Aurrekoan aipatu nuen bezala (Esteka) zorizko taulen bitartez, gure kanpaina txikia sortzen saiatuko gara hare-kutxa sisteman oinarrituz. Bidai luze hau atalka egiten joango gara, eta gure lehenengo geltokia Ingurua Marraztea izango da.
Baina, hasi baino lehen kontzeptu batzuk garbi izan behar ditugu.
Hexagonoa
Neurri orokor bezala, gure hexagonoek 5x5 kilometrokoak izango dira. 25km karratuko esparru honetan berezitasun eta ezaugarri nahikoak sartu daitezke lurraldea gehiegi bete gabe. Askea zara zure esperimentuan edozein neurrietara doitzeko.
Ama-Hexagonoa edo Area
Bost hexagono biltzen dituen eremuari Ama-Hexagono edo Area deitzen diogu. Hainbat mekanismoen funtzionamendurako beharrezkoa izango da. Gure kasuan, Area batek 250km2 izango ditu (Durangaldea baino zerbait txikiagoa).
Eskualdea
Bakoitzak erabaki beharko du ze tamaina izango duen eraiki nahi duen eskualdea. Hare-Kutxako kanpaina handi batek eskualde bat baino gehiago izango du, baino hasteko, zerbait murriztuagoa gomendatzen da.
Hau jakinda, eskuak zikintzearen txanda iritsi da.
Geografia
Lur saila zehazten joango gara. Eskualde bat area ezberdinetaz osatuta egongo da. Areak geografia ezaugarri orokor bat izango du; Baso, Zingira edo mendikatearena esate baterako. Horrek ez du esan nahi lur mota bakarra izango duenik. Hurrengo lur motak izango ditugu:
Mendiak: Mendi bakar eta handi bat edo mendikate baten zati bat izan leike mendiko hexagono bat.
Zingirak Hezegune edo urtegiak. Fantasiazko istorioetan leku arriskutsuak eta gaixotasunez josiak egon ohi dira.
Lautadak: Lur emankorrak eta bizitzeko aproposenak. Leku zibilizatuak hemen sortu ohi dira.
Basamortuak: Bizitzeko zailak eta ez oso abegitsuak. Hareak kondaira eta altxor anitz gordetzen ditu horrelako leku misteriotsuetan.
Basoak: Izaki eta espezie isolatuen bizilekua. Ederrak bezain korapilotsuak, baso zaharrenetan argia izpiak ere ezin dituzte zuhaitzak zeharkatu…
Muinoak: Uhinen modura zabaltzen diren lur sailak, abeltzaintza edo nekazaritza garatzen dira leku hauetan. Artzaiek, batzutan, hilobiak edo gauza beldurgarriagoak aurkitzen dituzte horrelako leku bakartietan.
Mortuak: Lur hilak eta ustelduak. Jainkoek ahaztuta, izkin ilun hauetan ametsgaiztoko izakiak hazi eta bidertzen dira.
Kosta: Inguruan ur masa bat behar duen lur mota. Lakuak edo Itsasoa hurbil egon behar du, derrigor.
Ama-Hexagonoak (Areak) sortzen
Mapa egiteko, Hexographer programa erabili dut. Oinarrizko funtzioak dauzka, oso intuitiboa eta dohain gainera (To!)
Hurrengo Areen lur mota zein den jakiteko, taula hau erabiliko dugu:
1d100
|
Lautada
|
Basoa
|
Mortua
|
Basamortua
|
01-49
|
LAU
|
BASO
|
MOR
|
BASA
|
50-74
|
BASO
|
LAU
|
BASA
|
MOR
|
75-87
|
MUI
|
MUI
|
MUI
|
MUI
|
88-90
|
ZIN
|
ZIN
|
LAU
|
LAU
|
91-93
|
KOST
|
KOS
|
MEN
|
MEN
|
94-96
|
MOR
|
MEN
|
BASO
|
BASO
|
97-98
|
BASA
|
BASA
|
ZIN
|
ZIN
|
99-00
|
MEN
|
MOR
|
KOS
|
KOS
|
1d100
|
Muino
|
Mendiak
|
Zingira
|
Kosta
|
01-49
|
MUI
|
MEN
|
ZIN
|
KOS
|
50-74
|
MEN
|
MUI
|
KOS
|
ZIN
|
75-87
|
LAU
|
BASO
|
LAU
|
LAU
|
88-90
|
BASO
|
BASA
|
BASA
|
BASO
|
91-93
|
BASA
|
MOR
|
MOR
|
MUI
|
94-96
|
MOR
|
LAU
|
BASO
|
MEN
|
97-98
|
KOST
|
ZIN
|
MUI
|
BASA
|
99-00
|
ZIN
|
KOS
|
MEN
|
MOR
|
Eta lehenengo area ikutzen duten beste ama-hexagono bakoitzarentzat 1d100 bat bota ondoren, 50, 45 eta 8 lortzen dugu. Hau da, bi lautada eta baso bat (gure jatorrizko ama-hexagonoa lautada bait da.
Jarraitzen dugu area gehiago sortzen, beti kontuan hartuz zein area eragiten dion (jakiteko ze zutabean bota behar dugun)
A4 2 Area ditu inguruan > 79 eta 25
A3ko beste 2 Areak > 8 eta 51
A2ko Area > 12
Ikusten dugun bezala, A4 basoa hedatu egingo da, muino area (A6) inguratuz. Bitartean, iparraldeko lautadak maparen erdialderaino iritsiko dira.
Amaitzeko, area bakoizari beste baten eragina izatea erabakiko dugu eta soberazko hexagonoak area berrietan txertatuko ditugu.
A5 inguruko Area = 25 (Basoa)
A6 inguruko Area = 32 (Muinoak)
A7 inguruko Area = 33 (Basoa gehiago!)
A9 inguruko Area = 14 (Lautada)
Horrela gelditzen da gure mapa oraingoz:
Hegoaldeko zona hori, basoz inguratutako muinoak, Eraztunen Jaunako Quebradas tumuluak oroitu didate, Baso Zaharraretik hurbil zeudenak. Ikusiko dugu zer izango dugun gure kasuan. Hurrengo sarreran, ibaiak eta eguraldia zehaztuko dira.
Nirekin batera zuen eskualdea egin nahi baldin badezue, mezuetan esan eta mapa handiago bat egin go dugu denon artean. Eta besterik gabe, ideiak edo kritikak eskertzen dira!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina