2019(e)ko otsailaren 10(a), igandea

Loth Bailarako Kanpaina (XXXV) Itzal Luzeak



Igarobidea, Loth Bailara (2550eko Negua)


Gaskoien artean ezaguna den Justo Mokoroak zioen bezala, ziega horri zain zaharraren usainak jario. Orain dela hamarkada bat Hartzaren Ostatuko mahai inguruan elkartutako abenturazaleetatik soilik Astaröth gelditzen zen. Konpainia Askea amaituta zegoen, hilda, eta era berean berpiztua.

Errebala hiri zibilizatu batean bilakatu da. Aguilera osotausnean hazi eta indartu da kontzeju baten aginpean. Dieterren heriotzarekin zaldunak monastegian isolatu ziren eta beriaen ordez komunitatearen gizon eta emakume boteretsu eta eraginkorrenak erabakitzen dute hiriaren patua. Baina gauza batzuk aldaezinak dira eta gizakiaren krudeltasuna eta berekoikeria dena estaltzen du.

Goiz ohartu da gure abenturazale talde berria. Hasteko, norbaitek hustu dizkie kartzelara sartzean konfiskatutako trepetxu eta tresna oro. Mehatxuak ez dute ezertarako balio eta hasieratan bezala txanpon bakar bat gabe buruz buru ekin behar izan diote Aguilera eta Igarobideari.

Orain arte nire kronika jarraitu duzuenok, aspalditik jakingo duzue desesperazioa ez dela bidelagun aproposena eta iraganeko ankerkeriak laister bueltatu dira. Lan gupidagarrienak onartu eta aberatsen limosnaren truke kale malapartatu hauetan bizirauten saiatzen ari diren txiro eta baztertuak jipoitzea izango da heroi berri hauen ogibidea. Eskuak zikinduz, kontzientzia galduz. Badirudi gauza batzuk ez direla inoiz aldatuko.



Argilao sei hatz

Profetaren Argia

Baino iluntasun honen barnean murgilduta, gure protagonistak argi dizdiratsu bat aurkitu dute. Konpainiako kidea izandako Felix, Suzko Profeta eta Sigmarren Mailua. Bera izan da laguntza eskaini dien bakarra. Ustelduraz beterik aurkitu duten arima bakarra. Baino Felixen bidea malkartsua da, etsai ugari baititu. Bere argia hiriak ezkutatzen dituen zituen itzalak azaldu dizkie eta perspektiba berri batez aurre egin ahalko dute.

Felix, Suzko Profeta

Dantzariaren Agurra

Zoritxarrez, perspektiba berri honek arrastaka ekartzen dituen biolentzia eta oztopoak ez dute bat egiten taldekide guztien helburuekin. Astaröth Igarobideko mendikateak zeharkatu zituen Inperioko basoetan azkeneko aldiz ikusi zuen arrebaren bila. Hamar urte pasa dira eta oraindoz malkoak eta heriotza bakarrik aurkitu ditu. Badaki zer datorren orain eta ziur dago bere adiskideek dantzari honen beso indartsuak beharko dituztela. Oraingo honetan beraien kabuz ibili beharko dira. Bere arrebaren bila doa eta berarekin Konpainia Askearen historia dijoa. Atal berriek, heroi berriak behar dituzte

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina