. Hasieran ohikoa zen hiriko kaleetatik ikustea, baino, Dieterren esaneta harresiak zeharkatu eta orain dela gutxirarte inorrek ez zekien bizirik jarraitzen zuten. Orain, gure artean emozio edo ezinegon sentsazio bat zabaldu da abenturazale hauek ezagutzeko aukera ikusi dugunean.
Dirua, boterea eta beldura eragitea, hori da denok nahi deguna, edozein mertzenariok nahi duena. Jakitean, Snorri Kartografoak mertzenario bila zebilela, ez genuen bi aldiz pentsatu. Gurekin batera veste sei talde bildu ziren. Denera, 50 gizon. Snorrirekin batera, Donovanen mahai inguruan Nicolai eta Trubert zeuden. Denok bagenekigun bi tipo hauek Konpainia Askeko bi fundatzaile zirela, enkargu garrantzitsua zenaren seinale argia. Bere ondoan Thorin nanoa, borrokalari nekaezina eta gerlari aparta. Taldea osatuz, bi ezazagun zeuden, Ygrit izeneko neska ilegorri bat eta izugarrizko armadura zuen urrutiko elfo bat.
Nire buruan, eta zihur eta beste askoren buruetan pentsamendu berdina aurkitzen zela, egunen baten tipo hauen konpainian egotearen ametsa zegoen. Dieterren konfidantza, bailara zikin hontako diru eta atso guztiak gure besapean edukitzea...Lantxo hau ondo egin beharra zegoen.

Gz'hull, dorreko orko beltza ezaguna zen herritarren artean. Orain dela hilabete batzuk herri oso bat suntsitu zuen eta nahiz eta talde txikia izan berea, diziplinatuak eta bortitzak ziren. Bere gotorlekua erasotzea, arriskutsua zirudien. Baina Konpainiarekiko fede itsua genuen. Laister jakingo genuen zergatik den hain zaila Konpainia Askeko batenbat ezagutu duen norbaitekin topatzea.
 Errebaletik hegoalderuntz abiatu ginen, armada txiki baten antzera, zutabe ezberdinetan. Gure buruzagiak aurrean zijoaztin eta nire lagunekin batera ahalik eta hurbilen jartzea saiatu ginen. Leku esanguratsua gure lanaren ezaugarri edo berezitasunetaz jabetzeko. Horren ordez, aurreko egunetan izan zituzten arazoetaz ohartu ginen, Bazirudien mendian ezkutatzen ziren gaiztagin talde batek ihesarazi zituztela, Konpainia Askea, ihesean? Ez zetorren bat orain arte entzundako istoriekin. Nekatuta ziruditen, garapen errez baten bila zeuden, eta noski, borrokaren pisu handiena guk eramango genula adostu zuten.

Urduri ginen orko beltzen harresi erdi-eraitsia ikustean. Gz'hullen bandera beltzaren hiru aizkora mehatxatzaileak talka odoltsu baten seinale iruditu zitzaigun. Harresiaren bestaldean nanoek aspaldian eraiki zuten harrizko dorrea zegoen. Defentsak inguratzen, muino eta mendi malkartsuak. Lehenengo gainbegiratuan hutsa zirudin gotorleku, baino hurbildu bitartean, azal-berdeen aurpegi nazkagarriak agertzen hasi ziren. Albo bakoitzean dozena erdia eta harresien gainean veste hainbeste, denak baleztak presto zutelarik. Harresiaren bestaldean, atean, zain, hogei formazio militarrean. Orko beltzak ez dira masa desantolatu bat eta benetan kikildu gintuzten bere lasaitasun itxurarekin. Ni beste 10 bat gizonekin eskumaldera eraman ninduten eta lagunei bizkarra eman aurretik ikusi nuen nola Konpainiako kide gehienak atzean gelditzen ziren.




Harresia eta ate nagusia inguratzen zuten alboetako muino eta aldapetan hasi zen borroka, Orko beltzak baleztak tenkatu eta tirokatzen hasi ziren. Ezpatak eta ezkutuak bakarrik genezkan eta buruz buruko borrokara iristerako asko magaletako arroketan botata, hilik aurkitzen ziren. Aurrealdean ordea, baretasuna zen nagusi. Mertzenario talde handiena bertan zegoen, eta Konpainia Askeko kide bakarra aurkitzen zen beraiekin, Elendir Hoetheko ezpatalaria. Bere gidapean ateraino hurbilduko dira, eta orkoek prestatutako atariko tranpa aurkitu ondoren, Jelaviceri keinu bat egin eta gaiztaginak duen arku elfikoak egin beharreko lana primeran egingo du. Tranpa desaktibatuarekin mertzenarioak aurrera egingo dute eta orduan orko beltzek kargatu egingo dute harriz estalitako atari kongestionatu batetik barrena.

Nire armakideak dantza odoltsu batean murgilduta zeudela, orko beltz baten balezta aurkitu eta muinoko tarte batean estaltzea lortu nuen. Handik, etsaien sua itzultzen saiatu nintzen. Borroka mantxoa zen, astuna eta hilkorra. Gure parean genekan hondatutako dorre batean aurkitzen zen orko bat matrazuarekin zeharkatu nuen, eta orduan konturatu nitzen hasierako dozenatik ni nitzala bakarra zutik jarraitzen zuena. Nire aurrean, gorpuak eta besterik ez.

Aurrekaldeko karga izugarria izan zen eta gizonak ahal zuten moduan eutsi zioten. Mertzenarioen linea dardarkor zegoela ikusirik, Thorin, Snorri eta Ygrit laguntzera joan ziren. Nicolai arkuarekin jarraitzen zuen eta Trubert nahiz eta gerturatu, ez zen borrokan sartu. Orduan, barruko dorretxetik Gz'hull ikagaragarria azaldu zen, Lamethek nahi zuen bi eskuko ezpata astintzen zuelarik. Elendir bere partez, harresia eskalatu eta almenetan zeuden orkoen aurka borrokan hasi zen. Banan bana etsaiak akabatuz, azkenekoak ihes egin arte.

Gz'hull

Azkenean! Pentsatu nuen nire barruetarako. Konpainia Askeko heroiak agertuz joan ziren eta Elendirren gestak itxaropena eman zion. Gz'hull bere soldaduekin elkartu zen eta mertzenarioak pareka erortzen hasi ziren. Momentu horretan ikusi zuen bere bizitzako ekintza izugarriena. Elfoa harresiko ertzean gelditu zen eta zortzi metroko salto batekin bi eskuko ezpata Gz'hullen sorbaldan iltzatu zuen. Hau ikustean, nengoen lekua eta egoeraz ahaztu nitzen segundu bakar batez eta estalkiaren babesa galdu nuen dena hobeto ikusteko. Nire etsaiak ez zuen gehiago behar eta konturatu orduko inpaktua nabaritu nuen. Jaurtigaia eskubiko birikan nuen. Eztulka hasi naiz. Odola ito egingo nau. Lurrera erortzen naiz, indarrik gabe.



Haserre, Gz'hullek esku bakar batekin hasten da borrokatzen. Elendirrek bere bizkortasunetaz fiatzen da buruz burukoa irabazteko. Baino orkoa handia izateaz aparte, azkarra da, eta oihu lehor batekin bizirik jarraitzen dugun guztiok ikusten dugu nola eskerga berde hura elfoa zeharkatu eta lurretik altxatzen duen, ondoren lurrera botatzeko baliorik gabeko zama baliz bezala. Mertzenarioak hilda edo larriki zaurituak daude eta bapatean, Konpainia Askea bakarrik aurkitzen da, orkoz inguratuta. Trubert da ihes egiten lehena. Ez zaio berriz ikusiko. Bere atzetik, Thorin nano noblea joango da. Herri zaharraren harrotasuna diote...

Nire arnasa geroz eta neketsugoa da. Begiak irekita edukitzea geroz eta zailagoa. Beheran, Nicolaik arku elfikoa hautsiko du orkoen erasoak gelditzeko saiakeran, baino Gz'hull gehiegizkoa da eta heroiarekin jolasean lehenengo belarri bat eta ondoren bestea moztuko dizkio, azkenik saihetsen artean heriotza eman arte. Momentu berean, Ygrit, orkoez inguratuta lantza erabiliko du distantzia mantentzeko. Ile-gorriak bere borondate guztiarekin defenditzen da, baino bakarrik, deskuidu batean bizkarra emango dio orko beltz bati eta hori nahikoa izango da kolpe batez lurrean aurkitzeko. Orkoek ez dute gupidarik izango.

Snorri bakarrik aurkitzen da eta zin egin dut bere amaiera ikusiko dudala mundu anker hau utzi baino lehen. Nanoa lasai dirudi. Hiltzea erabaki du orain dela minutu batzuk, bere lagunak ihes egin dutenean eta erabaki honek bakea eman dio. Orkoren bat berarekin batera eramateko prestatzen ari da sorpresaz, Thorin bueltatzen denean. Badirudi, azken finean, aitoren semeen odola duela zainetatik. Gz'hull desafiatuko du binakako borroka batean eta orkoa, harroputz, onartu egingo du. Thorin gerlari paregabea da, Konpainia Askeko pisu astunetakoa eta Gz'hull azkar ohartuko da nanoa gutxietsi duela. Kolpe zehatz eta bortitz batzuekin erraldoi azal-berdea larriki zaurituko du, herrenka eta esku bakarrekin orkoak urduritzen hasiko dira. Baino nanoak ere eraso larri batzuk jasan ditu eta biak paretsu daude. Gz'hullek orduan, ezkututa zuen edabe magikoa hartu eta zauri lazgarri horiek itxi egingo dira. Thorinek badaki bereak egin dula. Snorri bere arbasoekin elkartzeko irrikitan dago. Nire begiak ezin dute gehiago, modu batean, harro nago bi gerlari hauei laguntasuna eman izana. 


Hartzaren Hilabeteko 6.egunean Ygrit, Elendir, Snorri, Thorin eta Nicolai (Konpainia Askeko fundatzailetako bat) heriotza aurkitu zuten Gz'hullen gotorlekuan.


















iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina