Rolero aitzindariek jolasten zituzten partidak eta gaur egunekoak erabat desberdinak dira. Sinpletasunean oinarritzen ziren D&D gorriko jokalariek, mapa zehaztugabe bat esploratzen, partidaro ziega erraldoiak munstroz garbituz eta altxorra lapurtuz. Esplorazioan oinarritzen zen sistema hura urteen poderioz galtzen joan zen eta 90ko hamarkadan “rail-roading” partidak nagusitu ziren. “Railroad” edo “Trenbide” partida hauetan, jokalarien askatasuna murriztu egingo da zuzendarien lana errazteko, baina baita ere arku edo istorio sakonago eta konplexuagoak garatu ahal izateko. Askatasun falta hori beste aldetik lortutako onurekin berdintzen zen eta deserosoek gehien gehienez askatasun aukera faltsuekin hornitzen zituzten beraien jolas mahaiak.

Horregatik, Hare-Kutxa sistemarekin batera Zorizko Sorkuntza Taulak agertu ziren. Zuzendariaren gutxieneko doiketarekin material berri piloa sortzen dituztenak. Azkartasunean eta lan kopurua txikitzen lagundu zuten. Onura gehigarri bat dute gainera. Zorizko materialak inguru edo trama pentsaezinak sortu ditzake, zuzendaria bere segurtasun gunetik ateraz.
Zorizko Taulak Loth Bailarako tresna garrantzitsuetan bilakatu dira eta pixkanaka beraien erabilera areagotzeko esperimentu bat egin nahiko nuke zuekin. Ingurua eta Kokalekuetaz gain, fakzioak, pertsonaiak eta orokorrean, kanpaina oso bat sortu nahiko nuke sistema hau erabiliz. Horretarako, atalka, eskualde oso bat sortuko dut hemendik, eta blogeko mezuen bitartez, nahi duenak bere eskualdea sortu ahalko du nirearekin batera.
Hurrengo sarreran hasiko gara, ordurarte, Sigmarrek gorde gaitzala.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina