2018(e)ko abuztuaren 30(a), osteguna

Loth Bailarako Kanpaina (XXXIII) Pultsua

John Suttonen gogoetak, hartzaren hilabete hasiera (2545)


Konpainia Askearen finantza arriskua

Idatzi eta zenbatzeko gai diren gutxi aurkitu daitezke Aguileran. Are gutxiago hemen gelditzen direnak. Zeinek aldatuko luke Hiru Perletako banku bateko lana txerritegi honengatik?

Gixajo honek egin du, noski. Nire ama santuak beti esan zuen emakume zintzo bakarrak bera eta gure amona zirela eta kasurik ez egiteko beste edozein sugeri. Gertrude ez du hegoalderago joan nahi, nahikoa ibili dela dio. Nire semeen amari zer esan? Bueno ba hementxe nauzue, Aguilerako banku txiki honetan arrisku sailean lan egiten.

Azkenaldian gure mailegu eta gordailu gehienak bezero handi batek eskatu ditu. Konpainia Aske doilorra nola ez! Egia esan beraien heriotza tasak urre kopuru dezentea gure eskuetan bukatzea ahalbideratu du. Azkeneko egunetan adibidez, bost edo erori dira eta gure kontuak saneatzea lortu dugu. Gauza da, Geneude, gure nagusiak, ez duela oso argi ikusten taldetxo honen kreditu etorkizuna eta nire kontu gelditu da hauek aztertzea. Ea zerbait ikasteko gai zeraten.

Likidezia badute, hortaz ziur gaude. Bi egunetan 100 gizon kontratatzeko gai izan dira eta azkenik beraien kideak mendekatzea lortu dute. Gz'ulh orko beltzarekin amaitu dute eta ziur nago altxorren bat ekarri dutela etsaiaren esku hotzetatik eskuratua. 

Baino etorkizunera begira, gaur egun hemen jaun eta jabe den Dieterren laguntasuna eta onespena galdu dute. Denok izan ginen testigu. Arrabalaren plaza nagusian ogro itxusia eta bere laguntxo bat zigorraz jo zituzten behin eta berriz. Lapurreta leporatu zieten eta zigortuen aurpegiak ikusita hilketaz zigortuko zaie hurrengoan.

Dieter eta bere zaldunen babesarik gabe..ez dakit zer pentsatu. Egia da beraien apaiz burusoil hura (askok burutik jota dagoela diote. Ikusi dutenak ikusita, ez dakit norbait sano gelditzen den) sigmarren omenean eliza bat eraiki dutela eta hori hemen eta Cathayen dirua esan nahi du. Diru piloa. Kristonaren dirutza.Kostuen inguruan galdetu beharko det. Ah! nire Gertrude maiteak afarirako deitzen nau eztiki eta leunki. Borrajak berriz ere.

................................................................................................................................................................................


John Suttonen gogoetak, hartzaren hilabetearen hasiera (2545)


Konpainia Askearen finantza arriskua

Nulneko unibertsitatean, Matthias Dumonovich irakaslearen ekonomia teoriaren klasetan zehazki, bi agente ekonomiko bereizten zituen. Aberastasun ekoizleak eta aberastasun ustiatzaileak. Matthias gaixua suan amaitu zuen, aitoren seme guztiak bigarren sailkapen honetan sartzean. Ez naiz ni izango irakasle herexe honen bidea jarraituko duena, baina egia da, aztergai dudan taldea ustiatzailearen ezaugarri guztiak betetzen dituela. Lapurreta, hilketa, eroskeria, estortsioa...dena erabili dute gure etxea elkortzeko.

Ez dure Dieter salbatzailea bezala. Atzo bertan goblin armada oso batek erasotu zuen Errebala, eta zeinek kargatu zuen lehenbizi beste mertzenario talde hau atzean gelditzen zen bitartean? Ez dakit zer egingo genukeen Aguilerako zaldunak gabe. Nekazari eta ezjakinak berandu iristea egozten diote, azken momenturarte itxoin izana. Zer jakingo dute beraiek.

Banku xume honek ezin du Errebaleko salbatzailearen laguntasuna galdu. Bere etsaiak gure etsaiak izango dira. Laguntzarik ez Konpainia Askeko alprojentzat. Dirua lor dezatela orain arte egin duten bezala eta sigmarren laguntzarekin urkatuak bukatuko dute danak.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina